(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zabalik da Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko bigarren deialdian matrikulatzeko epea astelehena, 2014.eko ekainak 23


Uztailaren 4ra arte eman ahal izango da izena


neska bat azterketa batean

Gazte bat azterketa batean

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak jakinarazi du zabalik dela Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2014ko bigarren deialdian matrikulatzeko epea .

Matrikulatzeko epea datorren uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Probak egin nahi dituztenek Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan eman dezakete izena (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña), 8:30etik 14:30era.

Probak egin nahi dituztenek 26 euro (13 euro lehen kategoriako familia ugarikoa izanez gero) ordaindu beharko dituzte azterketa-eskubidea izateko. Matrikula doakoa izango da bigarren kategoriako familia ugarietakoentzat.

Azterketa hiru probak osatzen dute: Atarikoa, idatzizkoa eta ahozkoa:
- Lehenengoa irailean izango da, eta test gisako 90 galdera daude. Agiria eskuratu nahi dutenen euskararen ezagutza ebaluatzeko balio dute, erabili ohi diren gramatika-galderak eginda eta baliabide linguistikoak erabiltzeko eskatuta. Entzunaren eta irakurriaren ulermena ebaluatzeko ere proba bana dago
.

- Idatzizkoak bi zati ditu: batean, testu labur bat idatzi behar da (gutxienez 150 hitzeko gutun, ohar edo antzeko bat) eta, bestean, epaimahaiak proposatutako gai edo egoera bati buruzko testu luzeago bat (gutxienez 250 hitz).

- Ahozko probak ere bi zati ditu. Batean, bost minutuz, ahozko azalpen bat eman behar da, epaimahaiak proposatutako testu bati buruz eta, ondoren, hamar minutuz eta bikoteka, gai baten inguruan eztabaidatu beharko da.

Titulua eskuratzeko ezinbestean gainditu behar dira hiru probak.

Informazio gehiago eskuratzeko, joan webgune hauetara:

http://www.educacion.navarra.es

http://www.navarra.es

http://centros.educacion.navarra.es/eibz

edo deitu 848 426 593 telefono-zenbakira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa