(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kasuan kasuko lizentziarik gabe eskaintzen diren ostatu turistikoak ikuskatuko ditu astelehena, 2014.eko ekainak 23


Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak eta sektore pribatuak intrusismoa saihesteko batzordea eratu dute


hoteleko gela

Hotel bateko logela baten irudia

Nafarroako Gobernua, Nafarroako Turismo Kontseiluaren barruan berriki sortu den Arau Batzorde baten bidez, turismoaren sektoreko intrusismoa, lehia desleiala eta publizitate engainagarria saihesteko hainbat neurri lantzen ari da. Hala, kasuan kasuko lizentziarik izan gabe eskaintzen diren ostatu turistikoak ikuskatuko ditu. Hasi da dagoeneko Sanferminetarako eskaintzen diren bakan batzuk ikuskatzen.

Gainera, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia Foru Dekretu bat prestatzen ari da, agertzen diren iragarki guztietan enpresa eta establezimendu turistikoek euren Turismo Erregistroko zenbakia erakusteko betebeharra izan dezaten.

Horrez gain, legez kanpoko ostatua sustatzeko webguneen inguruan trebatzeko teknikari talde bat osatu da.

Jakina izango denez, azken hilabeteetan ostatuei eta zerbitzu turistikoei buruzko eztabaida zabala sortu da, Merkatu-batasuna Bermatzeko Legearen inguruan eta, bereziki, Internet bidez merkaturatzen diren erabilera turistikoko etxebizitzen inguruan.

Ostatu turistikoen alorreko joera berriek ostatu hartzeko etxebizitza pribatuen erabilera indartu dute; joera arriskutsua izan daiteke sektore turistiko arautuarentzat.

Alde batetik, eskaintza kontrol teknikotik kanpo gauzatzeagatik ostatu turistiko arautuek eskaintzen duten kalitatea ez bermatzeko arriskua egon liteke, horregatik, Arau Batzordeak zerbitzua bermatzeko, lehia desleiala kontrolatzeko eta baldintza teknikoak eta fiskalak betetzen dituzten establezimenduak bultzatzeko neurriak prestatuko ditu.

Beste alde batetik, baldintza tekniko eta fiskalak betetzen dituzten ostatuekin modu desleialean lehiatzen diren ezkutuko ekonomiaren eskaintzak hadintzeko arriskua dago.

Batzordearen iritziz, lehia desleialak eragin kaltegarriak ditu, legea errespetatzen dutenekiko baldintza askoz hobeetan lehiatzean datzalako, izan ere, ez dira betetzen kalitatearen estandarrak eta ez dira aitortzen jardueraren bidez sortzen diren diru-sarrerak.

Nafarroaren kasuan, Nafarroako Turismo Kontseiluaren osoko bilkuraren azken saioan, lehia desleialaren, publizitate engainagarriaren eta turismoaren sektoreko intrusismoaren aurka irmo borrokatzeko beharra dagoela adierazi zen.

Batzordean landetxeen, hirietako hotelen eta landa-hotelen elkarteetako, ostalaritzako elkarteetako eta bidaia-agentzietako ordezkariek parte hartzen dute. Ordezkaritza dute, halaber, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, Zerga Ogasunak eta Turismo Departamentuak, eta Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa