(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak egiteko eskatu duen txosten baten arabera Nafarroa ezkutu ekonomia txikiena duen bigarren lurraldea da asteazkena, 2014.eko ekainak 25


2012an BPGren % 18 izatera iritsi zen, eta estatuko batez bestekoa % 23 izan zen


Txanponak uretan

Iruzur fiskalaren aurkako planak herritarrak kontzientziatzeko neurriak jasotzen ditu

Nafarroa ezkutuko ekonomia txikiena duen bigarren autonomia-erkidegoa da, Nafarroako Gobernuak egiteko eskatu duen azterlan baten arabera.

La Economía Sumergida en Navarra izeneko lana da eta Iruzur Fiskalaren aurkako Neurrien Legearen barruan egin da. Legea Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen eta Gobernuak Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateko katedratikoa den Ignacio Mauleón eta Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitateko irakaslea den Jordi Sardàri eskatu zien txostena egiteko.

Azterlanak estatu osoko ezkutuko ekonomiaren hedadura aztertzen du, baina batez ere Foru Komunitatekoa. Txostena egiteko, egileek Europar Batasuneko gomendio metodologikoei jarraitu diete: zeharkako estimazioa egiteko eredu bat erabili da, eskudiruaren ohiko erabileran irregulartasunak detektatuta.

Azterlanak 1990-2012 denboraldiko ezkutuko ekonomiaren bilakaera jaso du, eta ondorioztatu du epe horretan Espainiako ezkutuko ekonomia BPGaren % 12 eta % 23 artekoa izan dela, eta bilakaera langabezia-tasaren araberakoa izan dela, hau da, langabeziak gora egin ahala ezkutuko ekonomia ere areagotu egin da.

Azterlanean lurralde bakoitzeko ezkutuko ekonomia ere kalkulatu da, eta Nafarroako Foru Komunitatean jarri du arreta. Aztertutako denboraldi horretan, Nafarroako ezkutuko ekonomia BPGaren % 13 eta % 18 artekoa izan da, hau da, aztertutako denboraldi ia guztietan estatuko batez bestekoa baino 5 puntu gutxiagokoa izan da.

Beste lurraldeekin alderatuta, Nafarroa da ezkutuko ekonomia txikiena duen bigarren autonomia-erkidegoa, Madrilgoaren atzetik (% 16,2 2012an). Beste muturrean daude Extremadura eta Andaluzia (% 29,1 eta % 27,3 2012an, hurrenez hurren).

Egileen arabera, Nafarroan ezkutuko ekonomiak pisu txikiagoa izatearen arrazoiak Foru Komunitatearen ezaugarri ekonomikoetan daude, izan ere, iruzurrezko egoerak izan ohi dituzten sektoreetan, adibidez eraikuntzan eta turismora bideraturiko ostalaritzan, beste autonomia-erkidegoetan baino ezkutuko ekonomia txikiagoa antzeman da.

Gainera, egileek langabezia-tasa jotzen dute ezkutuko ekonomiaren pisua eragiten duen funtsezko faktoretzat, eta gogorarazi dute Foru Komunitatean langabeziak beste lurralde batzuetan baino eragin txikiagoa duela. Hain erabakigarria ez den baio datuetan nabari daitekeen beste faktore bat ere aipatu dute: zerga zuzenak handitu diren aldietan ezkutuko ekonomiak ere gora egin du.

500 milioi euro baino gehiago

Eraginei dagokienez, egileek gogorarazi dute ezkutuko ekonomiak legezko kontratuen bidez babestuta ez dauden langileen artean desberdintasunak sortzen dituela, Ogasunari zergak galarazten dizkiola eta Gizarte Segurantzan bilketa txikiagoa eragiten duela. Zehazki, 2012an zergatan 528,3 milioi euro galdu zirela kalkulatu dute.

Ezkutuko enpleguari dagokioez, azterlanak dioenaren arabera, Nafarroan izan duen bilakaera legezko enpleguarekiko paralelo joan da. Hau da, enplegu-tasak gora egin badu, ezkutuko enpleguak ere gora egin du. Hala ere, aztertutako azken denboraldian (2008-2012) desoreka nabari da joera horretan, izan ere, legezko enpleguak behera egin bazuen ere, ezkutukoak gora egin zuen. Egileek ohartarazi dute 2012an ezkutuko ekonomiako enplegu kopurua 46.000 izatera ere iritsi izango zela.

Gomendioak

Ezkutuko ekonomiaren eragina murrizten duten politikak egiteko gomendioen artean, azterlanak erreforma judiziala eta fiskala egitea eta gizartea kontzientziatzeko neurriak abian jartzea proposatzen du. Nafarroaren kasuan, erabat araututa dauden sektoreak sustatzea proposatzen du eta, batez ere, goi-teknologiako industria, eraikuntzaren eta zerbitzuen kalterako. Azkenik, laneko ikuskapenak areagotzea eta zergen alorrean zerga-betebeharrak betetzea sinplifikatzea bultzatu dute.

Nafarroako Gobernuak berriki onetsi duen 2014-2017 Iruzur fiskalaren aurkako planak honako alderdi hauek aipatzen ditu nagusiki: 157 neurri zehatz ezartzea (besteak beste, herritarrak kontzientziatzea), informazio-sistemak hobetzea, sektore arriskutsuen zerga-kontrola eta eragileekin koordinatzea zerga-iruzurra detektatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa