(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta EAEko Gobernuek akordio bat sinatu dute Foru Poliziaren eta Ertzaintzaren arteko koordinazioa areagotzeko asteazkena, 2014.eko ekainak 25


Akordioak bi polizia-kidegoen artean informazioa eta baterako operazioak trukatzeko protokolo bat jasotzen du


Foruzaingoa-Ertzaintza akordioa

Kontseilariak akordioa sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Nafarroako Foru Poliziaren eta Ertzaintzaren arteko lankidetza-protokolo bat sinatu dute gaur goizean Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, bi polizia-kidegoen arteko koordinazioa areagotzeko, informazioa, esperientziak eta baterako operazioak trukatzearen bidez.

Akordioaren helburua lankidetza formalizatu eta arautzea da, dagoeneko existitzen diren harremanak finkatzeko eta programa, plan, estrategia, material eta teknologian elkarrekiko laguntzan sakontzeko. Nafarroako Gobernuko Presidentzia, Justizia eta Interior-eko Sailburuak, Javier Morrás jaunak azpimarratu du: “Hiritarrei zor diegu zerbitzu publikoak konpententzia edo muga kontuengatik ez oztopatuak izatea; agintari publikoek martxan jar ditzatela arazoak konpontzeko beharrezko diren bitarteko operatibo eta instituzionalak”.

«Eraginkortasun handiagoa izateko, beharrezkoa da gainera topaketarako organo formalak izatea, elkarrekiko harremana indartzea, bi polizia-kidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa sendotzea», Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak esan duenez.

Bi polizia-erakundeek egin izan dituzte informazio-trukeak eta elkarrekin hainbat ekintza. Azken horien artean, Kaiku operazioa nabarmentzen da: Nafarroako eta Gipuzkoako mugan jarduten zuten gaizkile-talde bat atxilotu zuten. Era berean, ohikoa da neguko bidezaintza-lankidetza herritarren segurtasunerako kontuetan, batez ere, Elizondoko, Altsasuko eta Lizarrako komisaldegietan, baita genero-indarkeriaren kasuetan ere.

Jarduera-esparruak eta solaskideak

Protokoloaren testuan jasotzen den moduan, koordinazioa beste eremu batzuetara ere zabalduko dute: polizia-prozedurak eta - operatiboak, antolatutako sare kriminalen kontrako borroka eta prebentzioa, ohiko delinkuentzia, zirkulazio-bideak ebakitzea (baldin eta autonomia-erkidego biei eragiten badiete), eta abar.

Dokumentuak era berean ezartzen du bi taldeen arteko komunikazio-sistema. Esandako sistema hori era batekoa edo bestekoa izango da eskariaren urgentziaren arabera.

Esate baterako, ohiko delinkuentziarekin edota delinkuentzia antolatuarekin lotutako ikerketen kasuan, premiazko kontuak ez direnean, informazio-eskaerak polizia-erakunde bakoitzean zehaztutako interlokuzio gune jakinera bideratuko dira. Adibide bat ematearren, txosten polizialak, aurrekari polizialen orriak, atestatuen edota salaketen eskaerak, eta tankera horretakoak.

Bestalde, martxan diren operazioen edota komunikazio urgenteen kasuan, interlokuzioa aginte- eta kontrol-zentroei egokituko zaie. Komunikazio urgente horien artean sartzen dira: bi autonomia-erkidegoetako mugako udalerrietan izandako delitu-gertakariak, beste poliziarentzat garrantzitsu izan daitezkeen ibilgailu-lapurretak, edota neurri handiko ezbeharrak edota istripuak, bi lurraldeak lotzen dituzten komunikazio-bideak mozten dituztenak.

Euskal ordezkaritzaren aldetik, Segurtasuneko sailburu Josu Zubiaga, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrena eta Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondo izan dira. Nafarroako ordezkaritzaren aldetik berriz, Presidentetza, Justizia eta Barneko kontseilariaz gain, Barneko zuzendari nagusi Francisco José Fernández eta Foru Poliziaren jarduneko buru Juan José Salaberri izan dira.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia amaituta, bi ordezkaritzek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren instalazioak bisitatu dituzte, Arkauten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa