(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak nafar guztiei PFEZa murriztu eta sozietateei % 20ko tasa bakarra ezarriko dien zerga-erreforma proposatu du

asteazkena, 2014.eko ekainak 25


Proposamena Parlamentura bidaliko du dokumentu ireki gisa, nafarrek estatuko gainerakoek baino baldintza okerragoak ez dituztela bermatuko duen akordio batera iristeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak nafar guztien errentaren gaineko zerga jaitsi eta Sozietateen gaineko Zerga bakarra % 20koa izatea nahi du, Nafarroako zerga-sistema berria ekonomia eta enplegua sortzeko gai izan dadin. Guztira, zergen murrizketa 75 milioitan baloratu da, beraz, kontu publikoak arriskuan jarri gabe eta, hala, zerbitzu publikoen prestazioa bermatuta gauzatu ahal izango da.

Zerga Ogasunaren eraikina

Zerga Ogasunaren eraikina

Nafarroako Gobernuak nafar guztien errentaren gaineko zerga jaitsi eta Sozietateen gaineko Zerga bakarra % 20koa izatea nahi du, Nafarroako zerga-sistema berria ekonomia eta enplegua sortzeko gai izan dadin.

Guztira, zergen murrizketa 75 milioitan baloratu da, beraz, kontu publikoak arriskuan jarri gabe eta, hala, zerbitzu publikoen prestazioa bermatuta gauzatu ahal izango da.

Horiek dira Nafarroako Gobernuak gaurko saioan aztertu duen zerga-erreformaren ildo nagusiak. Dokumentu ireki bat izapidetzea erabaki du, Nafarroako Parlamentuan adostasunik handiena lortzeko eta, hala, erreforma aurtengo bigarren seihilekoan eztabaidatu eta onetsi ondoren, 2015ean indarrean sar dadin.

Foru Ogasunaren zerga-autonomiaz baliatuz, zerga-erreformaren helburua nafarrak estatuko gainerako autonomia-erkidegoetakoak baino baldintza okerragoetan ez egotea da.

Sozietateen kasuan, plangintza aldatzea proposatzen du: hiru tasa eta kenkarien sorta zabala izatetik % 20ko tasa bakarra eta ekonomia eta enplegua sortzen duten enpresentzat pizgarriak diren kenkariak bakarrik mantentzera aldatuko litzateke egoera.

Berez, azken horiek mantentzeaz gain, enplegua sortzeagatiko kenkariak ere handitu egingo lirateke.

Lourdes Goicoechea lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak prentsaurrekoan azpimarratu du zerga-erreformaren proposamena ekonomia berrindartzeko egin dela, hiru hauetan oinarrituta:

behar adina baliabide edukitzea, sistema publikoa finantzatu eta oinarrizko zerbitzuen kalitatea berma dadin; sistema bidezkoa izatea; eta aurrera egitea ahalbidetzea.

Proposamena prestatzean Nafarroako ekonomiaren sareak eta gizarteak izan duten partaidetza zabala ere azpimarratu du.

Nafarroako eragile ekonomiko eta sozial nagusien (CEN, UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuak, ANEL, AEDAF, Ekonomialarien Elkargoa, CEAT, ADEMAN, CORMIN, Iratxe Kontsumitzaileak, Nafarroako GGKE-en Koordinakundea eta Munduko Medikuak elkartea) proposamenak jaso dira, Gobernuaren webgunearen bidez lankidetzan aritu ziren ia ehun herritarren ekarpenak bildu ziren eta bilerak egin dira 79 enpresarekin Sakanako, Estellerriko, Erdialdeko eta Erriberako enpresen elkarteen bidez.

 

PFEZaren murrizketa orokorra: tarifa txikiagoa eta murrizketa handiagoak

Nafarroako Gobernuak proposatzen duen zerga-erreformak nafar guztiei errentaren gaineko zerga jaistea aurreikusten du, tarifen eta tasen aurrerakoitasunari eutsiz.

Hala, Nafarroak, estatu osorako egin den proposamenak ez bezala, sistema aurrerakoi eta bidezkoagoa bermatzeko hamar bideak mantentzen ditu. Tarifak txikitzeari dagokionez, lehen sei bideen zerga osorik kenduko litzateke, hau da, gehienez 53.407 eurokoak diren errenten kasuan. Zenbateko horretatik aurrera, zerga % 50 murriztuko da 2015ean eta gainerakoa desagertu egingo da 2016an.

Hala, gehienez 3.825 euroko errentak dituztenek % 13 ordainduko dute; 3.825,01 eta 8.499 euro arteko errentak dituztenek % 22; 8.499,01 eta 17.526 euro artekoak dituztenek % 25; 17.526,01 eta 30.805 euro artekoak dituztenek % 28; 30.805,01 eta 45.480 euro arteko errentak dituztenek % 36, eta 45.480,01 eta 53.407 euro arteko errentak dituztenek % 40.

Azken lau bideak, errentarik handienak dituztenenak, 2012an eta 2013an gehitutako kargaren erdia mantenduko dute 2015ean. Hortaz, honako tarifa hauek ezarriko lirateke 2015ean: 53.407,01 eta 88.000 euro arteko errenta dutenek % 45 (% 41 2016an); 88.000,01 eta 125.000 euro arteko errentadunek % 45 (% 42,5 2016an), 125.000,01 eta 300.000 euro arteko errentadunek % 46,5 (% 44 2016an) eta 300.000,01 euro baino gehiagoko errenta dutenek % 48,5 (% 46 2016an).

Tasen murrizketa orokorraz gain, pertsonen eta familien gutxienekoak handitzeari esker nafar guztiek zerga gutxiago ordaintzea ere proposatu da. Gutxieneko errenta horiek % 5 handituko dira orokorrean eta % 10 urritasunen bat dutenen kasuan.

Hala, pertsonen gutxienekoa 3.885 euro izango da oro har subjektu pasibo bakoitzeko. Gutxieneko hori 945 euro handituko da 65 urtetik gorakoen kasuan eta 2.100 euro 75 urtetik gorakoenean. Urritasunen bat dutenen zenbatekoa 2.750 euro handituko da urritasuna % 33 eta % 65 artekoa bada, eta 9.900 euro urritasuna % 65 baino gehiagokoa bada.

Hortaz, adibidez, urtean 14.000 euroko diru-sarrera gordinak dituen batek gaur egun baino % 6,01 gutxiago ordaindu beharko luke proposamena aplikatzen bada.

30.000 euroko soldata badu, % 4,39 jaitsiko da zerga. Bi haur eta urtean 30.000 euroren diru-sarrera gordinak dituen familia baten zerga-murrizketa % 8,52koa izango litzateke. Soldata 40.000 eurokoa balitz, % 5,04 gutxiago ordainduko lukete.

Aurrezki-errentan aplikatzen diren tasen murrizketa ere proposatu da.

Gobernuaren proposamenaren bidez zerga osagarriak kendu nahi dira, errenta guztien egungo tasa murrizten duen eskala finkatzeko. Hortaz, gehienez 10.000 eurokoak diren aurrezki-errentak dituztenek % 19 ordainduko dute; 10.000,01 eta 18.000 euro arteko aurrezki-errentak dituztenek % 22 eta 18.000,01 euro baino gehiagoko errentak dituztenek % 24.

Beste berritasun batzuen artean, seme-alabak eta adinekoak zaintzeko pertsonak kontratatzeagatiko pizgarria gehitu da.

Beraz, Gizarte Segurantzari ordaindutako kuotak desgrabatu ahal izateaz gain, kontratatutako pertsonen kotizazio-oinarriaren % 15 murriztea proposatu da. Neurri horren bidez, familiei laguntzeaz gain, Gobernuaren helburua sektoreko ezkutuko enpleguaren zati bat azaleratzea ere bada.

Halaber, Gobernuak moduluen egungo sistemaren egiturari eta eraketari eustearen alde egin du proposamenean, sektoreko lanbide-elkarteen eskaria partekatzeko.

Etxebizitzagatiko eta alokairuagatiko egungo kenkaria ere mantenduko du. Eta ez da zigortuko lanetik botatzeagatiko kalte-ordaina, hau da, horren zergak salbuetsi egingo dira.

 

Ondarearen gaineko Zerga ingurukoekin parekatuta

Ondarearen gaineko Zergari dagokionez, erreformak inguruko autonomia-erkidegoekin parekatzea proposatzen du, nafarrak ez daitezen egon gainerako autonomia-erkidegoetakoak baino egoera okerragoan.

Hortaz, tarifa jaitsi egingo da gaur egun gainerako autonomia-erkidegoetan indarren diren tarifa gehienekin parekatu arte, salbuetsitako gutxienekoa milioi bat eurora igoko da ondare ertain eta altuek zergak ordaintzen jarrai dezaten eta, ondorioz, aitortzeko betebeharra egokituko da, 2 milioi eurotan ezarri dena.

 

% 20ko tasa bakarra Sozietateen gaineko Zergan

Zerga-erreformak Sozietateen gaineko Zergaren plangintza berria proposatu du, ekonomia berrindartzeko eta enplegua sortzeko.

Zerga sinplifikatu eta berrantolatu egingo litzateke eta tasa nominal bakarra eskainiko luke: % 20, estatuko baxuena, eta enpresentzat lehiakortasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko pizgarriak diren eta, azken finean, ekonomia indartzen laguntzen duten kenkariak mantenduko lirateke.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Zerga-erreformaren proposamena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa