(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miokardio-infartua dutenak artatzeko protokoloa funtsezkoa da Nafarroak estatuko hilkortasun-tasarik baxuena izan dezan osteguna, 2014.eko ekainak 26


Arlo Kliniko Kardiologikoa 2000. urtean sortu zenetik, Osasunbideko ospitale guztiak barne hartzen dituen laguntza-sare koordinatua garatu da


Ebakuntza kirurgikoa

Osasunbideko ospitale guztiak barne hartzen dituen sare koordinatu baten bidez miokardio-infartuak artatzeko eta tratatzeko Nafarroan ezarritako antolaketa-ereduari esker, Foru Komunitateak patologia hori kausa duten heriotzen tasarik baxuena du autonomia-erkidego guztien artean (batez besteko tasa % 6).

Román Lezáun zuzendariak azaldu duenez, 2000. urtean Arlo Kliniko Kardiologikoa sortzeak antolaketa-egitura bat (sarea) eratzea ekarri du. Horri esker, miokardio-infatuaren aurkako tratamendu jakinak aplikatu ahal izan dira modu koordinatuan eta aurrez Nafarroa osoan ezarritako protokolo baten bidez. NOGeko A zentroa (lehengo Nafarroako Ospitalea) koronarioen unitatea eta zaintzako kardiologoa dituen erreferentziazko zentroa da, eta beste hiru ospitaleek, NOGeko B zentroa (lehengo Virgen del Camino ospitalea), Tuterako Ospitalea eta Lizarrako García Orcoyen Ospitalea, zainketa intentsiboetako unitateak dituzte.

Kontuan izanik herrigune nagusiak aipatutako ospitaleetatik eta Iruñetiko autobide eta autobietarako komunikazio sareetatik gertu eta horien ondoan daudela, ezarritako ereduarekin kasu bakoitzean aplikatu beharreko tratamendua aurrez zehaztu ahal izan da, sintomak hasten direnetik aurreikusitako osasun-arretaren iraupenaren arabera.

Horrek guztiak Nafarroa hilkortasun-tasarik baxuena duen autonomia-erkidegoa izaten lagundu du neurri handi batean, izan ere, % 6 du batez besteko tasa, hau da, estatuko ospitale barruko hilkortasunaren batez besteko tasa baino puntu eta erdi gutxiago. Estatuko batez bestekoa % 7,84 da, Espainiako Kardiologia Elkartearen arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa