(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cuatro Vientos Institutuak hezkuntza-premiak dituzten ikasleak barne hartzearen Sari Nazionala jaso du osteguna, 2014.eko ekainak 26


"Simulando" proiektuak metodologia berria eskaintzen du bulegoko laguntzaile izateko Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa Bereziaren curriculuma garatzeko orduan


Cuatro Vientos institutua

Cuatro Vientos institutuko ikasleak ( irudia handitu )

Iruñeko Cuatro Vientos institutuak "Simulando" proiektuaren bidez hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak barne hartzeagatiko Sari Nazionala jasoko du bihar Madrilgo Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluko ekitaldi-aretoan. Proiektuak metodologia berri bat eskaintzen du bulegoko laguntzaile izateko Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa Bereziaren curriculuma garatzeko orduan.

Deialdian hainbat autonomia-erkidegotako ikastetxe eta irakasleek parte hartu dute, eta saritutako proiektuek 10.000 euro jasoko dituzte.

Saria Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, Helduen Hezkuntzako, Arte Ikasketetako, Kirol Ikasketetako eta Hizkuntza Eskola Ofizialak diren zentroetako proiektuen modalitatean ematen da.

Kategoria horretan, sarien helburua unibertsitatekoak ez diren ikasketak eskaintzen dituzten eta jarraian aipatzen diren arloetako hezkuntzaren kalitatea hobetzen laguntzen duten hezkuntza proiektuak garatzen dituzten estatuko ikastetxeak aintzatestea da: bakearen kultura, indarkeriarik eza, elkarbizitza eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna; informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera eta aplikazioa helburu didaktikoekin; hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak barne hartzea; irakurriaren, idatziaren eta ikus-entzunezko gaitasunak ikastean dinamizazio-jarduerak berriak garatzea; gizarteko, ingurumeneko eta ekonomiako iraunkortasuna sustatzeko jarduerak bultzatzea, baita osoko osasuna ere, eta hezkuntzako arrakasta hobetzea.

Proiektua

"Simulando" proiektuaren xedea, proiektuko metodologiaren eta zerbitzu-ikaskuntzaren bidez, laneko egoerak simulatzea da, benetako egoeretako baldintza berdinetan, zereginak eta antolaketa ikaslearen eta ikastetxearen gaitasun eta baliabideetara egokituta.  Institutuak adierazitakoaren arabera, lanbide-moduluak izan behar dira programaren ardatz nagusia, beraz, lanbideei loturiko edukiak zein oinarrizkoak bateratzea eta "Bulegoko laguntzailea" izateko lanbide-kualifikazioak eskatzen dituen gaitasunak garatzea ahalbidetzen duten proiektuetan oinarritutako egitura bat sortu dute.

Cuatro Vientos institutua 1985ean eratu zen, Iruñeko San Jorge auzoan dago, eta interes historikoko eraikin gisa dago katalogatuta. Sortu zenetik, enpresen alorrerako profesionalak trebatzen aritu da, Administrazioa eta kudeakete, Merkataritza eta marketina, eta Informatika eta komunikazioak lanbide-eremuetan. 509 ikasle ditu erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetakoak, goi-mailara sartzeko proba prestatzeko ikasturtea egiten ari direnak edo hasierako lanbide-kualifikazioko programetan parte hartzen dutenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa