(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 449.194 zergadunen aitorpena izapidetu du 2013ko PFEZaren kanpainan ostirala, 2014.eko ekainak 27


Kanpainak iraun duen aldian 316.440 aitorpen zenbatu dira eta 151,6 milioi euro itzuli dira


Ogasuneko bulegoa

Nafarroako Zerga Ogasunak 449.194 pertsonaren 316.440 aitorpen izapidetu ditu pasa den ekainaren 24an amaitu zen 2013ko PFEZaren kanpainan.

Datuen lehen azterketaren arabera, itzultzeko emaitza izan duten 219.499 aitorpenen zenbateko osoa 202,4 milioi eurokoa izan da. Ordaintzeko emaitza izan duten 86.266 aitorpen zenbatu dira, guztira 108,9 milioi euro. Horiez gain, emaitza zero izan duten 10.675 aitorpen ere egon dira.

Itzuli beharreko kopuruaren zati handiena (% 75), 151,6 milioi euro, kanpaina abian izan denean itzuli da; halako emaitza izan duten aitorpenen % 86,5 izan dira.

Aitorpena egiteko moduari dagokionez, izapidetutako aitorpen gehienak (% 52) Ogasunak egindakoak eta kanpaina hasi aurretik zergadunen eskura jarritakoak izan dira. 181.374 proposamenetatik 164.530 onartu egin dira, beraz, onarpen-maila % 90,71ra igo da.

Aitorpenak aurkezteko bigarren modurik erabiliena erakunde kolaboratzaileak izan dira; 71.544 aitorpen izapidetu dituzte (guztien % 23). Horien atzetik daude bulego birtualaren bidez aurkeztutakoak (50.722 aitorpen, % 16) eta zuzenean Ogasunaren bulegoetan aurkeztutakoak (27.243 aitorpen, % 9). Horiez gain, eskuz egindako 2.401 aitorpen izapidetu dira, guztien % 1.

Nafarroako Zerga Ogasunak gogorarazi du datu horiek errenta-aitorpenak aurkezteko ohiko epea amaitu ondorengo lehen analisi batetik ateratakoak direla. Datu horiek eguneratu egingo dira datozen hilabeteetan, berrikusten diren eta sisteman epez kanpo sartzen diren aitorpenak aldatzen diren neurrian. Dirua itzultzeko ohiko epea abenduaren 24an amaituko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa