(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3.500 gaztek baino gehiagok kanpatuko dute uda honetan Nafarroako inguruetan ostirala, 2014.eko ekainak 27


Orain arte, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak 54 kanpaldi eta zeharkaldi gauzatzea baimendu du, iazko udan baino bi gehiago


Kanpin-denda

Kanpalekua

3.500 gaztek baino gehiagok kanpatuko dute aurtengo udan Nafarroako inguruetan, batez ere Erronkaribarren eta Baztanen, asteburu honetan hasi eta irailaren lehen hamabostaldira arte izango den gazteen kanpaldien kanpainan.

Orain arte, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak kanpin-dendak eta beharrezko zerbitzuak dituzten barruti itxi batean egingo diren 42 kanpaldi eta ibilaldiez osaturiko 12 zeharkaldi (parte-hartzaileek leku ezberdinetan pasako dute gaia) gauzatzea baimendu du.

Dagoeneko baimendu diren jarduera horietan Nafarroako, Madrilgo komunitateko, Valentziako komunitateko, Kataluniako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Errioxako 3.100 gaztek parte hartuko dute. Hala ere, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak udak aurrera egin ahala eskaeren kopuruak gora egingo duela aurreikusi du, parte-hartzaileak 3.500 baino gehiago izan arte.

Kanpaldietan eta zeharkaldietan gerta litekeen edozein gorabeherari erantzuteko, Nafarroako Gobernuak jarduteko protokolo bat ezarri du. Protokolo horretan Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak, Nafarroako Larrialdietako Agentziak, Foruzaingoak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak eta Guardia Zibilak parte hartuko dute.

Halaber, Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak zaintzako langileak izango ditu eguneko 24 orduetan eta, telefono mugikorretara bidalitako mezuen eta mezu elektronikoen bidez, kanpaldien eta zeharkaldien arduradunei jakinaraziko diete eguraldi-alertaren bat dagoenean (horia, laranja edo gorria) ekaitza, euria, haizea edo bero-boladak direla eta. Bestalde, jarduera horien eragin-eremuetako suhiltzaileen zentroek jarduera horiek gauzatuko diren lekuak zein diren, parte-hartzaileen kopurua eta adina jakingo dituzte.

Amaitzeko, Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak eta Foruzaingoak kanpalekuetara joango dira behar bezala funtzionatzen dutela eta indarrean den araudia betetzen dutela egiaztatzeko. Zehazki, segurtasun- eta osasun-neurriei jarriko diete arreta, esate baterako, uraren tratamendua, elikagaien biltegiratzea, komunak, suaren erabilera eta ebakuazio-plana.

Jarduera horiek gauzatzeko baldintzak

Foru-dekretu batek arautzen ditu kanpaldiak eta zeharkaldiak, eta, horietan, 30 urtetik beherako hamar pertsonak gutxienez parte hartu behar dute segidako hiru gauez. Jarduera horietan arduradun zuzen eta iraunkor bat egon beharko da, begirale-titulazioa duena edo aisialdiko zuzendaria dela, kasu bakoitzean egokia denaren arabera.

Kanpaldi eta zeharkaldi horiek sustatzen dituzten erakundeek parte-hartzaileak babesten dituen istripu-aseguru bat eta sustatzaileak babesten dituen erantzukizun zibileko beste bat sinatu behar dute. Jarduerak egingo diren tokiko erakundearen baimena ere izan beharko dute, baita lursailen jabeena ere.

Gainera, kanpaldi eta zeharkaldietan osasun-arduradun bat egongo da, medikua, erizaina, osasunaren alorreko teknikari laguntzaile bat edo antzekoa den bat. 100 parte-hartzailetik gorako jardueretan, osasun-arduradunak medikuntzako eta kirurgiako titulazioa izan beharko du.

Foru-dekretuaren arabera, kanpaleku eta ibilbide guztietan parte-hartzaileen, jardueraren ezaugarrien eta kokalekuaren eta kasuan kasuko oinarrizko osasun-barrutiko zentroaren arteko distantziaren araberako botikinak izan behar dituzte.

Bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak norberaren babeserako gomendio batzuk ematen dizkiete kanpaldi eta zeharkaldietako arduradunei gerta litezkeen gorabeherak saihesteko. Gomendio horien artean daude lursaila ezagutzen duten gida edo begirale adituak izatea, mapa kartografiko eguneratuak eta orientatzeko elementuak erabiltzea, eta aurreikusitako jarduerak edo ibilaldiak bertan behera uztearen onura eguraldiaren iragarpena txarra denean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa