(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Donejakue bideko 37 eliza eta monumentu bisitatu ahal izango dira uztailean eta abuztuan astelehena, 2014.eko ekainak 30


Nafarroako Gobernuak 30.000 euro eman ditu horietatik hamalau irekitzeko


Iratxeko Monasterioa

Iratxeko Monasterioa.

Donejakue bidean zehar dauden eta interes artistiko eta erlijiosoa duten Nafarroako 37 eliza eta monumentu bisitatu ahal izango dira abuztuaren 31ra arte. Horietatik hamalauk Nafarroako Gobernuaren laguntza jasoko dute, 30.000 euro guztira, datozen bi hilabete hauetan zabalik egon daitezen.

Turismo Departamentuaren finantzazioari esker uztailean eta abuztuan irekiko diren hamalau elizek 46.564 bisitari izan zituzten 2013an. 30.531 estatukoak izan ziren eta 15.666 atzerrikoak. Honako hauek dira elizak: Eunateko Andre Maria, Lizarrako San Migel, Garesko San Pedro, Ziraukiko San Roman, Villatuertako Andre Mariaren Jasokundearena, Villamayor de Monjardingo San Andres Apostoluarena, Eloko Andre Maria birjinaren jaiotzarena, Urdazubiko San Salbatore, Oibarko San Pedro, Tuterako Andre Maria Magdalena, Cabanillasko Jerusalemeko San Joan, Elizondoko Santiago, Esako San Esteban eta Iruritako San Salbatore.

Udako hilabeteetan elizak eta monumentuak irekiko programa 2008an jarri zen abian, beraz, aurtengoa zazpigarren urtea izango da.

37 eliza eta monumentuek ordutegi ezberdinak izango dituzte bisitariak hartzeko, eta Nafarroa zeharkatzen duen Donejakue bideetan zehar daude. Zehazki, Frantzian hasten den bidean 22 daude, Luzaide eta Viana artean, eta bederatzi Aragoin hasten den Donejakue bidean zehar, Zangoza eta Viana artean. Bestalde, Baztandik pasatzen den bidean daude Urdazubiko San Salbatore monasterioa, Elizondoko Santiago eliza eta Iruritako San Salbatore parrokia; Ebroko bidean Tuterako Andre Maria Magdalenaren katedrala eta eliza eta Cabanillasko Jerusalemeko San Joanena daude.

Ekimenaren helburua Foru Komunitatea bisitatzera datozen erromes eta turistei, baita nafarrei ere, udan Donejakue bidean zehar eraikitako monumentuen ondarea ezagutzera ematea da.

Elizen eta monumentuen banaketa

Luzaide eta Viana arteko Frantziako Donejakue bidean Luzaideko Santiago eliza; Orreagako kolegiata; Zabaldikako San Esteban eliza; Arreko Santisima Trinidad eliza; Iruñeko Santa Maria katedrala eta San Zernin eta San Nikolas elizak; Zizur Txikiko Jerusalemeko San Joan eliza; Muruzabalgo Eunateko Andre Mariaren eliza; Garesko Gurutzearen, Santiago eta San Pedroko elizak; Ziraukiko Villatuertako Andre Mariaren Jasokundearen eliza; Lizarrako San Migel, Ruako San Pedro eta Santa Maria Jus del Castillo elizak; Aiegiko Iratxeko Monasterioa; Villamayor de Monjardingo San Andres Apostoluaren eliza; Los Arcoseko Andre Mariaren eliza; Torres del Ríoko Hilobi Santuaren eliza, eta Vianako Andre Mariaren eliza.

Bestalde, Aragoin hasten den Donejakue bidean, Zangoza eta Viana artean, honako eliza hauek daude: Zangozan Andre Mariaren eliza, Santiago eliza eta San Frantzisko komentua; Esan Xabierko gaztelua, basilika eta parrokia eta San Esteban eliza; Leireko San Salbatore monasterioa; Oibarren San Pedro eliza; Izkon San Martin parrokia, eta Elon Andre Maria birjinaren jaiotzaren eliza.

Ebro ibaiaren ondotik pasatzen den Donejakue bidean Tuterako Andre Mariaren katedrala eta Magdalenaren eliza eta Cabanillasko Jerusalemeko San Joan eliza egongo dira irekita. Halaber, Baztango ibilbidean Urdazubiko San Salbatore monasterioa, Elizondoko Santiago eliza eta Iruritako San Salbatore parrokia ikus daitezke.

Programako tenpluen estiloak askotarikoak dira, baina guztiak dira Donejakue bideko historia- eta erlijio-ondarearen aberastasunaren isla. Horien artean nagusi da estilo erromanikoa, baina badaude estilo gotikoko, errenazentistako edo barrokoko adibide garrantzitsuak ere.

Ekimena osatzeko 33.000 liburuxka argitaratu dira gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez, eta Donejakue bideko herrietako turismo-bulegoetan banatu dira.
 "37 monumentos jacobeos para visitar" du izena gaztelaniaz argitalpenak, eta jendearentzat irekita egongo diren hamalau monumentuak agertzen dira, baita horien ordutegia eta kokapena ere. Horiez gain, lehendik ere turisten bisitak onartzen zituzten beste 23 ere agertzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa