(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 147.000 euro emango ditu udalerrietan euskara sustatzeko astelehena, 2014.eko ekainak 30


Larunbat honetan, uztailak 5, amaituko da jarduera sozial eta kulturaletarako eta euskarazko toponimia- eta prestakuntza-ekintzetarako laguntzak eskatzeko epea


Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, 147.000 euroko laguntzak emateko deialdia egin du, 2014an Nafarroako tokiko erakundeek sustatzen dituzten ekintzak finantzatu ahal izateko, adibidez, euskararen erabilera udalerrietan.

Euskarabideko kideek astelehen honetan Hezkuntza Departamentuan egin den bilera batean jakin dute laguntzen deialdiaren berri. Horren bidez udalerrietako bizitza kultural eta sozialean euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak; toponimiaren ikerketarekin, argitalpenarekin eta hedapenarekin erlazionatutako ekintzak eta administrazio publikoetako langile eta udalbatzetako kideentzako euskara-eskolak finantzatuko dira.

2E/2014 Ebazpenak jasotakoaren arabera, laguntzak datorren larubatera arte, uztailak 5, eska daiteze, Nafarroako Gobernuko zerbitzuen katalogoaren bidez, ahal dela. Laguntzek onartutako aurrekontuaren % 40 finantzatuko dute gehienez.

Laguntza motak

Bi modalitate daude: bata banaka jarduerak antolatzen dituzten tokiko erakundeetzat, 110.000 eurokoa, eta bestea mankomunitateentzat, 37.000 eurokoa, batera antolatzen diren jardueretarako.

Tokiko erakundeen kasuan, euskarazko jardueren programazioa gehienez 40 punturekin baloratuko da, euskaraz eskaintzen diren tailer edo prestakuntza-ikastaroak gehienez 35 punturekin, toponimia-jarduerak gehienez 10 punturekin eta tokiko erakundeko langileentzako prestakuntza gehienez 15 punturekin.

Mankomunitateen kasuan, balorazio-irizpideak parte hartzen duten tokiko erakundeen kopurua (40 puntu gehienez), programak euskararen ezagutzaren, sentsibilizazio positiboaren eta eskoletako haurrak udalerrietara egiteko euskararen erabileraren sustapenean duen eragina (20 puntu) eta programaren aurrekontua izango dira (40 puntu gehienez).

Jarduerak euskaraz izan beharko dira, euskaraz egiten ez duten biztanleen artean euskararekiko jarrera positiboa sustatzea helburu dutenak izan ezik. Horiek gaztelaniaz izan ahalko dira.

Gainera, eskoletako haurrei zuzenduriko jardueretan elkarbizitza sustatu beharko da gizarte-egoera, hizkuntza edo eskolatzeko eredu desberdinak dituzten ikasleen partaidetzarekin.

Beste kontu batzuk

José Iribas Hezkuntza kontseilaria buru izan den saioan, Euskarabidearen azken jardueretako batzuk ere ezagutu ahal izan dituzte, esate baterako, iragan maiatzean abian jarri zen Albistegune webgunea.

Testuak eta ikus-entzunezko edukia euskaraz dituen biltegia da, euskara erabiltzen duten hedabideen eskura jarri dena. Gai askotako (kultura, osasuna, natura, toponimoa, psikologia, artea edo bidaiak) eta denboragabeko materiala (bideoak, podcast-ak eta testu-artikuluak) aurki daiteke bertan; plazaratzeko edo emititzeko erakargarriak izan daitezke.

Amaitzeko, parte-hartzeko eta aholku emateko organoko kideek hiru batzorde eratzea erabaki dute. Terminologiarekin eta toponimiarekin, soziolinguistikarekin eta helduentzako euskararen irakaskuntzarekin erlazionatutako gaiak landuko dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa