(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

300 foruzain inguru arduratuko dira egunero Sanferminetako jaietako segurtasunaz

asteartea, 2014.eko uztailak 1


Berritasun gisa, Foruzaingoak kontrola handituko du txupinazoan sexu-erasoak eta entzierroen ondoren askatzen dituzten bigantxetan batzutan izaten den indarkeria saihesteko


Ikuspegi orokorra

Foruzaingoaren antolaketa aurreko urteren bateko entzierro batean

300 foruzain inguru arduratuko dira datozen Sanferminetan, egunero, herritarren eta bideen segurtasunaz eta jaietako ekitaldiak ezohiko gertaerarik gabe gauzatzen direla ziurtatzeaz.

750 agente inguruk hartuko dute parte antolaketan. Iazkoaren antzekoa da, eta gaur goizean aurkeztu du Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan egin den Segurtasun Batzordearen bileran.

Morrás kontseilariak jakinarazitakoaren arabera, Foruzaingoak zaintza handituko du Sanferminetako txupinazoan, ahal den neurrian Iruñeko Udal plazan gerta litekeen edozein sexu-eraso saihesteko.

Horixe da Foruzaingoak beste segurtasun-talde eta -indar batzuekin elkarlanean jaietarako prestatu duen antolaketaren berritasun nagusietako bat. Zehazki, txupinazoko kontrola Udaltzaingoarekin batera egingo da, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak eta Iruñeko Udalak sustaturiko "Eraso sexistarik gabeko jaien alde" kanpainaren osagarri gisa.

Aurtengo jaietarako antolaketaren beste berritasun azpimarragarria da agenteek indarkeriari aurka egiteko gauzatuko dituzten lanak, izan ere, batzuetan, entzierroen ondoren bigantxak askatzen direnean sortzen da. Horren harira, Foruzaingoak gogorarazi du bigantxak askatzean jardun onen aurkako edozein ekintza eskumena duen agintariak soilik zigor dezakeela eta inola ere ez dela izan behar beste herritarrek batzuek indarkeria baliatzeko aitzakia.

Gogorarazi beharrekoa da, 2013ko Sanferminetan, Foruzaingoak 87 pertsona atxilotu zituela askotariko delituengatik, 655 salaketa penal jaso zituela, 4.155 alkohol-proba egin zituela (10 gidari inputatu eta salatutako beste 24) eta 411 administrazio-salaketa jarri zituela.

Prebentzioa, patruilatzea eta herritarrentzako arreta

Txupinazoko sexu-erasoak saihestearekin eta entzierroaren ondoren askatzen diren bigantxen ekitaldian sortzen den indarkeria desagerraraztearekin erlazionatutako jarduerez gain, Foruzaingoak prebentzioa, patruilatzea eta herritarrentzako arreta bezalako beste egiteko batzuk izango ditu.

Hortaz, 2014ko jaietan, Foruzaingoak kontrolak gauzatuko ditu Gaztelu plazan eta Sarasate pasealekuan, uztailaren 6ko txupinazoaren aurretik. Gainera, oinez eta ibilgailuetatik patruilatuko dute, eguneko 24 orduetan, jaien erdigunea. Horren helburua prebentziorako zaintza indartzea eta herritarrek eskatuta edo ofizioz (salmenta ibiltaria, gizabideari buruzko udal-ordenantza betetzea, estupefazienteen trafikoaren aurkako borroka...) jardun ahal izatea da. Krimen-ikerketak egin eta egileak atxilotuko dira, eta arreta berezia jarriko zaie zorro-lapurrei eta liskar edo borrokei.

Bestalde, Gaztelu plazan dagoen Foruzaingoaren Herritarren Arretarako Bulegoan eskaintzen den laguntza handitu egingo da eta 24 orduz eskainiko du zerbitzua. Salaketak jasotzeaz gain, bulegoa Iruñeko Udalarekin ere ariko da elkarlanean galdutako gauzak biltzeko.

Foruzaingoa Iruñeko gune berdeetako zein hiriburuaren mugako herrietako legez kanpoko kanpaketak, kontrolik gabeko isuriak eta baimenik gabeko suak kontrolatzeaz ere arduratuko da.

Prebentzio-lanak hasi dituzte dagoeneko. Iragan ekainaren 25etik uztailaren 5era, Foruzaingoak kontrol-saioak egiten ari da, beste segurtasun-talde batzuekin koordinatuta, Iruñera sartzeko errepideetan eta autobus- eta tren-geltokietan.

Kontrol horietan Txakurren Gidarien Taldearen eta Esku-hartze Berezietarako Taldearen laguntza jaso da. Helburua drogak eta estupefazienteak, armak eta lehergailuak detektatzea da. Indarkeria-talde edo talde antolatuetakoak izan daitezkeen pertsonen presentzia ere aztertzen dute. Horretarako, agenteek susmagarriak direnak identifikatzen dituzte eta aurrekari edo errekisitoria judizial posibleak ikertzen dituzte.

Zezen-ikuskizunak

Zezen-ferian, Foruzaingoa besteak beste ganadua ateratzeko, pisatzeko, aztertzeko eta zokoratzeko ardura izango duen agintaritzaren ordezkaria izango da.

Foruzainak zezen-ekitaldiak behar bezala gauzatzen direla bermatzeaz eta keilejoian zein zezen-plazan eta inguruetan ordena mantentzeaz arduratuko dira. Horren harira, Foruzaingoak zezen-plazaren inguruak kontrolatuko ditu korridetarako sarrerak birsaltzea ekiditeko. Legez kanpoko jarduera hori detektatuz gero, sarrerak konfiskatu egingo dira salaketa-akta baten bidez. Salaketa hori Iruñeko Udalera bidaliko da zehapen-espedientea has dezan.

Entzierroan, Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa azken tartean ordena mantentzeaz arduratuko dira (Telleria-Telefonica-Zezen-plaza) eta Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren eta berriki onetsi den Entzierroaren Ordenantzaren jarraipena egin eta horiek betetzen direla bermatzeaz.

Aurreko urteetan bezalaxe, Foruzaingoak kontrolatzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko lanetan jarraituko du zezen-plazan egiten diren ekitaldietan, gizabidearen kontrako jokabideak murrizteko. Aurreko urteetan, esku-hartze gehienak harmailetatik gauzak botatzeagatik eta borrokengatik egin dira.

Bideetako segurtasuna

Bideko segurtasunerako jarduerei dagokienez, Foruzaingoak Nafarroako bide-segurtasunerako estrategiaren 2014ko Ekintza Planean jasotako kanpainan parte hartuko du. Foru Kounitateko beste polizia batzuk ere kanpainaren parte izango dira, Guardia Zibila batez ere. Segurtasun-talde horrekin gauzatuko dira bereziki alkohol-kontrolak Iruñeko eta eskualdeko irteeretan. Iazko Sanferminetan, Foruzaingoak 142 salaketa jarri zituen trafikoko eta bideko segurtasuneko araudiak hausteagatik.

Turistentzako liburuxken banaketa

Amaitzeko, Foruzaingoak 2.500 triptiko argitaratu ditu lau hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez) Iruña bisitatzera doazen turistei segurtasun-aholkuak emateko, Sanferminak direla eta.

Aleak hoteletan eta kanpalekuetan banatu dira, eta, jaietan, jendetza handiena batzen den uneetan batez ere, zorro-lapurrek lapurretak egitea saihesteko gomendioak dakartza.

Foruzaingoak norberaren gauzak beti bistan izatea gomendatzen du, ezinbestekoa dena bakarrik eramatea aldean (identifikazio-agiri bat eta behar izango den diru-kopurua) eta bitxiak, erlojuak edo balio handiko beste gauza batzuk eramatea saihestea. Horrez gain, zorro, mugikor, argazki- edo bideo-kamera, poltsa eta motxilekin ere kontuz ibiltzeko gomendioa egin du. Amaitzeko, ibilgailua zaintza duten tokietan aparkatzea eta maletak edo balio handiko gauzak bistan ez edukitzea proposatzen du.

Zerbait lapurtuz gero, Foruzaingoak Gaztelu plazan dagoen Herritarren Arretarako Bulegoan ahalik azkarren salatzea gomendatzen du. Horretarako, komeni da lapurretaren nondik-norakoak ahalik zehatzen azaltzea eta telefono-zenbakia ematea foruzainak salatzailearekin harremanetan jarri ahal izan daitezen behar izanez gero.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa