(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Landa Garapenerako Programa berriak 320 milioi euro emango ditu sektorean ekonomia eta enplegua sortzeko

asteazkena, 2014.eko uztailak 2


Nafarroako Gobernuak Europako araudiaren arabera sektoreari dagokiona baino % 51,6 gehiago emango du


Transcripción textual del video

Nafarroako Landa Garapenerako hurrengo Programak (LGP), 2014-2020 urte artekoak, gastu publikoko 320 milioiko hasierako hornidura izango du landaguneetan jarduera ekonomikoa eta enplegua indartzeko, ingurumena babesteaz gain. Hala iragarri du gaur José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak gaurko saioan Foru Gobernuari programaren edukia azaldu ondoren.

Nekazaritza-ustiategia

Nafarroako Landa Garapenerako hurrengo Programak (LGP), 2014-2020 urte artekoak, gastu publikoko 320 milioiko hasierako hornidura izango du landaguneetan jarduera ekonomikoa eta enplegua indartzeko, ingurumena babesteaz gain. Hala iragarri du gaur José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak gaurko saioan Foru Gobernuari programaren edukia azaldu ondoren.

Kopuru horren % 42,66 (136,5 milioi euro) Europar Batasunak emango du FEADER funtsen bidez. Bestalde, Nafarroako Gobernuak 183,5 milioi euro emango ditu. Azken zenbateko hori Europar Batasunak Nafarroa bezalako eskualde garatuei eskatzen dien gutxienekoa baino 62,5 milioi gehiago da (% 51,6). Esparza kontseilariak azaldu du Nafarroako Gobernuak ekarpena handitzea erabaki duela, LGPk lurralde-orekan, biztanleriaren finkapenean, ingurumearen eta paisaiaren zaintzan, Nafarroa osoan banaturiko jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren mantenimenduan eta sorreran onura eta oihartzun handiak dituelako.

2014-2020ko Nafarroako Landa Garapenerako Programa da Nafarroako Gobernuaren nekazaritzaren egitura-politika zehazten duen bitarteko nagusia eta datozen 7 urteetan Foru Komunitatean aplika daitezkeen Europako eta eskualdeko laguntzak ditu.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak eta sektoreko erakunde nagusiek 2014ko maiatzaren 15ean izenpetu zuten agirian 2014 eta 2020 artean Nafarroan landa-garapenerako politika aplikatzeko azaltzen diren konpromisoen arabera, lehentasunezkotzat hartu dira ustiategien eta nekazaritzako eta basogintzako enpresen lehia handitzeko neurriak, lurralde-garapen orekatua, baliabide naturalen kudeaketaren eraginkortasuna eta enpleguak mantentzea eta sortzea.

Datozen egunetan aurrera jarraituko du Programaren partaidetza publikoaren prozesuak. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira estrategiaren zehaztasunak jasotzen dituen dokumentua eta proposatutako neurrien finantza-taula, alegazioak jasotzeko.

Sei neurri sorta

Esparza kontseilariak 2014-2020ko LGPren neurri sorta nagusiak eta horien aurrekontuak aipatu ditu. Honako hauek dira:

1) I + G + B, esperimentazioa eta prestakuntza: 30,09 milioi euro. Helburu nagusia ustiategien eta sektorearen lehiakortasuna handitzea da, labore-barietate eta -arraza berriak bezalako teknika eraginkorragoak erabilita; txandaketak eginda; ongarriak erabilita; abeltzaintzako ustiategietan hondakinak tratatuta; emisioak murriztuta etab.

2) Inbertsio produktiboak: 180,88 milioi euro. Nafarroako nekazaritzako industriaren eta basogintzaren sektoreko inbertsio produktiboak babestea da asmoa, banako ustiategien eta enpresen errentagarritasuna handi dadin. Hala, ondorioz, sektoreak hobera egingo du Nafarroa osoan. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak modernizatzeko, gazteak finkatzeko eta belaunaldien arteko txandatzea bultzatzeko, sektoreko industriak (nekazaritzakoa eta basogintzakoa) eta partzelen elkartzea babesteko, landa-dibertsifikazioa indartzeko landaguneetan nekazaritzakoak ez diren jarduerak ezarrita (esate baterako, mikro enpresak eta ostatu turistikoak) eta kooperatibismoa sustatzeko neurriak barne hartzen dira.

3) Inguru naturalen zaintza: 28,54 milioi euro. Neurri sorta horretan sartzen dira Natura 2000 Sareari eustea, basoak zaintzea, suteak saihestea eta basoko beste jarduera batzuk egitea, Uraren Esparru Zuzentaraua betetzea eta inguru naturalak babestea.

4) Nafarroako nekazaritzako eta abeltzaintzako lurralde- eta ingurumen-oreka: 60,22 milioi euro. Ingurumena errespetatzen duten jarduerak egiteko konpromisoa hartzen duten eta median edota inguru malkartsuetan jarduten diren nekazari eta abeltzainentzako laguntzak dira. Lehen multzoan nekazaritza eta abeltzaintza ekologikorako (10,5 milioi euro), uzteko arriskuan dauden bertako arrazak mantentzeko (esate baterako, Nafarroako zaldikoa edo betizua), eta abeltzaintzako elkarteentzako laguntzak nabarmentzen dira.

5) Tokiko garapena, partaidetzaduna: 17 milioi euro Tokiko Ekintza Taldeek (Asociación Cederna Garalur Elkartea, Teder Elkartea, Eder Partzuergoa eta Erdialdeko Garapen Partzuergoa) bultzatzen dituzten jarduera ekonomikoa  dibertsifikatzeko eta enplegua sortzeko jardueretarako.

6) Nafarroako kalitatezko produktuen sustapena (Kontseilu Arauemaileak babestea): 2,4 milioi euro.

Azkenik, kopuru txiki bat gorde da laguntza teknikorako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2014-2020ko Landa Garapenerako Programa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa