(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanferminetako berriak emateko akreditatu diren 415 kazetarien % 25 atzerritarra da asteazkena, 2014.eko uztailak 2


Sánchez de Muniáin lehendakariordea nazioarteko prentsa-bulegoan izan da gaur, asteazkena. 21.500 euroko aurrekontua du, % 65 Gobernuak emandakoa


Mahaikoen argazkia

Ezkerretik eskuinera: Ruiz, Azpilicueta, Sánchez de Muniáin lehendakariordea, Sanz eta Lacunza nazioarteko prentsa-bulegoaren aurkezpenean ( irudia handitu )

Juan Luis Sánchez de Muniáin bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria nazioarteko prentsa-bulegoan izan da gaur arratsaldean. Bulego horretan egongo dira Sanferminen berri emateko akreditatu diren 415 kazetariak. Horien % 25 atzerritarrak dira.

2000. urtetik urtero irekitzen da bulegoa Nafarroako Kazetarien Elkartearen, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetzari esker. Iruñeko Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioko Mezanina Aretoan jartzen dute bulegoa.

Aurten, nazioarteko prentsa-bulegoak 21.500 euroko aurrekontua du, eta zenbateko horretatik 14.000 euro eman ditu Nafarroako Gobernuak, 5.000 Iruñeko Udalak eta 2.500 Kazetarien Elkarteak. Baluartek, lekua utzita, eta El Corte Inglések ere lagundu dute.

Sánchez de Muniáin kontseilariarekin batera izan dira Silvia Azpilicueta Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Alorreko zuzendaria, Fátima Ruiz Nafarroako Kazetarien Elkarteko ordezkari eta bulegoko arduraduna; Javier Lacunza ENECSA-Baluarteren kudeatzailea; eta Roberto Sanz El Corte Ingléseko Komunikazio-arduraduna. 

Sei kazetari eta etenik gabeko ordutegia

Nazioarteko prentsa-bulegoak honako ordutegi hau izango du: uztailaren 4ra arte, 10:00etatik 14:00etara; 5ean eta 6an, 10:00etatik 17:00etara; eta 7tik 14ra, 7:45etik 17:00etara. Sei kazetarik osaturiko taldea izango da: Fátima Ruiz, Sara Ancín, Raúl Lasa, Lucinda Poole, Xabier Sobrino eta Ángela Unzu.

Akreditaturiko kazetariei 948 066 191 telefono-zenbakian (edo 192, 193 eta 194 bukaerekin) eta oip@sanferminprensa.com helbide elektronikoan emango zaie  arreta. Bulegoak sortzen duen informazio guztia argitaratuko du, jaiei buruzkoa zein Nafarroak nazioartean duen proiekzioarena, www.sanferminprensa.com webgunean eta Facebook eta Twitter sare sozialetan.

Kazetarien lantokia izateko prestatu den aretoak inprimagailu bat eta abiadura handiko Interneterako konexioa duten sei ordenagailua ditu, argazkiak, bideoak etab. behar bezala bidaltzen direla bermatzeko. Horiez gain, gailu mugikorrak erabiltzeko Wi-Fi konexioa eta nazioarteko telebista-kateak sintonizatzen dituen pantaila bat ere baditu. Pantaila horren bidez jarraian emango da eguneko entzierroaren berri.

2.017 akreditazio

Nazioarteko prentsa-bulegoaren beste egitekoetako bat Iruñeko Udalak ematen dituen prentsa-akreditazioak banatzea da. Aurten 2.017 akreditazio esleitu dizkiete informazioaren alorreko profesionalei (kazetariak, teknikariak, laguntzaileak etab.), iaz baino gehiago, 1.926 akreditazio eman baitziren.

Akreditatu diren guztietatik 415 kazetariak dira, eta 116 hedabiderentzat edo norberaren kontura (14) egiten dute lan. Espainiakoak eta beste 18 herrialdetakoak dira, esate baterako, Estatu Batuak, Frantzia, Japonia, Erresuma Batua, Qatar, Brasil, Kanada, Alemania, Italia, Mexiko, Pakistan, Errusia, Turkia eta Uruguai.

Entzierroak dira hedabideen interes nagusia. Zehazki, 403 akreditatu dira horien berri emateko. Uztailaren 7a eta 8a izaten dira ikusmira handieneko egunak; orduan pilatzen da estatuko eta atzerriko berriemaileen kopuru handiena. Beste hamabi kazetari inguru txupinazoa edo Pobre de Mí ekitaldiaren berri emateko bakarrik akreditatu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa