(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Javier Larraz eta Ignacio Olite arkitektoek irabazi dute Salestarrak UPS proiektuen lehiaketa osteguna, 2014.eko uztailak 3


Saria irabazi dutenez, Iruñeko Bigarren Zabalguneko 2. poligonoko 24. partzela (Aralar kalea) antolatzeko Plan Berezia idazteko eskatu zaie


Transcripción textual del video

Javier Larraz Andía eta Ignacio Olite Lumbreras arkitekto nafarrak dira Udalez gaindiko Plan Sektorialean adierazitako zehaztapenak garatzeko lehiaketa irabazi duen proposamenaren egileak. Plan horren helburua Iruñeko Bigarren Zabalguneko 2. poligonoko 24. partzela (Aralar kalea) antolatzea da, Leyre, Medialuna, San Fermin eta Aralar kaleek osatzen duten etxadian. Nasuvinsak Plan Berezia idazteko eskatzeko konpromisoa hartzea izango da lehiaketaren saria. Bi hilabete inguruko epean onetsi beharko da. Bertan, altxaerak eta sekzioak zehaztu eta horiek lotetan banatu beharko dira. Gehienez 24.000 euro ordainduko dira.

Lehiaketa irabazi duen proposamenaren honako alderdi hauek azpimarratu ditu Nafarroako Gobernuko, Iruñeko Udaleko, Salestarren Kongregazioko ordezkariak eta entzute handiko teknikariek osaturiko epaimahaiak (93,20 puntu lortu ditu):

Antolamendu honen erronka nagusia zera da: Zabalgunearen bilbea integratzea, baina hirigune publiko bat eratzeko moduko zabalera duena. Hirigune horretan erdigune bat sortu behar da, erakartzen duena eta Zabalgunea saltokiekin dinamizatzeko balio duena. Horren harira, epaimahai osoaren ustez, proposamenak iparraldea-hegoaldea norabidedun lerro paraleloen eskemari jarraituta antolatzen ditu eraikinak, Zabalguneko etxadien oinarrizko bilbean, eta hiriaren eta iparraldeko mugan dagoen paisaiaren arteko jarraipena finkatzen du.

Gaur egun Salestarren Kongregazioko Ikastetxeak hartzen duen partzelaren antolamendua oso konplexua da, Zabalguneko bi etxadi direlako, Medialuna parkearen ondoan dagoen eremua delako eta forma erretikulatuan antolatutako bilbea duen inguruan dagoelako, barrualdean patioa duten etxadi karratuekin.

Salestarrak proiektua

Salestarrak proiektua izango denaren irudia

Javier Larraz Andía eta Ignacio Olite Lumbreras arkitekto nafarrak dira Udalez gaindiko Plan Sektorialean adierazitako zehaztapenak garatzeko lehiaketa irabazi duen proposamenaren egileak. Plan horren helburua Iruñeko Bigarren Zabalguneko 2. poligonoko 24. partzela (Aralar kalea) antolatzea da, Leyre, Medialuna, San Fermin eta Aralar kaleek osatzen duten etxadian.

Nasuvinsak Plan Berezia idazteko eskatzeko konpromisoa hartzea izango da lehiaketaren saria. Bi hilabete inguruko epean onetsi beharko da. Bertan, altxaerak eta sekzioak zehaztu eta horiek lotetan banatu beharko dira. Gehienez 24.000 euro ordainduko dira.

Lehiaketa irabazi duen proposamenaren honako alderdi hauek azpimarratu ditu Nafarroako Gobernuko, Iruñeko Udaleko, Salestarren Kongregazioko ordezkariak eta entzute handiko teknikariek osaturiko epaimahaiak (93,20 puntu lortu ditu):

Antolamendu honen erronka nagusia zera da: Zabalgunearen bilbea integratzea, baina hirigune publiko bat eratzeko moduko zabalera duena. Hirigune horretan erdigune bat sortu behar da, erakartzen duena eta Zabalgunea saltokiekin dinamizatzeko balio duena. Horren harira, epaimahai osoaren ustez, proposamenak iparraldea-hegoaldea norabidedun lerro paraleloen eskemari jarraituta antolatzen ditu eraikinak, Zabalguneko etxadien oinarrizko bilbean, eta hiriaren eta iparraldeko mugan dagoen paisaiaren arteko jarraipena finkatzen du.

Gaur egun Salestarren Kongregazioko Ikastetxeak hartzen duen partzelaren antolamendua oso konplexua da, Zabalguneko bi etxadi direlako, Medialuna parkearen ondoan dagoen eremua delako eta forma erretikulatuan antolatutako bilbea duen inguruan dagoelako, barrualdean patioa duten etxadi karratuekin.

Eraikinak iparraldea-hegoaldea norabidedun bilbe paraleloen eskema baten arabera antolatzen dira, zabalguneko etxadien oinarrizko bilbearen barruan, hala, eraikinak kokatzeko moduak indartu egiten du hiritik iparraldeko paisaiara begira dagoen gardentasuna edo sakontasuna, etxadiak ematen duen erreferentzia galdu gabe. Diagonala ere gehitu da, izkinetako guneak antolatzeko. Hala, esanahia hartzen dute hiriko eremu publikoen sistemaren barruan, bitarteko eskala batekin. Proposamenean neguko lorategia eta udako lorategia bereizten dira.

Modu horretara lorategidun eremu libre publikoen sistema lortzen da, eta egoki integratzen dira Medialuna parkearen eta Behe Nafarroako etorbidearen artean, zabalguneko kaleekiko lotura galdu gabe. Eraikinen blokeetan hiru dorre bateratu jartzea proposatu da, eta beste bat partzelaren erdian edo barrualdean, bakartuta, eskala handiko hirigunea eratuz, zehatzegiak ez diren mugekin. Leire kalean zehar ondo kokatuta eta erlaitzetik ahalik urrunen.

Etxadia hiri bateratuaren hedadura osatzen duen elementu autonomo samartzat hartzeaz gain, proposamenaren asmoa tokiak duen bazter edo muga izaera ustiatzea da, nabaria eta irekia den irtenbide bat bilatuta. Horren bidez, hiriaren eta Iruñerriaren gaineko goi-lautadaren mugako ezaugarri diren espazio libre eta oinezkoentzako ibilbideen barruti zabalaren arteko harremana indartuko da.

Proposaturiko diseinuak orain arteko eta Zabalguneko BBPBan aurreikusitako etorkizuneko oinezkoentzako ibilbideak indartu eta lortzen ditu, eta hiriaren zati hori parkearekin lotzeko bide berriak agertzen ditu.

Aldi berean, kalitatezko espazio publiko bat egin nahi da, eguzkimendu egokiak eta bertarako aurreikusitako jarduerek Iruñeko biztanle guztientzako topaleku erakargarria izan dadin. Horren harrira, eta hiriaren zati horrek erdigune izaera izan dezan, antolamenduko premien programan aurreikusitako hiritar-zentroaz gain, tamaina ertaineko merkatalgune bat (3.000 metro karratu gutxi gorabehera) egitea ere proposatu da.

Espazio publikoen diagonalak hegoaldera doan oinezkoentzako bide berri bat agertzen du, Behe Nafarroa etorbidetik Medialuna pasealekuraino. Ibilbidean izaera ezberdina duten bi gune daude: "neguko plaza", hegoaldean hiritar-zentroa duena, eta "udako plaza" iparraldean, Medialuna parkearekin lotzen dena eta saltokien zuzkiduraren ondoan egongo litzatekeena.

Jarduera hain berezia denez, proiektuaren bidez hiriko eskala guztietan esku har daiteke.

Lehiaketa irabazi duen proposamenak 11 lote egin ditu proiektuan, horietatik 9 egoitzazkoak, bat saltokietarako eta beste bat ekipamendu publikorako (Civivox). 25 eta 31 metroko arteko batez besteko altuera izango duten 400 etxebizitza inguru eraikiko dira, 9 lotetan banatuta. Lau lotek 45-54 metroko altuera izango dute. Etxebizitzak askotarikoak izango dira, 55 metro karratukoak eta 115 metro karratukoak ere izan daitezke. Etxebizitzak mota horretakoak dira kokapen egokia izan dezaten, orientazio eguzkitsuak eta inguruko ikuspegiak izateko, motei dagokienez malgutasunik handiena lortzearren, merkatuko eskariaren arabera salmenta errazagoa izan dadin eta antzeko tamaina eta ezaugarriak dituzten etxebizitza kopuru handiak egotea saihesteko.

Denera, egoitzazko erabilerarako eta hirugarren sektorerako erabiliko den azalera 55.842 metro karratu dira.

Bigarren fasera pasatu ziren bost finalisten artetik hautatu den proposamenak 93,20 puntu lortu ditu, eta puntuaziorik altuena epaimahaiak baloratu dituen alderdi guztietan:  loteak banaka gauzatu eta sustatzeko aukera (35 puntu), lote bakoitzaren artean lotura eta jarraitutasun egokia ezartzeko gaitasuna (30 puntu) eta faseka eraikitzeko erraztasuna (35 puntu).

Lehiaketan saritu den hirigintza-jarduera Nafarroako Gobernuak, Iruñeko eta Eguesibarko udalek eta Salestarren Kongregazioak 2011n izenpetutako protokoloaren barruan egingo da, lanbide-heziketako zentroa Sarrigurengo instalazio berri batzuetara lekualdatzeko.

Epaimagaia, lehiaketaren faseak eta ebaluazio-irizpideak

Lehiaketako epaimahaia Nafarroako Gobernuko, Iruñeko Udaleko eta Salestarren Kongregazioko ordezkariek eta prestigio handiko teknikariek osatu dute. Zehazki, Nafarroako Gobernutik Luis Antonio Ayesa Ajona Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria izan da epaimahaikidea, eta Nasuvinsa eta Salestarren Kongregaziotik Silvia Sádaba Pardo lurralde- eta hirigintza-plangintzako arkitektoa eta Alberto Bayona López Obren eta Sustapenen alorreko burua. Iruñeko Udaletik, berriz, Juan José Echeverría Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen zinegotzia; Fernando Nagore Ferrer Hirigintza eta Etxebizitza alorreko zuzendaria, eta Luis Berian Luna Hirigintzako Plangintzako eta Kudeaketa Zerbitzuko burua. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren izenean, Víctor López Cotelo izan da epaimahaikidea.

Bost proposamen izan ziren finalean. Baldintzen agiriaren arabera, lehen fasean hauta zitekeen gehienezko proposamen kopurua da.

Horietatik hiruk irtenbide hibridoak eman zituzten, eta beste biek irtenbide nagusi bat. Bost proposamen finalistk apirilaren 11n eman ziren ezagutzera. Hala, lehen fase amaitu eta bigarrena hasi zen. Bigarren fasean bost lehiakideek proposamenak garatu eta aurkeztu ahal izan zituzten maiatzaren 30era arte. Bost proposamenak epearen barruan jaso ondoren, epaimahaiak aztertu eta baloratu egin ditu, goian azaldutako irizpideen arabera. Gaur eman du lehiaketa irabazi duen proposamenaren egilearen berri. Atzo, ezinen bidez argitaratu zen NASUVINSAren webgunean eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian puntuazioa.

Lanbide-heziketako ikastetxe berria Sarrigurenen

Esan bezala, hirigintza-jarduera Nafarroako Gobernuak, Iruñeko eta Eguesibarko udalek eta Salestarren Kongregazioak 2011n izenpetutako protokoloaren barruan egingo da, lanbide-heziketako zentroa Sarrigurengo instalazio berri batzuetara lekualdatzeko. Ikastetxe berriak 800 ikasle hartuko ditu eta 51.171 metro karratuko azalera izango du, Sarrigurengo Ekohiriaren ondoan eta Berrikuntzaren Hiriaren parean egongo da (Ekialdeko Ingurabidearen eta NA-2310 errepidearen artean, Aranguren Ibarrean).

Ikastetxeak ikaskuntzaren alorrean teknologia aurreratuenak izango ditu. Horri esker, Zabalgunean duen egungo eraikinean artatu ezin diren hezkuntza-premiei erantzun ahal izango zaie.

Esku artean darabiltzaten epeetan oinarrituta, baliteke inguruaren urbanizazioa 2014ko lehen seihilekoan esleitzea eta ikastetxearen obrak aurtengo azken hiruhilekoan hastea. Hala izanez gero, 2016-2017 ikasturtean hasi ahalko dira eskolak ematen instalazio berrietan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Salestarrak proiektuaren lehiaketako proposamen irabazlea
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa