(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtea amaitu aurretik jakingo da zer aukera dauden Belate eta Almandozko tunelak bikoizteko ostirala, 2014.eko uztailak 4


65.450 euroko gastuarekin, Sers Consultores enpresari esleitutako azterketaren helburua teknikoki bideragarriak diren aukerak zehaztea da


Almandozko tunela

Almandozko tunela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Herri Lanen zuzendari nagusiak Ebazpen bat izenpetu du. Haren bidez, Sers Consultores en Ingeniería y Arquitectura, SA enpresari esleitzen zaio ondorengo kontratua: "N-121-a errepidean (Iruña-Behobia) Belate eta Almandozko tunelak bikoizteko Aukeren Azterketa idaztea", eta 65.450 euroko gastua onartzen da, bost hilabeteko egikaritze-epea izanik.

Azterketa honen helburua teknikoki bideragarriak diren ibilbide-aukerak zehaztea da N-121-A errepidean Belate eta Almandozko tunelak bikoizteko, bi tunelen artean aire zabaleko errepide-zatia bikoizteko eta egin beharko diren ibilbide-zatiak dagoen galtzada berriari lotzeko bide-zatiaren hasieran eta amaieran bikoiztuta.

Hautatutako aukeraren artean azterketa ekonomiko bat egingo da izan daitezkeen finantzaketa-moduei buruz, eta eraikuntza-proiektua idazteko orduan beharrezkoa izango den kanpaina geoteknikoaren proposamen eta balorazioa.

Ahuldade eta indarguneak

Bestalde, 100.000 euroko lizitazio-aurrekontuarekin (BEZ barne) eta aurreikusitako 8 hilabeteko egikaritze-epearekin, errepide horrek zer ahuldade dituen identifikatzeko azterketa bat egiten ari da, ondoren dagozkion eraikuntza-proiektuak garatu ahal izateko eta onartutako proiektu horiekin obrak egiteko. Zehazki, azterketa horrek barneratuko dituen lanen zerrenda honako hau da: bidearen ahuldade eta indarguneak zehaztea bere funtzionalitatean eta bide-segurtasunean; zirkulazioa edo trafikoa aztertzea; diseinuko proposamen guztiak definitzea topatutako akatsak hobetzeko eta, azkenik, bide honek honako hauekin zirkulazioko zer elkarrekintza duen jakiteko azterketa bat aurkeztea: Barrankako Autobiekin (A-10), Santiago bidekoarekin (A-12), Piriniokoarekin (A-21), eta Iruñeko (PA-30) nahiz Iruña Ekialdeko (A-15) Ingurabideetakoekin.

Gaur egun, Interes Orokorreko N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, Prestazio Handiko bidea da eta egunero batez beste 10.000 ibilgailu ibiltzen da bertan joan-etorrian, ibilgailu astunen portzentajea % 28 ingurukoa izanik.

Beharrezkoa da ere kontuan hartzea errepide horrek zer garrantzi duen Frantzia alderako komunikazio-ardatz estrategiko modura, ez bakarrik jatorria-helmuga Foru Komunitatea duen zirkulazioarena, baita penintsulako eskualdeak Nafarroarekin lotzen dituzten ibilbideena ere. Gainera, bide horretatik zirkulatzen duen trafikoak Nafarroako zirkulazio-bide nahiz garraiobide nagusiekin duen interkonexioari buruzko informazioa (ingurabideak, autobideak eta autobideak) beharrezkoa da Iruñerriko eragingunearen bideko plangintzarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa