(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,6 milioi euro ingurukoak dira Baztango eta Luzaideko azpiegituretan izandako kalteak asteazkena, 2014.eko uztailak 9


Esparza kontseilaria izan da ingurua bisitatzen Morrás kontseilariarekin eta ministerioetako ordezkariekin eta, iragarri duenez, konponketak finantzatu eta pertsona fisiko eta juridikoentzako zerga-salbuespenak onetsiko ditu Nafarroako Gobernuak


bisita

Elizondoko liburutegira egindako bisitaren unea; hainbat liburuk jasan dituzte kalteak han ( irudia handitu )

Esparza kontseilaria izan da ingurua bisitatzen Morrás kontseilariarekin eta ministerioetako ordezkariekin eta, iragarri duenez, konponketak finantzatu eta pertsona fisiko eta juridikoentzako zerga-salbuespenak onetsiko ditu Nafarroako Gobernuak.

1,6 milioi euro inguruko kalteak kalkulatu ditu Nafarroako Gobernuak Baztango eta Luzaideko azpiegituretan iragan ostiralean izan ziren eurite handien ondorioz. Toki Azpiegituren Planeko larrialdi-prozeduraren bidez konponduko dira kalteak eta pertsona fisiko eta juridikoentzako zerga-salbuespenak egingo dira erregistratutako kalteengatik.

Hala iragarri du gaur goizean Elizondon José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria. Kalteak jasan dituen ingurua ikustera joan da Javier Morras Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariarekin. Luis Aguilera Barne Ministerioko idazkariordea eta Juan Díaz Cruz Herri Babeserako eta Larrialdietarako zuzendari nagusia izan dituzte ondoan bi kontseilariek. Baztanera joan dira uholdeek eragindako kalteak ebaluatzera.

Hain zuzen ere, ezohiko laguntza eskatuko dio Nafarroako Gobernuak Espainiako Gobernuari datorren asteazkeneko saioan (uztailak 16), herrigune eta saltokietako kalteak konpontzen laguntzeko dagoeneko eman diren laguntzen osagarri izan daitezen. Ministerioetako arduradunek adierazi dutenaren arabera, datozen egunetan baloratuko du gobernu zentralak aukera hori.

Gainera, Foru Gobernuak akordio bat onetsiko du, bi udalerriak babestututa egon daitezen uholdeen, haizete indartsuen eta bestelako fenomeno naturalen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 foru-legeak jasotako kasuetan. Legeak pertsona fisiko eta juridikoentzako laguntzak jasotzen ditu; bi motakoak dira batez ere.

Alde batetik, zerga-salbuespenak daude, esate baterako, hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta zerga jakinak ordaintzeko orduan, baita zerga horiek jasotzeari uzten dioten tokiko erakundeentzako konpentsazioak ere. Beste alde batetik, lehentasunezko laguntzak emango dira azpiegiturek eta ekipamendu publikoek jasan dituzten kalteak konpontzeko.


zubia

Agintariak presaren ondoan ( irudia handitu )

1,6 milioi euro tokiko azpiegituretan

Baztango eta Luzaideko tokiko azpiegiturek jasandako kalteak zenbatetsi dituzte Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko teknikariek. Bideetan eta hornidura- eta saneamendu-sareetan izandako kalteen konponketek 1,6 milioi euro inguruko aurrekontua izango dute. Toki Azpiegituren Planaren barruko larrialdi-prozeduraren bidez egingo dira obrak.

Baztani dagokionez, 13 konponketa egingo dira bide eta zubietan, eta guztira 981.099,43 euroko aurrekontua izango dute. Gainerakoak hornidura- eta saneamendu-sareetako hamabi konponketa izango dira.

Bestalde, 500.000 eurokoak izango dira gutxi gorabehera Luzaide inguruan eurite handiek harri-lubeta eta bideetan eragindako kalteak konpontzeko egin beharko diren lanak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa