(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko larrialdi-zerbitzuek 212 kasu artatu dituzte Sanferminak hasi zirenetik osteguna, 2014.eko uztailak 10


Gehienak traumatismoak dira (156); horien atzetik intoxikazioak (36) izan dira ohikoenak


Osasunbideko arreta espezializatuaren sareko larrialdi-zerbitzuek, Doctor San Martín zentroan eta Nafarroako Ospitaleguneko ospitaleetan (lehengo Nafarroako Ospitalea eta Virgen del Camino Ospitalea) jarri direnek hain zuzen, Sanferminetako jaietako istripuekin lotutako 212 kasutan eskaini dute arreta medikoa uztailaren 6tik, igandea, uztailaren 9ko (asteazkena) azken ordura arte.

Ez dira zenbaketa horretan sartzen entzierroetako istripuengatik ospitaleko larrialdi-zerbitzuek artatutako traumatismoengatiko 16 kasu.

Kasu guztietatik, 99 San Martin anbulatorioan, 85 lehengo Virgen del Camino ospitalean eta 28 lehengo Nafarroako Ospitalean artatu dira.

Patologietan sailkatuta, ohikoenak traumatismoak eta zauriak izan dira (112), ondoren erasoak (13) eta intoxikazio etilikoak (7). "Bestelako artatze batzuk" kapituluan 6 kasu jaso dira.

Egunei erreparatuta, kasu gehien artatu ziren eguna uztailaren 6a izan zen, 54 pertsona artatu ziren, eta uztailaren 8an gutxien (36).

Osasuneko garraio-zerbitzuek 244 lekualdaketa egin dituzte guztira. Lekualdatze gehien egin ziren eguna igandea, uztailak 6, izan zen, eta 80 aldiz lekualdatu ziren; horren atzetik, gehien astelehenean, uztailak 7, egin ziren lekualdatze gehien, 60. Asteartean, uztailak 8, 54 aldiz lekualdatu ziren eta, azkenik, 9an, asteazkenean, 50 aldiz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa