(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.223 milioi eurora iritsi da lehen seihilekoan Nafarroako zerga-bilketa likidoa ostirala, 2014.eko uztailak 11


% 17,93 handitu da 2013ko tarte berarekin alderatuta


ogasuna

Nafarroako Ogasunaren eraikina

Nafarroako Ogasunak urteko lehen sei hilabeteetako zerga-bilketa likidoaren balantzea (diru-sarrerak ken itzultzeak) argitaratu du; 1.223.243.906 eurokoa izan da. Bilketa % 17,93 handitu da aurreko urteko denbora-tarte berarekin alderatuta.

PFEZaren bilketa likidoa mantendu egin da zuzeneko zergen kapituluan (438,8 milioi euro, 2013an baino % 1,03 gehiago); gainerakoetan jaitsi egin da: zertxobait handitu dira Sozietateen gaineko Zergaren itzultzeak (33,1 milioi 2014an eta 2,09 2013an), eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (-% 9,55), Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren (-% 43,14) eta Ondarearen gaineko Zergaren bilketak murriztu egin dira. Energia Elektrikoa Produzitzeagatiko ordainketa zatituak 12,7 milioi euro bildu ditu, aurreko urteko 7,8 euroren aldean.

Bestalde, bikoiztu egin da BEZaren bilketa osoa (561 milioi 2014an, 266 milioi 2013an). Nafarroako Ogasunak zuzenean kudeatzen duen BEZaren diru-sarrerak 41,3 milioi euro handitu dira aurreko urtearekin konparatuta (% 32,08 gehiago), nahiz eta alde hori bilketaren nolabaiteko igoeragatik (+% 1,24) eta itzulitako kopurua murrizteagatik izan den nagusiki (-% 7,72). Bestalde, estatuak 391,8 milioi euro sartu ditu Nafarroan BEZ gisa. Iazko urtean 137,3 milioi euro izan ziren, beraz, 254,4 milioi euro egin du gora kopuruak aurten. Hala ere, Nafarroako Zerga Ogasunak ohartarazi du lehen seihilekoko doiketen eragina gutxituz joango dela ekitaldiak aurrera egin ahala.

Zuzeneko zerga bereziek % 26,41 egin dute behera, estatura itzulitakoa 55,8 milioi eurokoa izan delako batez ere. 2013an, estatuak sartu zituen Nafarroan 1,2 milioi euro. Zerga-bilketa handia izan dutelako nabarmentzen dira Hidrokarburoen gaineko Zerga (115,6 milioi euro, % 2,01 gutxiago); Tabakoaren gaineko Zerga (68,3 milioi euro, % 5,02 gehiago) eta Elektrizitatearen gaineko Zerga (12,4 milioi euro, % 10,38 gutxiago).

Zeharkako zergen kapituluan Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga (15,3 milioi, % 1,26 gehiago), Egintza Dokumentatu Juridikoen gaineko Zerga (5,8 milioi, % 7,04 gutxiago) eta Aseguru Primen gaineko Zerga (10,3 milioi, % 12,29 gutxiago) gehitu behar dira. Hidrokarburoen gaineko zergan sartu den Hidrokarburoen Txikizkako Salmentaren gaineko Zerga agertzen da balantzean: iazko urteko lehen seihilekoan 9,7 milioi euro bildu ziren eta 2014an 249.241 euro bildu dira.

Horri guztiari III. kapitulukoa erantsi behar zaio, bertan agertzen baitira administrazio-izapideengatik ordaindutako tasak (5,2 milioi euro, % 1,27 gutxiago) eta errekarguak, zigorrak eta berandutzeak. 11,03 milioi euro bildu dira horien bidez, 2013an baino % 22,81 gehiago.

Hortaz, 1.223.243.906 eurokoa izan da Nafarroako zerga-bilketa likidoa 2014ko lehen sei hilabeteetan, aurreko urteko tarte berean baino 185,9 milioi euro gehiago. Orduan 1.037.297.381 euro bildu ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa