(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jaialdiak eta zinematografia-lehiaketak antolatzeko 30.000 euroko laguntzen deialdia egin da asteartea, 2014.eko uztailak 15


Irabazi-asmorik gabeko erakundeek edo enpresa eta profesionalek antolatu ahal izango dituzte


Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak 2014an egiten diren jaialdiak eta zinematografia-lehiaketak antolatu eta gauzatzeko laguntzen deialdia onetsi du. Horretarako, 30.000 euroko gastua onartu da.

Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea gaur, uztailak 15, hasiko da eta abuztuaren 3an amaituko da.

Deialdira aurkezten diren jaialdi eta lehiaketek bi edizio eginda izan beharko dituzte aurrez. Jaialdien edo lehiaketen proiektuak irabazi-asmorik gabeko erakundeek (guztira 12.000 euro jasoko dituzte) nahiz enpresa eta profesionalek (guztira 18.000 euro jasoko dituzte) antolatu beharko dituzte. Laguntzen onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: irabazi-asmorik gabeko kultura-erakundea, merkataritza-sozietatea edo izaera juridikoa duen baina merkataritza-sozietate itxura ez duen sozietate zibila izatea; 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen eratu izatea, eta egoitza sozial eta fiskala Nafarroan izatea.

Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ezingo da izan onartutako aurrekontuaren % 65 baino handiagoa, eta erakunde eskatzaile batek ere ezingo du 12.000 euro baino gehiagoko proiektua aurkeztu.

Eskaerak Kulturako zuzendari nagusiak izendaturiko ebaluazio-batzorde batek baloratuko ditu. Lehen fasean, Sustapenaren, Azterlanaren eta Garapen Estrategikoaren Atalak baldintzekin erlazionatutako dokumentazioa aztertuko du proposamena deialdian onar daitekeen jakiteko. Bigarren fasean, ebaluazio-batzordeko kideek onartutako proiektuak jaso eta banan-banan eta modu independentean baloratuko dituzte. Azkenik, ebaluazio-batzordea puntuazioa bateratzeko eta azken puntuazioaren proposamena egiteko elkartuko da.

Laguntzak Kuturako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez emango dira. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita sei hilabeteko epean aurkeztuko da Ebazpena.

Oro har, laguntzak erakunde onuradurak proiektu egingo dela frogatu ondoren emango dira. Proiektua amaitzean edo, partzialki, proiektuaren % 50 eta 100 gauzatu ondoren frogatu ahal izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa