(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baztango eta Luzaideko uholdeen kalteak jasan dituztenek zerga-salbuespenak eskatu ahal izango dituzte abuztutik aurrera asteazkena, 2014.eko uztailak 16


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, tokiko azpiegituretan izandako kalteak konpontzea ere adostu du; 2,1 milioi euroko kostua dute eta Espainiako gobernuari ezohiko laguntzak eskatuko dizkio


Transcripción textual del video

Iragan uztailaren 4an Baztango eta Luzaideko uholdeen kalteak jasan dituzten pertsona fisiko eta juridikoek Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsi dituen zerga-salbuespenak eskatu ahal izango dituzte abuztuko lehen astetik aurrera.

Gainera, Foru Administrazioak konpromisoa hartu du larrialdi-prozedura bidez tokiko azpiegiturak konpontzeko obrak finantzatzeko, bideak eta zubiak batez ere. Kalkulatu denaren arabera, 2,1 milioi eurokoa da aurrekontua. Berez, hasi dira dagoeneko bideetatik sei konpontzeko lanak egiten.

uholdeak

Elizondoko kale baten irudia, iragan uztailaren 4an

Iragan uztailaren 4an Baztango eta Luzaideko uholdeen kalteak jasan dituzten pertsona fisiko eta juridikoek Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsi dituen zerga-salbuespenak eskatu ahal izango dituzte abuztuko lehen astetik aurrera.

Gainera, Foru Administrazioak konpromisoa hartu du larrialdi-prozedura bidez tokiko azpiegiturak konpontzeko obrak finantzatzeko, bideak eta zubiak batez ere. Kalkulatu denaren arabera, 2,1 milioi eurokoa da aurrekontua. Berez, hasi dira dagoeneko bideetatik sei konpontzeko lanak egiten.

Gainera, Foru Administrazioak konpromisoa hartu du larrialdi-prozedura bidez tokiko azpiegiturak konpontzeko obrak finantzatzeko, bideak eta zubiak batez ere. Kalkulatu denaren arabera, 2,1 milioi eurokoa da aurrekontua. Berez, hasi dira dagoeneko bideetatik sei konpontzeko lanak egiten.

Neurri multzo hori gaur onetsi den akordio batean dago jasota. Akordio horren bidez, bi udalerriak babestututa egongo dira uholdeen, haizete indartsuen eta bestelako fenomeno naturalen ondoriozko hondamendiek kalteturiko pertsonei laguntza eta babesa emateari buruzko urriaren 30eko 11/2009 foru-legeak jasotako kasuetan.

Lege horrek bi motako laguntzak jasotzen ditu. Alde batetik, honako zerga hauen ordainketen salbuespenak daude: hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga kasu jakin batzuetan. Horiek guztiak udal-zergak direnez, akordioan jasotakoaren arabera, diru-sarrerak jasotzeari uzten dioten tokiko erakundeei konpentsazioak emango dizkie Nafarroako Gobernuak.

Zerga-salbuespenak eskatzeko epea eta prozedura

Salbuespen horiek eskatzeko epea eta baldintzak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak datozen egunetan sinatuko duen foru-agindu baten bidez arautuko dira. Aurreikusi denez, abuztuko lehen astetik aurrera irekiko da eskaerak egiteko epea. Kasuan kasuko udalean egin beharko da eskaera; azaroaren 30era arteko epea ezarri da.

Laguntzak izenpetutako aseguru-polizen konpentsazioen osagarri eta ordezkatzaile dira, baita estatutik edo Europatik jaso litezkeen laguntzen osagarri eta ordezkatzaile ere. Kontzeptu horiengatik jasotako laguntzak ezingo dira izan jasandako kalteen zenbateko osoa baino handiagoak.

Foru Aginduak zer dokumentazio aurkeztu behar den ere jasoko du, besteak beste, jasandako kalteen txosten teknikoa edo asegururik ez duten ondasunen kasuan ordaindutako gastuen fakturak dira. Asegurua duten ondasunen kasuan (higiezinak zein landa-ondasunak) aseguru-polizen kopiak aurkeztu beharko dira.

2,1 milioi euro tokiko azpiegituretan

Gaur onetsi den akordioak Baztango eta Luzaideko tokiko azpiegitura kaltetuak larrialdi-prozedura bidez konpontzeko obren finantzazioa ere jasotzen du. 2.181.546,52 euroko aurrekontua dute obrek.

Inbertsioaren zati handiena, 1.536.241 euro, Baztango azpiegiturei dagokie. Honako bide hauek konpondu behar dira (1.112.167,86 euro): Elorta, Mortalen borda, Kastoneko borda, Aritzakun, Matxineko borda, Mapitxen borda, Maxaborro borda, Lezaiateko borda, Beartzun, Estebeneko borda eta Gamioko Borda.

Beste 383.488,36 euro zubiak konpontzeko erabiliko dira. Elizondoko Elbetekoa da zenbateko handiena beharko duena (367.400 euro). Zerrategia, Ugaldea, Opoka, Giltxaurdi eta Elbeteko errotakoa dira kalteak jasan dituzten beste zubi batzuk.

Gainerako zenbatekoa (40.586,54 euro) saneamendu-sareak eta hiri-ekipamendua konpontzeko erabiliko da.

Bestalde, Luzaideko kalteak konpontzeko zenbatekoa 645.303 eurokoa izango da. Zenbateko osoa erabiliko da landa-bideak konpontzeko.

Esan bezala, hasi dituzte dagoeneko lanak sei kasurik larrienetan: Elizondoko Elbeteko zubia; Erratzuko Mortalen borda, Kastoneko borda eta Mapitxen bordako bideak; Aritzakungo bidea, eta Gorramendiko Estebeneko bordako bidea. Datozen egunetan hasiko dira obrak gainerako tokietan.

Estatuaren ezohiko laguntzak

Amaitzeko, Nafarroako Gobernuak ezohiko laguntzak eskatuko dizkio Espainiako gobernuari, 307/2005 Errege Dekretuaren babesean uholdeen kasuan ematen diren ohiko laguntzen osagarri gisa. Ohiko laguntza horiek Nafarroan dagoen Gobernuaren Ordezkaritzan eska daitezke datorren abuztuaren 4ra arte. Etxebizitzek eta tresneriak jasandako kalte materialak eta kalte pertsonalak arintzeko familia-unitateentzako diru-laguntzak eta jabeen komunitateentzako, industria-, merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduetarako eta tokiko korporazioentzako laguntzak dira.

Gaur onetsi den akordioarekin, Foru Gobernuak Baztanen eta Luzaiden hainbat autonomia-erkidegotan gertatutako sute eta bestelako katastrofe naturaletarako abenduaren 26ko 14/2012 Legean aurreikusitako ezohiko laguntzak aplikatzea nahi du.

Legea aplikatzen bada, etxebizitza eta lokaletako kalte materialetarako eta kalte pertsonaletarako laguntzak handitu egingo dira. Gainera, udal-azpiegituretako, bide-sareko, nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenetako kalteak arintzeko diru-laguntzak, nekazartzako jardueretarako zerga-murrizketa bereziak eta laneko eta Gizarte Segurantzako neurriak ere sartzen dira lege horretan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa