(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vaughan enpresak ingelesa ikasteko murgiltze-zentroa irekiko du Lekarozen, Espainiako iparraldean erreferentea izango dena asteazkena, 2014.eko uztailak 16


1,1 milioi euroren truke sinatu du Nasuvinsarekin enpresen campuseko higiezina 10 urtez errentan hartzeko kontratua


Transcripción textual del video

Vaughan Systems enpresak ingelesa ikasteko murgiltze-zentroa irekiko dute datorren urrian Lekarozen (Baztan), eta Vaughan Campus North izena izango du. Richard Vaughanek gaur goizean sinatu du Nasuvinsarekin Nafarroako Gobernuak Lekarozeko enpresen campusean horretarako eraikitako higiezina errentan hartzeko kontratua. Hamar urteko kontratua da, 1,1 milioi euroren truke.

Vaughan Systems enpresak ingelesa ikasteko murgiltze-zentroa irekiko dute datorren urrian Lekarozen (Baztan), eta Vaughan Campus North izena izango du. Richard Vaughanek gaur goizean sinatu du Nasuvinsarekin Nafarroako Gobernuak Lekarozeko enpresen campusean horretarako eraikitako higiezina errentan hartzeko kontratua. Hamar urteko kontratua da, 1,1 milioi euroren truke.

Hizkuntzen irakaskuntzarekin eta irakasleen trebakuntzarekin erlazionatutako egoitza- eta jarduera-programak Lekarozen abian jartzea du helburu proiektuak. Aurreikusitakoaren arabera, jarduera 2014ko urriaren 1ean jarriko da abian eta, lehen urtean, hainbat urtetan arrakastarik handiena izan duten produktu batzuk eskaintzea da Vaughanen asmoa, esate baterako, Vaughantown: astero, ingeleseko 15 ikasle elkartzen dira ingelesa ama-hizkuntza duten eta ingelesez hitz egiten den herrialdeetatik etorritako 15 boluntarioekin. Sei egunez aritzen dira ingelesezko elkarrizketa bidezko jarduera antolatuak egiten 75 orduz segidan.

Vaughaneko irakasleek estatuko eta beste herrialde batzuetako enpresen eta zuzendaritzen sarearekin 25 urtez egin dituzten egoitza-ikastaro intentsiboak ere antolatuko dira. Azkenik, Lekarozeko Vaughan Campus North estatu osoan Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan lan egiten duten eta etorkizunean lan egingo duten ingeles-irakasleen prestakuntzaren gune bihurtzeko behar diren urratsak ere eman nahi dira. Haurrak eta nerabeak kanpo utzi gabe, lehentasun nagusia espainiar estatuko iparraldeko profesionalen sare osoari kalitate goreneko prestakuntza-zerbitzua eskaintzea izango da, bereziki Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Errioxako, Kantabriako eta Aragoiko profesionalei, baita Frantziako hegoaldekoei eta Airbus Industries enpresaren egoitza duen Tolosakoei ere.

Ikastaroen eta ikasleen kopuruari dagokionez, lehen urtean, Lekarozeko Vaughan Campus North geletatik 600 pertsona baino gehiago pasatuko direla aurreikusi da, ikasleak, irakasleak eta ingelesa ama-hizkuntza duten boluntarioak kontuak izanda. Pertsona bakoitzeko batez besteko egonaldia 5 gauekoa izango da, beraz, lehen urtean, denera, mantenu osoko 3.000 gau egingo direla kalkulatu da. Egunean gehienez 96 pertsonak pasa dezaketenez gaua zentroan, urtean zentroan 15.000 edo 20.000 gau ere egitea posible izan liteke. Mantenu osokoak badira, urtean 60.000 otordu ere izan daitezke inguruko hornitzaileentzat.

Eraikina hutsik egon da eraiki zenetik

Lekarozeko higiezina hutsik egon da 2010ean eraiki zutenetik, izan ere, egoitzan egonda ingelesa irakasteko proiektua ez burutzea erabaki zuen errentan emateko lehiaketa publikora aurkeztu zen enpresa bakarrak. Vaughanekin sinatu den kontratuaan eraikinaren errenta sartzen da, baita zerbitzuen prestazioa ere. Azken horren prezioa aldatu egingo da gauzatzen diren programetan parte hartzen dutenen kopuruaren arabera.

Horretarako, higiezinak 48 gela bikoitz ditu, 6 gela interaktibo arbel digital eta proiektoreekin, erabilera anitzeko aretoa, sukaldea, jantokia, bi egongela eta natura-gela bat. 42 MBko mugikorretarako Interneteko konexioa ere badu. Vaughan-ek hornituko du altzariz eraikina, hura abian jartzeko. Inbertsioa 100.000 eurokoa izango dela kalkulatu da.

Erreferentziazko zentroa espainiar estatuko iparraldean

Vaughan estatuko hizkuntzen trebakuntzan lehena den enpresa espezializatua da. Ingelesa irakasteko metodologia berritzaile eta arrakastatsua du, hainbat metodo eta sistemak osatzen dutena: banakako zein taldeko eskolak, egoitzazkoak edo egoitzazkoak ez diren murgiltze-programa intentsiboak, argitaratutako lan ugari, irrati- eta telebista-programazioa eta Vaughantown izeneko hizkuntzak ikasteko egoitza-programa berritzailea.

Nafarroako komunitateko kanalean TDT lizentzia baten lehiaketa publikoan esleipendun atera ondoren, Vaughanek jarduera estatuko iparraldera hedatzeko planak hasi zituen. Hortaz, Lekarozeko higiezina errentan hartu ondoren, Vaughanek Baztanen izango du Espainiako iparralderako eta Frantziako hegoalderako jardueragune nagusia.

Vaughantown deritzen egoitza-programak 2001ean jarri ziren martxan, eta 5 edo 7 eguneko egonaldiak egiteko 15.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dituzte (erdiak ingelesez hitz egiten den herrialde guztietako boluntarioak izan dira).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa