(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 355.000 euro emango dizkie tokiko erakundeei 25 urtetik beherako langabetuak kontrata ditzaten osteguna, 2014.eko uztailak 17


Gaur argitaratu da deialdia NAOn, Gazteen Bermearen Enplegu Programaren barruan egin da eta Europako finantzazioa du


Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 355.948 euroko laguntzen deialdia onetsi du. Tokiko erakundeei zuzendurikoa da, 25 urtetik beherako edo % 33ko edo gehiagoko urritasunen bat duten 30 urtetik beherako langabetuak 6 hilabetez kontrata ditzaten.

Deialdia gaur, uztailak 17, argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO 139. Zk.), eta pertsona horiek kontratatzeagatiko laneko kostuak (Gizarte Segurantzako enpresaren kotizazioa barne) partzialki finantzatzeko izango dira laguntzak. Langabetu edo enplegu-eskatzaile gisa egon beharko dira erregistratuta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu-agentzietan eta Gazteen Bermearen Sistema Nazionalean.

Abuztuaren 18an amaituko da eskaerak aurkezteko epea. Hala ere, epea amaitu ondoren aurrekontuko krediturik sobratuz gero, beste epe bat ezarrikoda irailaren 1etik 15era. Epe horretan, udalek eta gainerko tokiko erakundeek diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte berriro. Eskaerak aurkeztu diren hurrenkeran ebatziko dira. Ahal bada, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko erregistroan aurkeztuko dira eskaerak; bestela, legeak jasotako beste edozein tokitan, baita Nafarroako Gobernuko Erregistro Elektronikoan (www.navarra.es) ere (sinadura elektronikoa behar da).

Gutxienez 6 hilabete iraungo duten kontratuak

Laguntzak eskuratu ahal izateko, kontratuek 6 hilabetekoak eta lanaldi erdikoak izan behar dira gutxienez. Lanaldi osorako kontratu bakoitzeko 6.000, 7.500 edo 10.000 euroko laguntza emango da, egindako kontratuari dagokion kotizazio-taldearen arabera.

Herritarren kopuruaren araberakoa izango dira tokiko erakunde bakoitzaren kasuan gehienez finantzatuko diren lanaldiak: 1.000 biztanle gehienez izanez gero, lanaldi oso bat finantzatuko da; 1.001 eta 5.000 biztanle artean izanez gero, 2 lanaldi; 5.001 eta 10.000 biztanle artean izanez gero, 4 lanaldi; 10.001 eta 40.000 biztanle artean izanez gero, 6 lanaldi, eta 40.000 biztanle baino gehiago izanez gero, 8 lanaldi.

Aipatu beharrekoa da deialdi hau Gazteen Bermearen Enplegu Programaren barruan egin dela eta programa hori, aldi berean, Europako Gizarte Funtseko Gazteen Enplegurako Programa Operatiboaren barrukoa dela.  Programaren hiru ekintza-ardatzen xedea (6 urteko epean gauzatuko dena, 2014-2020 denboraldian) ikasten edo lanean ari ez diren 25 urtetik beherako gazteen lanbide-kualifikazioa hobetzea, kontratazioa sustatzea eta banakako orientazioa lortzea da, haien enplegu-tasa hobe dadin. Programak 11.248.577 euroko kostua izango du Nafarroan 6 urteetan; horietatik 8.853.047 € Europar Batasuneko Gazteen Enplegu Ekimenak (YEI) eta Europako Gizarte Funtsak finantzatuko ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa