(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 196.000 euro bideratu ditu enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna handitzeko ostirala, 2014.eko uztailak 18


Produktuak eta zerbitzuak hobetuta produktibitatea areagotzera bideratutako proiektu eta inbertsioak finantzatuko dira


emakumea lanean

Langilea zerbitzuen enpresa batean lanean

Nafarroako Gobernuak 196.000 euroko laguntzen deialdia onesi du Nafarroako enpresen produktibitatea hobetzeko proiektuak bultzatu eta enpresen lehiakortasuna handitzeko. Zenbatekoa 250.000 izan arte handitu ahal izango da, hasierako zenbatekoa eskaerei erantzuteko nahikoa izan ezean. 

Erauzte-jarduerak egiten dituzten, manufaktura-sektoreko, informazio eta komunikazioarekin lotutako eta hondakinak tratatzen eta deuseztatzen dituzten enpresei zuzenduriko laguntzak dira. Produktuak edo zerbitzuak, prozesuak edo antolaketa (teknologia hobetzeko planak, produktuen diseinua, materialak ordezkatzeko azterketak edo prozesuen simulaziorako eta prototipatu bizkorrerako zerbitzuen kontratazioa egiteko aholkularitza- eta ingeniaritza-gastuak) hobetuta eta proiektuak gauzatzeko ezinbesteko inbertsioak eginda produktibitatea handitzera bideratutako proiektuen gastuen % 30 finantzatuko da gehienez; enpresek 10.000 euroko muga izango dute.

2013ko azaroaren 1etik 2014ko abenduaren 1era egindako gastuak finantzatu ahal izango dira laguntzen bidez. Irailaren 30ean amaituko da deialdian parte hartzeko epea. Ahal dela, ordenagailu bidez aurkeztuko dira eskaerak, Nafarroako Gobernuaren atariko (www.navarra.es) zerbitzuen katalogoko fitxa egokia erabilita. Hala ere, legeak jasotako beste toki batzuetan ere aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Eskaerak banan-banan ebaluatu ondoren emango dira laguntzak, beraz, eskaerak aurkezten diren hurrenkeraren arabera izapidetu eta ebatziko dira, baldin eta aurrekontu-krediturik badago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa