(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako bainurako hamar inguru naturalak erabiltzeko moduan daude, ur-kalitatearen kontrolen arabera ostirala, 2014.eko uztailak 18


Osasun Departamentuak noizean behin egingo ditu analisiak denboraldi osoan, uztailaren 14tik abuztuaren 31ra arte


Urederra ibaiko bainatzeko gunea

Bainatu egin daiteke Nafarroako bainurako hamar inguru naturaletako uretan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak udako denboraldia hasi aurretik egindako ur-kalitatearen kontrol eta analisien arabera. Aurtengo denboraldia uztailaren 14tik abuztuaren 31ra artekoa izango da.

Honako hauek dira Nafarroako ibaietan dauden hamar inguruak: Beriaingo "la Morea" urmaela; Burgiko Eska ibaiko presa; Zarrakazteluko Aragoi ibaiko presa; Lizarrako Ur gaziko iturburuko "La Pileta" delakoaLerateko (Gesalatz) Allozko urtegiko "Pieza Redonda" delakoa; Nabaskozeko Benasako arroilako ibaian dagoen igerilekua; Otsagabiako Anduña ibaian dagoen igerilekua; Tuterako El Pulguer putzua; Uztarrozeko Uztarroze ibaian dagoen igerilekua eta Zudaireko Urederra ibaian dagoen "La Central" delakoa.

Lau kontrol

Denboraldian, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak lau kontrol egingo ditu gutxienez horietako bakoitzean. Laginketa bakoitzean Escherichia Coli eta hesteetakok Enterococcus bakterioen kontaminazio fekalaren parametro biologikoak aztertuko dira uretan baina daitekeen ala ez ebaluatzeko. Gainera, araudiak berariaz hala eskatu ez arren, kolorea, olio mineralak, substantzia tentsoaktiboak, fenolak, gardentasuna, mundruna eta flotatzaileak eta eroankortasuna bezalako beste alderdi batzuk ere kontuan hartuko dira. Azkenik, baldintza higieniko-sanitarioak eta inguruko azpiegiturak ere baloratuko dira.

Balio horiek guztiak Osasun Ministerioaren Náyade (bainurako uren informazio-sistema nazionala) web-orrian ikus daitezke. Bertan, Espainiako gainerako itsas hondartzei eta barrualdeko hondartzei buruzko informazio eskura daiteke. Halaber, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren webgunean eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarenean dago ikusgai bainurako inguru naturalei buruzko informazio guztia.

Seguru bainatzeko gomendioak

Nafarroan, igerilekuez gain, bainurako eremu horiek erabiltzeko ohitura dago udan, jolaserako eta ur-kiroletarako. Hori dela-eta, 30 urte dira bainurako uraren kalitatea kontrolatzen dela ura jolaserako erabiltzen duten herritarren osasuna babesteko.

Hala ere, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gogorarazi du ez dagoela ezarrita araudirik jolaserako eremu horietan zaintza jartzeko beharraren inguruan, beraz, ez Foruzaingoak, ez Ingurugirozaintzak, ez beste segurtasun- edo larrialdi-taldek ez dauka Nafarroan bainularien segurtasuna zaintzeko ardurarik.

Garrantzitsua da igeri dakien beste heldu batekin bainatzea eta haurrak zaintzea, baita uretan pixkanaka sartzea ere, aurrez garondoa eta eskumuturrak bustita. Ez da gomendagarria uretara bat-batean jauzi egitea, batez ere sakonera nolakoa den jakin gabe.

Bainulariren bat ur-korronteak eramaten badu, ez da gomendatzen korrontearen aurka igeri egitea, baizik eta korrontearekin batera joatea, handik atera arte.

Halaber, asko jan edo edan bada, ura oso hotz badago, ariketa fisikoa egiteagatik nekatuta egonez gero, ekaitza bada edo lorik egin ez bada, ez bainatzea gomendatzen da. Behin uretan sartu ondoren, atera berehala bertatik etengabe hotzikarak izanez gero, nekatuta egonez gero, sabelean edo besoan azkura izanez gero, bertigoa edo belarrietan burrunba sentituz gero, edo ondoezik egonez gero.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa