(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcinak Nafarroako Ekonomia Hitzarmenaren presazko aldaketa adostu du Montororekin, Nafarroaren zerga-gaitasuna zalantzan jartzen duten interpretazioak saihesteko astelehena, 2014.eko uztailak 21


Gainera, Nafarroako kontuetan desorekarik egon ez dadin, 2015era arte atzeratzea adostu dute BEZaren bilketaren doikuntzei buruzko akordioa


barcina montoro

Gaur Madrilen egin duten bilerako une bat ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak estatuaren eta Nafarroaren arteko harremanak arautzen dituen Ekonomia Hitzarmena presaz aldatzeko premia adostu du gaur Cristóbal Montoro Ogasun ministroarekin, Foru Araubidearen zerga-gaitasuna zalantzan jar lezaketen interpretazioak saihesteko .

Gaur eguerdian Ministerioaren egoitzan egin duten bileran, Barcina eta ministroa bat etorri dira loterien, sareko jokoen eta bestelakoen zergak Nafarroan aplikatzeak duen premiari dagokionez.

Laster negoziazioak hastea erabaki dute biek, aldaketak ahalik eta azkarren aplika daitezen indarrean den hitzarmenean, 2015-2019 denboraldiari itxaron beharrean. Datorren uztailaren 31n izango da lehen bilera, Hitzarmenaren batzorde koordinatzailearen barruan.

Halaber, Foru Administrazioan eta estatuan lantalde bana sortzea adostu dute, Konstituzio Auzitegian erabilgarri dauden foru-arauei loturiko baliabideak aztertzeko, gaur egungo auzi kopurua murrizte aldera.

Aldaketak eta prozedurak

Lehendakariak azaldu duenaren arabera, ekonomia-hitzarmenean egingo diren aldaketen helburua Nafarroaren zerga-gaitasun osoa bermatzea izango da, Espainiako Konstituzioak eta indarrean den araudiak dagoeneko aintzatesten dutena. Hala ere, gaitasun hori zalantzan jarri da berriki Konstituzio Auzitegiak emandako bi epairekin, auzitegi horren interpretazioak sortu dituen arazoak direla medio. Horregatik, Ekonomia Hitzarmenaren egungo testua argitu eta zehaztu behar da.

Nafarroako Gobernuko teknikariak proposamen bat diseinatzen ari dira. Horren bidez zera argituko da: estatuak ezarritako zergak ez direla Nafarroan aplikatu behar, zerga horiek Foru Komunitatean aplikatzeko hitzarmen bat sinatu behar denean, baldin eta aurrez eta behin-behinean Foru Komunitateak zerga hori aplikatzea erabakitzen ez badu, hitzartu aurreko urrats gisa. Bestalde, proposamenak dagoeneko Hitzarmenaren 2. artikuluan eta Autonomi Elkarteak Finantzatzeko Lege Organikoan bertan ezarritakoa indartuko du. Horri esker finkatuko da, norbere zergak ezartzean, Hitzarmenak jartzen dizkion mugak bakarrik izango dituela Nafarroak, eta ez aipatutako lege organikoak jarritakoak, ez zaiolako aplikatzen foru-araubideari.

Barcina Lehendakariak ministroari esan bezala, proposamen teknikoa prestatzen ari dira dagoeneko Nafarroako Gobernuko teknikariak. Estatuarekin Batzorde Koordinatzailean adostu ondoren, abian jarriko da Ekonomia Hitzarmena aldatzeko prozesua. Ondoren, Hitzarmenaren Batzorde Negoziatzailera bidaliko da eta, horren ostean, Nafarroako Parlamentuak eta Gorte Nagusiek bozkatuko dute.

Nafarroako Gobernua, UPN alderdi foruzalea, Konstituzioarekiko leiala eta erabakiak Nafarroan hartzen dituena oinarri izanik, Nafarroaren zerga-ahala eta foru-sistema defendatzeko bermerik onena dela azpimarratu du Barcina Lehendakariak.

Oreka lortzeko akordioa

Ministroarekin eguerdian izandako bileran, indarreko Ekonomia Hitzarmenean (2010-2014) estatuarekin BEZaren bilketaren doikuntzen inguruan adostutako akordioa 2015era arte atzeratzea adostu du Barcina Lehendakariak, eragina orekatua izan dadin Nafarroan ezarritako enpresa baten ibilgailuen salmentaren sistema berriaren bilketan.

Nafarroak eta estatuak 2012ko maiatzaren 7an sinatu zuten eta indarrean den Hitzarmenean egindako aldaketak bi administrazioek beregain hartzen duten zerga-eragina arintzen du. 25 milioi eurora mugatzen da eragin hori Foru Komunitatean 2012, 2013 eta 2014an.

2015era atzeratzearen xedea bi administrazioen arteko oreka mantentzea da, 2015-2019 bosturteko berrirako Hitzarmenaren aldaketa sinatzen den arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa