(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

394.000 euro jaso dituzte lau erakundek, ekintzaileak bultzatzeko astelehena, 2014.eko uztailak 21


Cederna-Garalur elkartea, Eder Partzuergoa, Teder Elkartea eta Erdialdeko Partzuergoa dira 620 pertsonaren jarduera bultzatuko dutenak


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, 394.000 euro eman dizkie Cederna-Garalur elkarteari, Eder Partzuergoari, Teder elkarteari eta Erdialdeko partzuergoari ekintzaileak bultzatzeko. 620 pertsona inguru dira, iparraldeko, hegoaldeko, Estellerriko eta Erriberako inguruetakoak.

Honako jarduera hauek eskaintzen dituzte zerbitzu gisa: inguruetako ekintzaileak identifikatu eta erakartzea; jarrera ekintzailea sustatzeko sentsibilizazio- eta hedapen-ekintzak gauzatzea; ekintzaileei informazio-, aholkularitza- eta trebakuntza-zerbitzuak eskaintzea euren enpresak sor ditzaten, eta sortutako enpresa berriei laguntza ematea lehen bi urteetan.

Zehazki, Cederna-Garalur elkartea hautatu da iparraldeko ekintzaileei laguntza-zerbitzuak emateko. Horretarako, 155.650 euroko diru-laguntza jasoko du.

Bestalde, EDER partzuergoak Erriberan eskainiko ditu zerbitzu horiek. 99.050 euroko diru-laguntza izango du horretarako.

TEDER elkarteari dagokionez, Estellerriko ekintzaileekin egingo du lan. 70.750 euroko aurrekontua izango du.

Azkenik, Erdialdeko Partzuergoa Tafallako ekintzaileekin arituko da eta 68.385,20 euroko diru-laguntza izango du.

Erakunde onuradun guztiak daude atxikita Ekintzailetza Bultzatzeko Nafarroako Sarera, sare horren barruan modu koordinatuan lan egiteko eta ekintzaileei laguntza osatua emateko, horietako bakoitzari dagokion inguru osoan zerbitzuak eskainita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa