(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteen kanpaldiak: geroz eta eskari handiagoa duen naturaren eta ahaleginaren eskola asteartea, 2014.eko uztailak 22


Erronkariko ibaxako hiru kanpaleku ikustera joan da gaur goizean Alli kontseilaria; kanpaldien helburua haur eta gazteak balioetan hezitzea da, naturaz inguratuta


Talde-argazkia

Alli kontseilaria eta Ángel Ansa, arduradun eta parte-hartzaileekin udako kanpalekuan ( irudia handitu )

Iruñeko Baracea eta Jairoi eskaut taldeetako ehun bat haur eta gazte ari dira egunotan udako kanpaldietan parte hartzen erronkariko Burgi herrian dauden Basariko ibar-basoetan. Euren etxeetako erosotasunak, gurasoen arreta eta hiriko bizitzako abantailak utzi eta hamabost bat begirale gazterekin naturaren erdian bizitzeko aukera dute.

Gaur goizean Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak bisitatu dituen Erronkariko ibaxako hiru kanpalekuetako bat izan da. Harekin batera izan da Ángel Ansa Gazteriaren zuzendariorde nagusia. Jon Díaz, Clara Zubiaur eta Pablo Garnica kanpalekuko arduradunen eskutik ezagutu dituzte kontseilariak eta zuzendariordeak begiraleek jarritako instalazioak (sukaldea, janlekua, komunak, dutxak etab.) eta adingabeentzako jolas- eta prestakuntza-jarduerak.


Talde-argazkia

Alli kontseilaria kanpalekuko parte-hartzaileekin ( irudia handitu )

Aste honetan, 1.508 gazte dira 29 kanpalekutan eta Nafarroako inguru naturaletan zeharreko ibilbidideetan (Pirinioen aldean batez ere) parte hartzen ari direnak. Zehazki, 19 kanpaldi egingo dira 1.325 gazterekin, zerbitzuak gaituta dituen eremu itxi batean, eta 10 zeharkaldi 183 parte-hartzailerekin, ibilbide bati jarraituz eta leku ezberdinetan gaua pasatuz.

Guztira, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak emandako baimenen arabera, uda honetan 63 kanpaldi eta zeharkaldi egingo dira, iaz baino % 20 gehiago (iaz 52 egin ziren). Horietan, Nafarroako, Madrilgo Komunitateko, Valentziako Komunitateko, Kataluniako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Errioxako 3.500 pertsona inguruk parte hartuko dute.

Kanpaldi eta zeharkaldi horiek gazteen elkarteek antolatzen dituzte gehienbat, haurrak eta gazteak laguntasunaren, ahaleginaren, ingurumenarekiko errespetuaren edo gizarte-aldaketarekiko konpromisoaren balioetan hezitzeko, naturaz inguratuta aisialdiko jarduerak eginda.

Paisaia naturala eta ad hoc azpiegiturak

Esan bezala, Baracea eta Jairoi taldeen kanpaldia Burgiko Basariko ibar-basoetako zelai batean egiten ari dira. Toki horrek, inguru natural batean egonik, ez dauka udako kanpaldia egiteko inolako azpiegitura edo eraikuntzarik. Huts hori onerako da antolatzaileen ustez, izan ere, behin-behineko zerbitzuak ad hoc jarrita konpontzen da.

Kanpelkuan bertan prestatzen da janaria, suaren aurkako kanpin-denda batean jarritako sukalde eramangarrietan. Egunero erosten dira elikagai galkorrak eta despentsa batean eta gas-hozkailuetan gordetzen dira gainerakoak. Halaber, barrakoi handi batzuetan jaten dute, eta horietan hartzen dute aterpe ere, eguraldia okertzen bada.

Egunero eramaten da edateko ura kanpalekura Burgiko iturri batetik plastikozko bidoietan.  Ontziak betetzen diren bakoitzean, kanpalekuko arduradunek kloro-kontzentrazioa zein den begiratzen dute eta, behar izanez gero, behar den kopurua gehitzen dute.

Higieneari dagokionez, begiraleek zulo batzuk egin dituzte lurrean, jarduerak gauzatzen diren eremutik behar beste urrundutako toku batean, komun gisa erabili ahal izateko. Libratze bakoitzaren ondoren, lur pixka bat botatzen da eta, gauean, begiraleak arduratzen dira karea botatzeaz eta ingurua txukuntzeaz.

Dutxak eramangarriak dira, eta ur zikina hobi septiko baten biltzen da. Bertan biltzen dira sukaldeko hondakin-urak ere; sukaldean xaboi biologikoak erabiltzen dira platerak eta sukaldeko gainerako tresnak garbitzeko. Bestalde, plastikozko ontzietan jarritako poltsetan jasotzen da zaborra. Egunero hustutzen dira zaborra Burgiko edukiontzietara botata.

Eremuan, parte-hartzaileen kanpin-dendak eta botikina ere badaude. Botikinean gordetzen dira lehen sorospeneko materialak eta kanpaldian gerta litezkeen larrialdiak ere botikinean artatzen dira.

Kanpaldiko egun bat

Baracea eta Jairoi eskaut taldeen kanpaldian 95 adingabe daude, 9 eta 17 urte artekoak, eta 14 begirale, 18 eta 34 urte artekoak. Kanpalekuko haur eta gazteek eskaut taldeek ikasturtean zehar noizean behin antolatutako jardueretan parte hartu dute.

Egiten dituzten jarduerak parte-hartzaileen adinera daude egokituta eta jolaserako, aisialdirako eta hezitzeko jarduerak dira. Jarduerek osatzen duten programa maiatzean hasi zen prestatzen begiraleen taldea.

12 urtetik beherakoekin, jarduera guztiak bideratzen dituen esparru sinboliko bat erabiltzen da, Oihaneko liburua edo Eraztunen jauna istorioetako batean oinarrituta. Nagusiek, aldiz, izaera sozialeko jarduerak eta inguruarekin erlazionatutakoak egiten dituzte, eta euren inguruekiko konpromisoak ere hartzen dituzte.

Kanpalekuko ohiko egun bat 8etan haste da arduradunentzat eta 8:30ean parte-hartzaileentzat. Gosaria 9etan ematen da. Ondoren, garbiketa egiten da 10:30 arte, orduan hasten baitira eguneko jarduerak.

13:45ean bazkaldu egiten dute eta, ondoren, denbora librea izaten dute. 16:30ean jarduerei berrekiten zaie eta, 18:00etan, merienda egiten dute. Afaria 20:45ean izaten da. 22:30ean hasten dira gauetako jarduerak eta gauerdian amaitzen da eguna.

Gorabeherak daudenerako arreta

Kanpaldietan eta zeharkaldietan gerta litekeen edozein gorabeherari erantzuteko, Nafarroako Gobernuak jarduteko protokolo bat ezarri du. Protokolo horretan Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak, Nafarroako Larrialdietako Agentziak, Foruzaingoak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak eta Guardia Zibilak parte hartuko dute.

Halaber, Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak zaintzako langileak ditu eguneko 24 orduetan eta, telefono mugikorretara bidalitako mezuen eta mezu elektronikoen bidez, kanpaldien eta zeharkaldien arduradunei jakinarazten diete eguraldi-alertaren bat dagoenean (horia, laranja edo gorria) ekaitza, euria, haizea edo bero-boladak direla eta. Bestalde, jarduera horien eragin-eremuetako suhiltzaileen zentroek badakizkite jarduera horiek gauzatuko diren lekuak zein diren, parte-hartzaileen kopurua eta adina.

Amaitzeko, Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak eta Foruzaingoak kanpalekuetara joaten dira behar bezala funtzionatzen dutela eta indarrean den araudia betetzen dutela egiaztatzeko. Zehazki, segurtasun- eta osasun-neurriei jartzen diete arreta, esate baterako, uraren tratamendua, elikagaien biltegiratzea, komunak, suaren erabilera eta ebakuazio-plana.

Jarduera horiek gauzatzeko baldintzak

Foru-dekretu batek arautzen ditu kanpaldiak eta zeharkaldiak, eta, horietan, 30 urtetik beherako hamar pertsonak gutxienez parte hartu behar dute segidako hiru gauez. Jarduera horietan arduradun zuzen eta iraunkor bat egon behar da, begirale-titulazioa duena edo aisialdiko zuzendaria dena, kasu bakoitzean egokia denaren arabera.

Kanpaldi eta zeharkaldi horiek sustatzen dituzten erakundeek parte-hartzaileak babesten dituen istripu-aseguru bat eta sustatzaileak babesten dituen erantzukizun zibileko beste bat sinatu behar dute. Jarduerak egingo diren tokiko erakundearen baimena ere izan beharko dute, baita lursailen jabeena ere.

Gainera, kanpaldi eta zeharkaldietan osasun-arduradun bat egongo da, medikua, erizaina, osasunaren alorreko teknikari laguntzaile bat edo antzekoa den bat. 100 parte-hartzailetik gorako jardueretan, osasun-arduradunak medikuntzako eta kirurgiako titulazioa izan beharko du.

Foru-dekretuaren arabera, kanpaleku eta ibilbide guztietan parte-hartzaileen, jardueraren ezaugarrien eta kokalekuaren eta kasuan kasuko oinarrizko osasun-barrutiko zentroaren arteko distantziaren araberako botikinak izan behar dituzte.

Bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak norberaren babeserako gomendio batzuk ematen dizkiete kanpaldi eta zeharkaldietako arduradunei gerta litezkeen gorabeherak saihesteko. Gomendio horien artean daude lursaila ezagutzen duten gida edo begirale adituak izatea, mapa kartografiko eguneratuak eta orientatzeko elementuak erabiltzea, eta aurreikusitako jarduerak edo ibilaldiak bertan behera uztearen onura eguraldiaren iragarpena txarra denean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa