(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enplegua eta enpresa-jarduera sustatzeko erabiliko da 2014-20ko Europako programa eragileko 126 milioiren % 92

asteazkena, 2014.eko uztailak 23


Nafarroako Gobernuak gaur jakin du Bruselan aukeztu den EGF eta EGEF egitura-funtsetarako behin betiko proposamena


Transcripción textual del video

Dagoeneko aurkeztu du Nafarroak Europako Batzordean 2014-20rako EBren egitura-funtsen programa eragilerako proposamena. 22 neurrik osatzen dute eta 126,2 milioi euroko aurrekontua du. Enplegua sortzeko eta ekonomia aktibatzeko erabiliko da ia zenbateko osoa, enpresetan ikerketa eta berrikuntza sustatuta eta enpresa txiki eta ertainei babesa emanda.

laborategia

Aurrekontuaren % 38 hartuko du ikerketaren eta berrikuntzaren sustapenak

Dagoeneko aurkeztu du Nafarroak Europako Batzordean 2014-20rako EBren egitura-funtsen programa eragilerako proposamena. 22 neurrik osatzen dute eta 126,2 milioi euroko aurrekontua du. Enplegua sortzeko eta ekonomia aktibatzeko erabiliko da ia zenbateko osoa, enpresetan ikerketa eta berrikuntza sustatuta eta enpresa txiki eta ertainei babesa emanda.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan jakin du Bruselara bidalitan azken plangintzaren berri. Prroposamena egin ahal izateko, egoeraren diagnostikoa egin zen lehenengo eta behin. Hori oinarri, jarduteko helburuak eta lehentasunak zehaztu ziren eta, horien arabera, oinarrizko proposamen bat prestatu zen. Agente sozialek eta herritarrek parte hartu ahal izan zuten proposamena osatzeko prozesuan.  Behin betiko dokumentuak Foru Komunitateak datozen zazpi urteetarako proposaturiko banaketa jasotzen du, hau da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsari (EGEF) dagozkion 86.746.416,01 euro eta Europako Gizarte Funtsari (EGF) dagozkion 39.484.307 euro inbertitzeko.

Proiektuen % 50 finantzatzen dute bai Nafarroako Gobernuak, bai Europar Batasunak. Hala ere, jardueren finantzazioa aurreratu behar du Foru Komunitateak eta, ondoren, dagokion zatia ordaintzen du EBk.

Aurrekontuaren banaketa

Proposamenak 22 neurri zehatz jasotzen ditu eta, horiek oinarri hartuta, Foru Komunitateak aurrera egin behar du hazkuntza adimendun, iraunkor eta integratzailearen alorreko Europa 2020 Estrategiaren adierazleak betetzeko bidean.

Ekonomia aktibatzea eta enplegua sortzea dute helburu proposatutako 22 neurrietatik 20k (aurrekontuaren % 92), eta azpimarratzekoak dira ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzera bideraturikoak, daukaten pisu ekonomikoagatik (47,3 milioi euro hartzen dituzte, aurrekontuaren % 38).

Beste 35,9 milioi euro lanerako sarbidea emateko inbertituko dira (% 31), langileen prestakuntza hobetuta zein jendea kontratatuta. Azkenik, enpresa txiki eta ertainentzako babesa proposamenaren hirugarren ardatza da, eta 28,8 milioi euro bideratuko dira (% 23).

Programa nagusiak

Enplegua eta langileen prestakuntza sustatzera bideratutako bost neurriek 39.484.307 euroko aurrekontua dute, eta EGF programan sartuta daude. Lehentasunezkotzat jo diren proiektuen artean daude honako hauek: prestakuntza-programak (15,86 milioi euro), langileen gaitasunak hobetzeko, eta tokiko erakundeen bidezko langabetuen kontratazioa (11,55 milioi euro); gizarte-enplegu babestua baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak kontratatuta (7,73 milioi euro); urritasunen bat duten pertsonen enplegua (3,15 milioi euro), eta langabetuak bazkide egiten dituzten ekonomia sozialeko enpresentzako laguntzak (1,19 milioi euro).

Bestalde, ekonomia aktibatzearen alorrean, ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzea da lehentasuna, enpresen lehiakortasuna hobetzeko funtsezkoa delako. Neurrien multzo horrek 47,3 milioi euroko aurrekontua duten 12 neurri jasotzen ditu. Jarduera gehienak (36,25 milioi) bat datoz Plan Teknologikoaren helburuekin, eta enpresa txiki eta ertainei eta zentro teknologikoei ikerketa-proiektuak gauzatzeko eta langile espezializatuak kontratatzeko baliabideak ematea dute helburu. 11,12 milioi euroko bigarren atala arlo biosanitarioari loturikoa da, eta ikerketa biomedikoa sustatzeko eta osasunaren alorreko informazio-sistemak hobetzeko ekintzak jasotzen ditu.

EGEF programa eragilearen hirugarren atal nagusia enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko da, eta 28,79 milioi euroko aurrekontua du. Zenbatekoaren zati handiena inbertsio produktiborako da (25,61 milioi), baina enpresen jarduera nazioartera zabaltzeko neurriak (1,9 milioi) eta produktibitatea hobetzeko neurriak ere badaude (350.000 euro).

Orain arte aipatu diren eta zuzenean ekonomia aktibatzearekin erlazionatuta dauden neurriez gain, EGEF funtsek beste helburu bat dute: etxebizitzetako inguratzaile termikoak birgaitzea. Horretarako 8,34 milioi euro bideratuko dira. Amaitzeko, beste 2,23 milioi euro programa kudeatu, jarraitu, ebaluatu eta kontrolatzeko erabiliko dira.

Prozedura jarraitua

Bruselara bidalitako dokumentuak Europar Batasunak araututako prozesua amaitzea dakar. Prozesu horretan, egoeraren diagnostikoa egin da (ebaluazio-txostenak), lehentasunak identifikatu dira (estrategia-dokumentuak) eta neurri zehatzak ezarri dira (programa eragileak).

Proposamena prestatzeko, sindikatuek, tokiko ekintza-taldeek, enpresarien elkarteek, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Berditasunerako Institutuak osatutako kontsulta-talde batek parte hartu zuen hasierako fasean. Ondoren, ekainean, Internet bidez herritarren iritzia biltzeko prozesua hasi zen.

Behin betiko proposamena aurkeztu ondoren, Europako Batzordeak neurriak baloratzeko eta negoziatzeko prozesua hasiko du, urtea amaitu arte iraungo duena. Hala ere, bitartean, hasi dira aplikatzen Nafarroako Gobernuak lehentasunezkotzat jotzen dituen jardueretako batzuk.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Aurrekontuaren banaketa
22 neurriak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa