Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Guztira 395 kilometro dituzten bideak daude eremu horretan; errepideen artean N-121-A errepidea da garrantzitsuena (Iruñetik Frantziara doana, Belatetik)
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 14,9 milioi euroko gastua onetsi du datozen lau urteetan (2015-18) Mugairiko Zainketa Zentroaren errepideak kontserbatzeko lanak egiteko.
Zentroa hartzen duen eremuan guztira 395 kilometro dituzten errepideak daude. Trafiko handiko N-121-A dago horien artean (Iruñetik Frantziara doana, Belatetik). Horregatik eta bidearen ezaugarriak eta inguruko klima dela medio, beharrezkoa da errepideak behar bezala kontserbatzea, erabiltzaileen segurtasunerako.
Tunelak dira mantentze-lan bereziak behar dituzten beste elementu batzuk. Mugairiko zentroaren mendeko bideetan 12 tunel daude, eta guztira 7,9 km dituzte.
Esleitutako zenbatekoa honela banatuko da: 2,8 milioi euro 2015eko aurrekonturako; 3,5 milioi 2016ko aurrekonturako; 4,2 milioi 2017ko aurrekonturako, eta 4,4 milioi 2018ko aurrekonturako.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen