(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ezkutuko ekonomiari eta BEZaren iruzurrari aurre egitea da 2014rako Ogasuneko ikuskapenaren helburua osteguna, 2014.eko uztailak 24


Zerga Kontrolerako Planak nekazaritzako elikagaien industriaren, hondakinen tratamenduaren eta metalen salerosketaren sektoreetan ere jarduerak egingo direla jasotzen du besteak beste


Nafarroako Zerga Ogasunak ezkutuko ekonomiaren eta BEZaren iruzurraren aurkako borroka indartuko du 2014an, eta iruzurraren kontrola handituko da bilketaren fasean, gaur NAOn argitaratu den Zerga Kontrolerako Planaren arabera. Bertan zehazten dira 2014-2017ko Zerga iruzurrari aurre egiteko planeko irizpide eta jarduera-ildoak .

Gainera, berritasun gisa, salaketen postontzi anonimoa sortuko da Ogasunaren web-orrian. Hala, zerga-betebeharrak betetzen ez dituzten jarduera edo pertsonen berri eman ahal izango diote herritarrek Zerga Administrazioari.

Planak jarduteko neurri zehatzak jasotzen ditu eta, ezkutuko ekonomiaren kasuan, honako hauek gauzatuko dira: aurrez aurreko kontrolak aitortzen ez diren jarduerak detektatzeko; bat ez datozen ondare-egoerei buruzko informazioa lortzeko jarduerak, eta zergadunen zergen egiaztapena, baldin eta zergadun horien errenta edo aitortutako ondarea zergekin bat ez datorrenaren uste handia badago.

BEZari dagokionez, Zerga Ogasunak antolatutako iruzur-trikimailuak jarraituko ditu batez ere, bai komunitateen arteko eragiketetan, bai hartzailearen zergak murrizteko diren bidegabeko fakturazio-eragiketetan ere. Halaber, itzultzeen eskaerak eta lorpenak edo bidegabeko konpentsazioak detektatzeko kontrolak egingo dira, Europako esportazio eta entregen eragiketak behatuko dira eta enpresaren edo lanbidearen jarduerarekin erlazionatuta ez dauden edo ekonomikoak ez diren beste jarduera batzuetako ondasun eta zerbitzuetan jasandako BEZa kontrolatuko da batez ere.

Planak, gainera, zerga-plangintza erasokorraren mekanismoen erabilera detektatzeko neurriak ere biltzen ditu, zergak bidegabe saihestu edo murrizteko egiturei zein kontuen edo eragiketen opakutasuna ahalbidetzen duten finantza-jardunei jarraitzeko.

Jarduera profesionalak eta sektore ekonomikoak

Jarduera profesionalen jarraipena egingo da batez ere, aberastasunen kanpoko seinaleak eta bestelako informazio-iturriak, eta zerbitzu profesionalak eskaintzeagatik jasotako ordainsarien zergak murrizteko sozietate-egituren neurriz kanpoko erabilera egiaztatuta.

Horrez gain, PFEZaren zein Sozietateen gaineko Zergaren zerga-onuren, kenkarien, doikuntzen, zerga-oinarri negatiboen bidegabeko aprobetxamendua kontrolatuko da eta azken horren zerga-taldeen eta BEZren ordainketei jarriko zaie arreta, baita enpresa handiek egindako eragiketa garrantzitsuei ere. Fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak kontrolatzeko neurriak ere ezarriko dira, zerga-araubide bereziaren behar ez bezalako erabilera saihesteko.

Jarduera ekonomikoaren beste sektore batzuetan ere jarduerak gauzatuko dira, nekazaritzako elikagaien industrian, hondakinen tratamenduan eta metalen berreskuratze eta salmentan bereziki.

Eraginkortasuna handituko da bilketa kudeatzean

2014rako Zerga Kontrolerako Planak bilketaren kudeaketan eraginkortasuna areagotzeko neurri batzuk ere jasotzen ditu, besteak beste, programa informatiko espezifikoak garatzea, borondatez zein betebeharrez biltzeko, edo ordainketak atzeratzeko sistema hobetzea, horiek emateko prozesua arintzeko, ordainketa bidegabe atzeratzea helburu duten eskaerak kontrolatzeko eta administrazio-baimena behar duten jardueretatik sortutako eskaerei uko egiteko.

Era berean, indartu egingo da Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunekin dagoen lankidetza, baita Nafarroako tokiko erakundeekin dagoena ere, zergadunen ondare-egoerari buruzko informazioa trukatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa