(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 400.000 euro inguru eskuratu ditu testamenturik egin gabe hildako nafarren ondasunak saltzeagatik ostirala, 2014.eko uztailak 25


Onurak gizarte-erakundeentzat izango dira, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari jarraiki


Esleitutako etxebizitza, Iruñeko Behe Nafarroako etorbidean dagoena

Nafarroako Gobernuak bost etxebizitza eta hiru margolan saldu ditu azken hilabeteetan (eskuragarri dauden ondasunen % 80). Testamenturik egin gabe (abintestato jaraunspenak) hildako nafarren jaraunspenetik eskuratutako ondasunak dira. Ondasun guztiak salduta, 391.441,5 euro eskuratu dira. Horiei kasuan kasuko gastuak kendu ondoren, geratzen den kopurua gizarte-erakundeetara bidaliko da.

Kontratazioaren Atariaren bidez jarri zen abian ondasunak saltzeko prozesua. Ondasunen zerrenda osoa honako hauek osatzen zuten: bost etxebizitza Iruñean, bat Tafallan, Jesús Basiano artista nafarraren margolan bat, Gaspar Montes Iturrioz margolari irundarraren lan bat eta Antonio Pérez Rubio madrildarraren bi lan.

Prozesuaren lehen fasean, Iruñeko San Anton kaleko bi etxebizitza esleitu ziren, enkantean, 58.550 eta 54.962,50 euroren truke. Enkantearen Baldintzen agirian ezarritakoarekin bat etorriz, Ondare Zerbitzuak 2 hilabeteko epea zabaldu zuen, 2014ko apirilaren 29tik ekainaren 29ra arte, esleitu gabeko loteak zuzenean besterentzeko eskaintzak aurkezteko. Eskaintza horiek jaso eta aztertu ondoren, honako ondasun hauek esleitu dira, zenbatekoaren araberako hurrenkerari jarraituta:

Ez da egin Tafallako Del Olmo kaleko 6. zenbakian dagoen etxebizitza eta Jesús Basianoren margolana esleitzeko eskaintzarik, beraz, Ondare Zerbitzuak horiek saltzeko beste epe bat zabalduko du (informazioa lortzeko telefono-zenbakia: 848 422 972).

Abintestato jaraunspenak

1995 eta 2008 artean testamenturik egin gabe hildako 12 nafarrenak ziren ondasunak (abintestato jaraunspenak). Iruñean, Lizarran, Cascanten, Irunberrin eta Faltzesen bizi ziren hildakoak. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arabera, Komunitatea izango da hurbileko seniderik gabe eta oinordekorik izendatu gabe hildakoen ondasunen oinordekoa. Era berean, ondasun horien onurak gizarte-erakundeen artean banatu behar ditu.

Enkantea egindakoan, higiezinak mantentzeak eragindako gastuak kenduko dizkio lortutako zenbatekoari Nafarroako Gobernuak (komunitate-gastuak, zergak etab.). Ateratzen den zenbatekoa ongintzazko erakundeen artean banatuko da, ezarritako irizpideetan oinarrituta.

Iragan azaroan, Nafarroako Gobernuak enkante honen onurak jasoko dituzten ongintzazko erakundeak hautatzeko deialdia egin zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa