(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatuak Castejón-Iruña abiadura handiko linea Zaragoza-Altsasu ibilbidearekin lotzeko proiektuaren idazketa lizitatu du ostirala, 2014.eko uztailak 25


Ebro ibaiaren gainetik joango den biaduktua eraikitzea dago jasota tarte horren proiektuan


Sustapen Ministerioak, Adif Alta Velocidad estatuko enpresaren bidez, etorkizuneko abiadura handiko Castejón-Iruña linea egungo Zaragoza-Altsasua linea arruntarekin lotzeko proiektuaren idazketa lizitatu du 589.684,71 euroren truke.

Gaur argitaratu da kontratazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta proposamenak irailaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira. 18 hilabeteko epean amaituta egon beharko da proiektua.

0 deritzon tartea da, eta Castejón eta Iruña artean eraikitzen ari diren abiadura handiko lineari jarraipena ematea du helburu, linea hori, Castejón-Alesbes azpitartearen parean, eta dagoeneko eginda dagoen Zaragoza-Altsasua linea arrunta lotuta. Alternatiben aurretiazko azterlana idaztea eta oinarrizko proiektua eta bi lineen arteko loturaren eraikuntza-proiektua idaztea sartzen dira kontratuan.

Proiektuak lotura horretarako behar den plataforma zehaztuko du, xehetasunen azterketa teknikoak, bideen zein trenbideen behin-behineko egoerak eta hautatzen den agertokiaren arabera lotura egitea ahalbidetuko duten egungo linean gauzatuko diren jarduerak barne: trenbideak bi mailatan gurutzatzea, zabalerak aldatzekoa ezartzea, hirugarren erreia izatea etab.

Ebro ibaiaren gainetik pasatuko den biaduktua eraikitzeko hainbat irtenbide tekniko-ekonomiko ere proposatuko dira.

Obren egoera gaur egun

Lizitazio horrekin, beste urrats bat egin da trenbide-azpiegituraren eraikuntzan. Gaur egun, 1.2 azpitarteko obrak (Cadreita-Alesbes) amaituta daude, eta datozen egunetan jasoko ditu Adifek. 1.1 azpitartearen kasuan (Castejón-Cadreita), aldiz, obren % 54,15 dago eginda.

Abiadura handiko trenen proiektua garatzeko Nafarroak eta estatuak sinatutako protokoloen arabera, lizitatu den idazketa administrazio zentralari zegokion. Zaragozatik Tuterarainoko eraikuntza-proiektuak eta Tuteratik Castejónerako bidearen informazio-azterlana ere egiten ari da.

Bestalde, Castejón eta Eskirotz arteko plataformaren proiektuak idaztea, desjabetzeko espedienteen kudeaketa administratiboan lankidetzan aritzea, Castejón eta Eskirotz arteko plataformaren obrak gauzatzeko kontratazioa egitea eta plataformako obren hautazko zuzendari izatea dagozkio Nafarroari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa