(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lope, Shakespeare eta Calderónen lanak egongo dira ikusgai Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko bigarren astean
astelehena, 2014.eko uztailak 28


Gaur, astelehena, uztailak 28, "Fuenteovejuna" lana antzeztuko du José Estruch-RESAD konpainiak 21:30ean


Puntido Teatro taldea

Erriberriko Antzerki Klasikoaren 15. Jaialdiak Lope, Shakespeare eta Calderónen obrak eskainiko ditu bigarren aste honetan. Sarrerak www.culturanavarra.es webgunean daude salgai.

Gaur, astelehena, uztailak 28, "Fuenteovejuna" lana antzeztuko du José Estruch-RESAD konpainiak 21:30ean, La Cava agertokian. Antzezlan horrekin amaituko dira antzerki klasikoaren Nafarroako III. jardunaldiak. Nafarroako Unibertsitateko GRISO ikerketa-taldeak antolatu ditu eta gaurko egunean zehar gauzatuko dira.

Bihar, asteartea, uztailak 26, "Bertako klasikoak" zikloaren barruan (bertako talde profesionalen edo amateurren proposamenak eskaintzen dira), "Sueño de una noche de verano" lana antzeztuko du Teatro Kilkarrak taldeak. La Cavan izango da, 21:30ean.

Uztailaren 30ean, asteazkena, La Cavan berriz ere, Puntido Teatro taldeak "El gran teatro del mundo" lana antzeztuko du 21:30ean. Calderón de la Barcaren lanaren oso gaur egungo moldaketa da. Puntido telebista-saioko platoan, politikariek, enpresariek, gazte solidarioek, aktoreek, langileek, txiroek, haurrek eta abarrek euren ilusioak azalduko dizkiete ikus-entzuleei, XXI. mendeko munduaren antzerkia erakusteko.

 

Las joyas de Palacio

"Las Joyas del Palacio" estatuko konpainien estreinuko lanei eskainitako zikloaren barruan eskainiko da "Así es, si así fue. España: de los Trastámara a los Austrias" lana, datorren abuztuaren 1ean, ostirala, 22:30ean, La Cava agertokian. Andrea D'Odorico konpainiak ekoitzitakoa da, Torres Naharro, Marqués de Santillana, Cervantes, Lope de Vega eta Calderón idazleen testuetan oinarrituta. Juan Fernández eta Verónica Forqué aktoreek antzezten dute, eta Joanes II.aren, Henrike IV.aren eta errege-erregina katolikoen erregealdiei buruzko ibilbidea da. Ibilbide horretan, gorteko grinak, herriaren irirtzia eta garaiko literatura uztartzen dira.

Larunbatean, abuztuaren 2an, Lope de Vegaren "Las dos bandoleras" lana antzeztuko da jauregiko armen patioan. Gutxien entzeztu izan den egilearen obra da, emakume indartsuei, eta obran agerten diren eta emakumezko heroi argi, indartsu eta ausartei eskainitakoa. Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalak eta Factoría Escènica taldeak eskainiko dute, 22:30ean.


Erriberriko gazteluaren irudia

Antzerkia doan eta tailerrak

Ostiralean, abuztuak 1, jauregiko armen patioan, "Veladas de leyenda" izeneko kaleko antzerkiaren ikuskizuna egongo da ikusgai 20:00etan.

Hurrengo egunean, Juan Polancoren konpainiak "Al filo de Lope" lana antzeztuko du. Idazlearen lau komediatako (La dama boba, Los locos de Valencia, El perro del hortelano eta La discreta enamorada) lau eszena berreskuratzen ditu; horien bidez, maitasunari, desamodioari, jelosiari, ohoreari eta abar hitz egingo da.

Gainera, uztailaren 28tik abuztuaren 3ra, jaialdiak tailer berri bat eskainiko du, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean, Nafarroako unibertsitateetako Udako Ikastaroen programaren barruan. "Antzerkiko sorkuntza dramatikoaren tailerra: aktore-narratzailearen teknika" izena du. Alfredo Sanzol zuzendari nafarrak bideratuko du, eta aktoreei, antzerkigileei eta zuzendariei zuzendurikoa da. Inprobisazioetan oinarrituta, egitura dramatikoak sortzeko teknika ezagutzea edota sakontzea du helburu.

Azkenik, Nafar Ateneoak ere tailer bat antolatu du, "El papel social de la mujer a través del teatro" izenekoa. Tailer hori ere Udako Ikastaroen programaren barruan dago sartuta, eta Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalak eta Factoría Escènica taldeak abuztuaren 2an eskainiko duten "Las dos Bandoleras" antzezlanaren osagarri izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa