(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

% 10 egin dute gora Bertiz Natur Parkeko bisitek urteko lehen seihilekoan astelehena, 2014.eko uztailak 28


Lanegunetan erregistratu da jendetza handiena


Esparza kontseilaria, erdian, patronatuko gainerako kideekin ( irudia handitu )

Bertiz Natur Parkera egiten diren bisitak % 10 handitu dira urteko lehen seihilekoan, iazko denboraldi berarekin alderatuta; 30.240 pertsona erregistratu ziren 2013ko urtarrila eta ekaina artean eta, 2014an, denbora-tarte berean, 33.894, Parkeko patronatuko kideek jakinarazitakoaren arabera. Gaur elkartu dira José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria buru izan duen bileran.

Gainera, 2013an egindako jarduera nagusiak, azpiegituren arloak, erabilera publikoa eta kontserbazioa eta abar berrikusi dituzte eta aurtengo 2014 urterako aurreikusitakoak aurkeztu dira.

18.123 pertsona sartu dira lorategi historiko-artistikoan aurtengo urtarriletik ekainera. Lanegunetan, 11.613 izan dira bisitariak (% 64), eta gainerako 6.510 bisitariak asteburuetan eta jaiegunetan hurbildu dira parkera (% 35,9).

9.817 pertsona izan dira Naturaren Interpretazio Zentroan. Horietatik 5.893 (% 60) lanegunetan joan ziren eta gainerako 3.924 bisitariak (% 39,9) asteburuetan eta jaiegunetan.

Basoko bisitariak 14.821 izan dira. Lanegunetan 5.904 (% 39,8) pertsona joan ziren eta, asteburu eta jaiegunetan, 8.917 (% 60,1).

Bisita gidatuei dagokienez, 1.035 bistarik osaturiko 26 taldek parte hartu dute. Bisita gidatu partikularrak ere egin dira.

Azpimarratzekoa da Arkupeak elkartearen bisita; Baztan-Bidasoako adinekoen taldea da. 260 pertsonak hartu zuten parte bisita horretan.

Tasubinsako langileak 

Aurten, behatokia konpondu da, teilatutik behera doan hodia libratu da, presiodun urarekin garbitu da, estalkiaren eta zementuzko barandaren estaldurak konpondu dira eta teilaberritu egin da.  Kotxerak, jauregia, bide nagusiak, aparkalekua, askaltokiak eta bidexkak ere hobetu dira. Aurten, eskualdekoak diren Tasubinsako langileak egiten ari dira lorategi artistikoko eta haztegiko lanak.

Bestalde, 2014an, honako erakusketa hauek egongo dira ikusgai: Pedro Ciga eta Dorotea Fernándezen antzinako argazkiak, "Zer da zuretzat basoa" II. pintura- eta argazki-lehiaketa, Ana Ibañez artistaren "Espacios íntimos" lana, Arkupeak elkarteko artisauek (zur-lanketa, forja-lanak eta margolanak) egindako lanak, "La vida de los americanos en fotos", Diana Iniestaren "Baztan" lana eta  Jon Lanbroa argazki-taldearen "Donde los árboles sueñan".

Aipatu beharrekoa da, bi urtean behin, parkeak etxerako egur sortak banatzen dituela Oieregiko bizilagunentzat. Espezie exotiko eta inbaditzaileak kontrolatzeko planaren barruan egindako mozketetatik lortutako egurra da. Aurten, eskari horri erantzungo zaio.

Landarediari dagokionez, sekuoia erraldoia, mahonia, acer palmatifidium, sofora japoniarra, izei espainiarra, zingiretako altxifrea, amodio-zuhaitza, likidanbar, katalpa, pinazi-pinua, hydrangea paniculata, hydrangea villosa eta passiflora purple rain espezieak landatu dira besteak beste. Udaberri-udako urteroko loreak erosi dira (huntza, gitanilla gorria, askotariko begonia semperflorens eta arrosa-landareak, besteak beste), loreontzi eta parterreetan landatzeko. Hainbat inausketa ere egingo dira horiei lotuta.

Interes ekologikoaren alorrean, Baztan-Bidasoa eskualdeko basoko saguzaharrei buruzko azterlana egingo da, baita anfibio eta narrastien jarraipena ere. Gainera, parkearen inguruko itxituraren egoeraren segimendua, zuhaiztien kudeaketa orokorra eta zuhaitz heldu eta oso helbuen segimendua egingo dira.

Jardueren sorta osatzeko, ikastaroak eta jardunaldiak antolatu dira, esate baterako, Tuterako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Esperientziaren Gelako ikasleentzako teoria-eskola bat, paisaiari buruzko Europako Ituna Bertizarana-Malerreka lurraldearen antolamenduak aplikatzeari buruz, eta ehun urtetik gorako zuhaitzen kudeaketaren alorrean adituak eta trebatzaileak direnentzako ikastaro aurreratu bat.

Bertizko Jaurerria Natur Parkearen patronatuko kideak

Bertizko Jaurerria Natur Parkearen patronatua honako erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute:

Oieregi eta Narbarte kontzejuak (Bertizarana); Bertizaranako, Etxalarreko eta Baztango udalak; Bidasoa-Berroarango Administrazio Batzarrea; Bertizko partzuergoa; Lurra; Gurelur; Cederna-Garalur, eta Nafarroako Gobernua (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Turismoko, Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako zuzendari nagusiak eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, gainerako langile teknikariez gain).

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa