(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alli kontseilaria Kontsumitzaileen Laguntzarako bulego berriak ikustera joan da, Iruñeko Amaia kaleko 2. zenbakira asteartea, 2014.eko uztailak 29


Kontsumo- eta arbitraje-zerbitzuak, hipoteka-bitartekaritza eta lehiaren defentsa baliatzea erraztuko die herritarrei bulegoak hiriaren erdigunera aldatzeak


Alli kontseilaria, César López eta Mariano Oto, Kontsumo Zerbitzuko bulego berrietan ( irudia handitu )

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilaria izan da gaur goizean Nafarroako Gobernuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko bulego berrietan. Iruñeko Amaia kaleko 2. zenbakian daude iragan astetik.

Kontsumitzaileei arreta hobea eskainiko zaie bulegoak Eraikin Adimendunetatik hiriko erdiguneko egoitza berrira aldatuta, arreta hurbilagokoa eta irisgarriagoa izango baita. Bulego berriek 780 m2 inguruko azalera erabilgarria dute, orain arteko 280 m2-ren aldean. Gogorarazi behar da, ohiko kontsulta eta erreklamazioez gain, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak hipoteka-bitartekaritzako eta lehiaren defentsarako zerbitzuak ere eskaintzen dituela. 21 langilek ematen dute arreta. 

Honako hauek dira aurrez hitzordua eskatzeko eta kontsumo-kontsultak egiteko telefono-zenbakiak: 848 42 77 33 eta 848 42 77 58, 8:00etatik 10:00etara. Aurrez aurreko arreta 10:00etatik 14:30era eskainiko da, baina hitzordua eskatu beharko da lehenago. Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoaren zerbitzuak eskatzeko, 848 42 69 00 eta 902 165 170 dira telefono-zenbakiak.

Mariano Oto Gizarte Politiketako eta Kontsumoko zuzendari nagusia eta César López Díos Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren zuzendaria izan dira Alli kontseilariarekin batera. 

9.430 kontsulta artatu zituzten 2013an

Nafarroako Gobernuko kontsumitzaileen laguntzarako bulegoek herritarren 9.430 kontsulta artatu eta 2.946 erreklamazio jaso zituzten 2013an. Iruñekoaz gain, Lizarrakoa, Tafallakoa eta Zangozakoa ere badaude. Kontsumoko Arbitraje Zerbitzuak, bestalde, 488 bitartekotza eta 543 laudo egin zituen. Zera azpimarratu behar da: arbitrajera atxikitako enpresen kopurua % 16 hazi zen, 2012an 1.040 izatetik 2013an 1.206 izatera pasatu ziren. 

Gainera, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak merkatua kontrolatzeko hamar kanpainatan hartu zuen parte. Horietatik bost Kontsumoko Institutu Nazionalak sustatu zituen, hiru zerbitzuaren ekimen bidez eta bi Europako ekintzen esparruan. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa