(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak asteazken honetan egingo du kirol-federazioentzako diru-laguntzen lehen ordainketa asteartea, 2014.eko uztailak 29


700.000 euro inguru ordainduko ditu, 2014an 43 elkarteri emango dien 2,2 milioi euroko laguntzatik


Atletismoa

Atletismo-proba bat

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan, uztailak 30, ordainduko die Foru Komunitateko kirol-federazioei urteko lehen lauhilekoari dagokion diru-laguntza.  697.802 euro ordainduko dizkie guztira funtzionamenduaren eta kudeaketaren, teknifikazio-zentroen, selekzioen jantzien eta ekipamenduaren gastuei aurre egiten laguntzeko.

Foru Gobernuak aurten 43 kirol-federazioei egingo dizkien hiru ordainketetatik lehena da. Federazioek 2.194.723 euro jasoko dituzte guztira.

Lehen ordainketan, 7.722,53 euro jasoko ditu urpeko jardueren federazioak; 10.195,90 euro xakekoak; 11.349,67 euro atletismokoak; 11.689,22 euro automobilgintzakoak; 11.397,23 euro badmintonekoak; 69.743,92 euro saskibaloikoak; 23.732,23 euro eskubaloikoak, eta 13.803,55 euro beisbol eta sofbolekoak.

Bestalde, 13.822,87 euroko diru-laguntza jasoko du txirrindularitzako federazioak; 19.192,42 euro kirol egokituetakoak; 2.574,13 euro aire-kiroletakoak; 24.231,70 euro mendi eta eskaladakoak; 4.711,44 euro eskrimakoak; 3.379,18 euro espeleologiakoak; 64.411,38 euro futbolekoak; 11.250,59 euro gimnasiakoak, eta 21.489,71 euro golfekoak.

Halterofilia (4.413,88 euro), herri kirolak (2.819,75 euro), hipika (8.778,64 euro), judo eta erlazionatutako kirolak (38.356,09 euro), karate (23.337,03 euro), kick-boxinga (5.836,26 euro), motoziklismoa (9.248,60 euro), igeriketa (33.793,38 euro), padela (18.358,25 euro), patinajea (11.570,80 euro), pilota (87.369 euro) eta arrantza (1.625,96 euro) jarduerenak dira diru-laguntza jasoko duten beste federazio batzuk.

Azkenik, honako jarduera hauen federazioek ere jasoko dituzte laguntzak: piraguismoa (5.677,53 euro), arrauna (4.996,58 euro), errugbia (21.953,03 euro), salbamendua eta sorospena (4.990,61 euro), taekwondo (31.110,94 euro), tenisa (4.360,72 euro), mahai-tenisa (7.975,87 euro), arku-tiroa (10.837,69 euro), tiro olinpikoa (13.803,10 euro), triatloia (9.104,46 euro), bela (5.799,11 euro) eta boleibola (6.987,31 euro). Ehizako eta neguko kiroletako federazioek laster jasoko dute dagokien diru-laguntza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa