(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

% 1,6 hazi da Nafarroako ekonomia urtetik urtera asteazkena, 2014.eko uztailak 30


Eskualdeko BPGa bost hamarren hazi zen bigarren hiruhilekoan


Transcripción textual del video

% 1,6 hazi da Nafarroako ekonomia urtetik urtera, segidako lau hiruhilekotan hobera egin ondoren. Azken hiruhilekoan (apirila-ekaina), % 0,5 egin zuen gora, Nafarroako Estatistika Institutuak egindako eta Foru Gobernuak gaurko, asteazkena, saioan dagoeneko aztertu duen Nafarroako hiru hilean behingo kontabilitatearen aurrerapenaren arabera.

Soldatzailea

Soldatzailea

% 1,6 hazi da Nafarroako ekonomia urtetik urtera, segidako lau hiruhilekotan hobera egin ondoren. Azken hiruhilekoan (apirila-ekaina), % 0,5 egin zuen gora, Nafarroako Estatistika Institutuak egindako eta Foru Gobernuak gaurko, asteazkena, saioan dagoeneko aztertu duen Nafarroako hiru hilean behingo kontabilitatearen aurrerapenaren arabera.

Legegintzaldi honetan ikusi ez diren hazkuntza-tasak dira, izan ere, bigarren atzeraldi bat egon da eta bi urtez behera egin du ekonomiak.

Urteko lehen hiruhilekoan, % 0,6koa izan zen urtetik urterako hazkuntza, beraz, hazkuntza makroekonomikoa bizkortzen ari dela esan nahi du gaur ezagutzera eman den datuak (% 1,6eko hazkuntza; urte arteko bigarren hazkuntza positiboa 2011tik), Espainiako batez bestekoa (% 1,2) baino bizkorrago gainera. Espainiako ekonomiak % 0,6 egin zuen gora bigarren hiruhilekoan.

Indarberritze hori enpleguaren sorreran izaten ari da eragina. Gogorarazi beharrekoa da, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) arabera, urteko lehen seihilekoan gora egin zuela langileen kopuruak, 2.700 pertsona gehiago hasi ziren lanean hain zuzen. Gizarte Segurantzako afiliatuen artean 4.500 gehiago erregistratu ziren. BAIren arabera, 5.300 pertsona gehiago egon dira lanean azken urtean.

Nafarroako Gobernuaren esanetan, datu horiek "ekonomia indarberritzeko eta enplegua berreskuratzeko joera irmo eta pozgarria baieztatzen dute". "Bide luzea dago egiteke, baina, datuen arabera, bide onetik doa Nafarroa, herrialde osoa baino indar eta adore handiagoarekin", adierazi du Juan Luis Sánchez de Muniáin eledun-kontseilariak.

“Bide beretik jarraituta lan egitera animatzen gaituzte datu horiek, estatistikak, grafiko eta zenbaki hutsak izateaz gain, nafar guztien etxeetara ere iritsiko direnaren itxaropenarekin”.

Susperraldiaren beste seinale batzuk

Nafarroako hiru hilean behingo kontabilitatearen azterketaren arabera, industria-jarduera nabarmen indarberritu izanagatik aldatu da joera, hori baita Foru Komunitateko lehiakortasunaren faktorea. Neurri txikiagoan, merkatuko zerbitzuen aurrerapenak eragin du joera aldaketa. Kontsumoa leheneratzea, defizit publikoaren gaineko eskakizun berririk ez egotea eta esportazioen dinamismo handiagoak eragindako kanpoko eskariaren hoberako bilakaera ere azpimarratzen ditu. Honako hauek dira adierazleak:

- Esportazioen igoera: % 9,7 hazi zen kanpoko merkataritza urtarriletik maiatzera. Espainiako hazkuntza, aldiz, % 0,8koa izan zen.

- % 7 hazi zen industriaren sektoreko negozio-zifra urtetik urtera; Espainian % 0,2 egin zuen behera. Industriaren ekoizpena % 3,5 hazi da urtetik urtera, % 0,4 herrialde osoan.

- Gora egin dute kontsumoak eta merkataritza-jarduerak. Nafarroan, % 2,1eko aldakuntza izan du urtetik urtera txikizkako merkataritzak. Espainia osoan, aldiz, ez da hazkuntzarik egon.

Zerbitzuen sektoreko negozi-zifraren urte arteko hazkuntza ere Espainiako batez bestekoa baino handiagoa da. Zertxobait hobetu dira Enpresen Konfiantzaren Indize Bateratuak, Espainiako batez bestekoa baino balio handiagoak lortuta, eta Nafarroako enpresariek industriaren bilakaeran duten konfiantza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa