(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museo Etnologikoak Julio Caro Barojak emandako nekazaritzako lanabesen erakusketa jarri du ikusgai Beran osteguna, 2014.eko uztailak 31


2014ko irailaren 14ra arte egongo da ikusgai historialaria omentzeko erakusketa kultur etxean


Ostegun honetatik hasita irailaren 14ra arte ikusi ahal izango da Julio Caro Baroja antropologo eta historialaria omentzeko erakusketa Berako kultur etxean. Berak Nafarroako Museo Etnologikoari emandako eta Bidasoako baserrietatik berreskuratutako nekazaritzako lanabesak egongo dira ikusgai.

Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak irekiko du arratsalde honetan Berako lehen funts horren aukeraketa batean oinarritutako erakusketa. Eskualdeko nekazaritzako hainbat lani lotutako eta ikertzaileak berak 1967-68 urteetan herriko baserrietatik hartu zituen 43 pieza etnografiko dira erakutsiko direnak.

Foru Aldundiak eskatuta Caro Barojak egindako bilketa-lanari esker osatu zen gaur egungo Nafarroako Museo Etnologikoa sortzeko bilduma. 246 piezak osaturikoa da, eta gehienak ikertzaileak berak argitaratu zituen 1969an "Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra" aldizkari sortu berriko Un estudio de tecnología tradicional izeneko artikuluan.

Etnologoaren jaiotzaren ehungarren urteurrena dela-eta antolatu da erakusketa, izan ere, Foru Komunitatearekin lotura estua izateaz gain, Beran bizi izan zen, familaren Itzea etxean, eta han hil zen 1995ean. Nafarroako buruzko ikerketa-lanetara bideratu zuen zeukan interes intelektuala.  Hil ondoren, Julio Caro Baroja izena hartu zuen Nafarroako Museo Etnologikoak.

Erakusketa Nafarroako Gobernuaren eta Berako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez egin da. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak erakusketa gauzatzen lagundu du: erakusketa bera osatzen duten piezak uzteaz gain, beregain hartu ditu piezak zaharberritzeko eta erakusketa-aretoraino eramateko gastuak, eta muntaketa-lanak koordinatzeaz arduratu da.

Pieza aipagarriak

Arkeologia-koadernoetan, Caro Barojak nekazaritzako tresnek morfologia eta funtzioa azaldu zituen, baita esku hutsez egindako marrazketen bidez dokumentazio grafikoa gehitu ere. Horietako batzuk erakusketan erreproduzitu dira, piezen jatorriak diren baserri batzuen argazkien ondoan.

Museoak erakusketarako hautatu dituen 43 objektuen artean neurri handiko piezak daude, esate baterako, gurpil sendoko gurdia, korapilatutako hurritzen adarrekin egindako itxiturak dituena, egurrezko bonbila edo lera, biderik ez zegoen lursailetatik askotariko zamak eramateko erabiltzen zena.

Sagardoa garraiatzeko upela (garraldia), sagar-prentsa (dolarea), ondaskiak edo zumezko saski handiak, zamarie bizkarretan eramateko, eta treilua, kolpe erritmikoekin garia garantzeko erabiltzen zen antzinako objektua ere nabarmentzekoak dira.  Erakusketako beste pieza batzuk ereiteko lurra prestatzeko eta zereal eta belarrak biltzeko lanekin, garraio tradizionalarekin, basoaren ustiaketarekin eta kaikuen edo egurrezko beste tresna batzuen ekoizpenarekin lotutakoak dira.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako adopzio-semearen titulua, Nafarroako Urrezko Domina eta Vianako Printzea Kulturaren Saria eman zizkion Julio Caro Barojari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa