(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2013an baino % 23,8 gehiago inbertituko du aurten Urbasa-Andia parke naturalean osteguna, 2014.eko uztailak 31


380.501 euro izango dira, iazko 307.356 euroen aldean


Esparza kontseilaria eta patronatuko beste kide batzuk, bilerako une batean ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak % 23,8 handitu du Urbasa-Andia parte naturalean inbertituko duen zenbatekoa 2013rekin alderatuta. Guztira 380.501 euroko inbertsioa egingo da, iazko 307.356 euroko inbertsioaren aldean.

Halaxe azaldu zuten asteazken arratsaldean Bioitza-Urbasa kanpinean izan zen parkearen patronatuaren urteroko bileran. José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria izan zen bilerako burua.

2013an egindako eta 2014rako aurreikusitako jarduerak aztertu ziren bileran, parkearen erabilerekin erlazionatutakoak: abeltzaintza, basogintza eta turismoa, baita Natura 2000 Sarearen barruan parkea zaintzeko jarduerak ere.

Abeltzaintzarena da baliabide gehien hartzen dituen erabilera. Zehazki, 2013an, bideko parrila bat jartzeko, urmaeletan lanak egiteko eta urguneak hobetzeko, eta saneamendu-tratamenduak egiteko izan ziren 2013 hobekuntzen eta jardueren bi herenak. Aurten ere jarduera horiek egingo dira.

Arboladien basogintzako kudeaketari dagokionez, aurten, itxura guztien arabera, % 15 inguru handituko dira Urbasako egurraren eta su-egurraren aprobetxamenduak, horrek mendiaren iraunkortasunari kalterik egin gabe. Gainera, mendi-bideak eta landaredi gutxiko guneak hobetzen eta barrutietako itxiturak gainbegiratzen ari dira.

Basogintzako erabileraren barruan, berriki esleitu da Urbasa antolatzeko proiektuaren 5. berrikusketa. Horren bidez, parkearen basogintzako kudeaketa iraunkorra bermatuko da datozen hamar urteetan. Lanak aurtengo urtean eta hurrengoan, 2015ean, egingo dira. Zehazki, 55.856 euro euro inbertitu dira horretan 2014an.

Parkearen erabilera turistikoari dagokionez, Urederra ibaiaren iturburuko natura-erreserbarako sarbidea arautzea izan da aurtengo berritasun nagusia. Hala, 450 pertsona egon ahal izango dira bertan aldi berean. Horri lotuta, esan beharra dago 2013an 103.271 bisitari egon zirela bertan, eta, aurreko urtean, 73.806. Hori dela-eta, beharrezkoa izan zen sarbidea arautzea.

Azkenik, Natura 2000 Sareko parkea zaintzeko neurriei dagokienez, aurten, Andiako pagoak kimatzen, Andiako anfibioentzako urmaelak inguruko buztin naturalekin eta bigarren mailako espezieak landatuta iragazgaizten, eta ugatzen, miru gorrien, sai zurien, bertako karramarroen eta inguruan dauden intereseko beste espezie batzuen jarraipena egiten ari dira.

Parkearen patronatuko kideak

Honako tokiko erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute Urbasa-Andia parke naturalaren patronatua: Abartzuza, Altsasua, Ameskoabarren, Aranaratxe, Arbizu, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Ergoiena, Eulate, Irañeta, Iturmendi, Larraona, Lezaun, Olazti, Uharte-Arakil, Urdiain, Deierri eta Ziordia herrietako eta Arakil, Goñi, Gesalatz Ollaran aranetako udalak.

Horiez gain, Jurramendi eta Sakanako mankomunitateek, Urbasa eta Andiako eta Limitaciones mendiko Larre Batzordeek, Arañatz elkarteak, UAGN eta EHNEk, Aranaratxe eta Etxarri Aranazko ehiztarien elkarteek, Ekologistak Martxan eta Gurelur erakundeek, TEDERek, Estellerriko Turismo Partzuergoak eta Cederna-Garalur sozietateak ere osatzen dute.

Nafarroako Gobernuko ordezkarien aldetik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Uraren eta Ingurumenaren zuzendari nagusia eta Mendi; Abeltzaintza; Biodibertsitatea eta Antolamendua, eta Produktu Turistikoen Garapena zerbitzuetako buruak daude partzuergoan.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa