(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak langabetuak trebatzeko 400 plaza berri inguru eskainiko ditu astelehenetik aurrera ostirala, 2014.eko abuztuak 1


21 ikastaro antolatu dira; horietatik 2 lanik ez duten eta ikasten ari ez diren 25 urtetik beherakoentzat izango dira


Laborategia

Laborategia

Datorren astelehenean irekiko da batez ere langabetuentzako 21 trebakuntza-ikastarotan izena emateko epea. 2014ko azken lauhilekoan eskainiko ditu Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, eta 396 plaza izango dira guztira.

21 ikastaroetatik 17 Iruñean eta eskualdean eskainiko dira, eta beste laurak Tuteran (2), Lizarran eta San Adriánen. Eskaintzan, ikasten ari ez diren 25 urtetik beherako langabetuentzat bakarrik diren bi prestakuntza-ekintza daude, Gazteen Bermearen arabera. Herritarren sektore horrek lau hilabeteko epean enplegu-eskaintza bat eta hezkuntza jarraiturako, trebakuntzarako edo praktiketarako proposamen bat jasotzea da helburua. 2013ko abenduaren 31n 25 urte baino gutxiagoko 5.500 adingabe zeuden langabetu gisa izena emanda Nafarroan.

Urritasunen bat daukatenentzako ikastaroa

Gainera, Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan, profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko ikastaro pilotu bat antolatu da urritasunen bat dutenentzat. Horren bidez, behar diren moldaketak (denbora, metodologiak eta dokumentazioa hobetzea) egitea da helburua, kolektibo horrek administrazio-zerbitzu eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarrien profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko gaitasunak eskuratu ahal izan ditzan. 150 orduko lehen modulua eskainiko da eta, emaitzen arabera, behar diren moldaketak egingo dira beste modulu eta ziurtagiri batzuk gehitu ahal izateko.

 
Eskaintza NEZek 2014ko bigarren seihilekorako egindako ikastaroen programan dauden sartuta. Enplegu-zerbitzu publikoetan izena emanda duten langabetuei zuzendurikoak dira batez ere, eskatzaileen prestakuntza hobetzeko eta lana aurkitzeko aukerak handitzeko.

Nafarroako Gobernuaren enpleguaren atarian (www.empleo.navarra.es), enplegu-agentzietan eta prestakuntza emango duten zentroetan dago eskuragarri ikastaroetako edukiari, ikastaroak eskainiko dituzten zentroei eta herriei, parte hartzeko baldintzei, ikastaro bakoitzeko plaza kopuruari edo egunei eta iraupenari buruzko informazioa guztia, baita izen-ematea izapidetzeko moduari buruzkoa ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa