(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiru pertsona hil ziren uztailean Nafarroako errepideetan ostirala, 2014.eko abuztuak 1


22 pertsona hil dira trafiko-istripuetan lehen zazpi hilabeteetan, 2013ko denboraldi berdinean baino bi gehiago


Hiru pertsona hil ziren iragan uztailean Foru Komunitateko herri barruko eta herri arteko bideetan izandako trafiko-istripuetan, Herrizaingo Zuzendaritza Nagusiaren behin-behineko balantzearen arabera. 2013ko uztailean, 5 hildako izan ziren.

2014ko lehen zazpi hilabete hauetan, 22 dira Nafarroako trafiko-istripuetan hildakoak. Iaz, denboraldi berdinean, 20 hildako erregistratu ziren.

Bi urteren ondoren, ekainean hil zen lehen kamioilaria, eta bigarrena uztailean hil da.

Halaber, orain arte, lau txirrindulari dira trafiko-istripuen ondorioz hildakoak. Kopuru hori ez da erregistratu 2005etik.

% 91 gizonak

17 gidariak ziren, 3 autoetako bidaiariak eta 2 oinezkoak. Gora egiten ari da aurten hildako gizonen eta emakumeen arteko aldea, izan ere, 22 pertsona horietatik 20 (% 91) gizonak eta 2 emakumeak (% 9) izan dira.

Hildakoen adinari erreparatuta, % 50ek 45 eta 64 urte artean zituen. Hildako gehien izan dituen bigarren adin-taldea 25 eta 44 urte artekoena izan da; guztien % 27 dira talde horretakoak. Bi adin-talde horiek hartzen dute hildako guztien % 77, beraz, ez dira 18 eta 25 urte arteko gazteak biktimadun istripu kopuru handiena jasan eta eragiten dutenak.

Asteko egunei dagokienez, osteguna da oraindik hildako gehien izan dituen eguna (% 32), eta ondoren ostirala eta igandea (% 23). Ez da trafiko-istripuengatiko hildakorik izan astelehen eta astearteetan.

2013ko denboraldi berdinari erreparatuz gero, egonkorra da Nafarroako trafiko-istripuen kopurua guztira; hala ere, % 0,37 murriztu dira. Bide motak kontuan hartuta, % 3,33 egin dute behera herri arteko istripuek eta % 9,23 gora herri barrukoek.

Hildakoak eragin dituzten istripuek % 5,55 egin dute gora, eta hildakoei erreparatuta, kopuruak % 10 egin du gora; hala, txikitu egin da ekainean erregistratutako hildakoen kopuruak 2013. urtearekin konparatuta zuen aldea. Zaurituei dagokienez, zauritu arinak ugaritu diren arren (% 20,45), zauritu larrien kopuruak behera egiten jarraitzen du, eta % 28,07ko murrizketa egon da.  


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2014ko istripuak eta 2013arekiko alderaketa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa