(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztailean, langabezia murriztu egin da, 360 langabe gutxiago, langabeen kopurua 46.747 pertsonatan kokatuz astelehena, 2014.eko abuztuak 4


Zifra horrek aurreko hilabetearekiko %0,76ko jaitsiera adierazten du; 2013ko uztailarekin alderatuta, berriz, langabezia murriztu egin da, 4.232 pertsona langabe gutxiagoarekin.


Soldador.

Soldatzailea

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) Enplegu-Agentziatan erregistratutako pertsona langabeen kopurua, uztaila amaieran, 46.747 pertsonakoa zen, beraz, aurreko hilabetearekin alderatuta, murriztu egin da, 360 pertsona gutxiago (% 0,76), non, pertsona langabeen kopurua 47.107 zen. 2013ko uztailarekin alderatuta, langabezia murriztu egin da, 4.232 pertsona gutxiago, balio erlatiboetan %-8,30 litzateke.

Kontratazioari dagokionez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ) erregistratutako Nafarroako lantokiekin egindako kontratu-kopurua 29.811koa izan da; ekainarekin alderatuz, 2.508 kontratu gehiago.

Maria Isabel Garcia Malo, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerenteak, erregistratutako urtetik urterako langabezia segidan jaisten den hamargarren hilabetea dela azpimarratu du. Horretaz gain, Garcia Malo andreak 25 urtetik beherako gazteen artean langabezia murriztu egin dela eta enplegu-agentziatan erregistratutako kontratuak %9,19 gehitu direla azpimarratzen du. Bestalde, adierazi du "hilabete honetan langabeziaren jaitsiera 360 lagunekoa izan bada ere, hezkuntza-eremuan kontratuak amaitu izanak erregistratutako langabezian eragina izan du".

Enplegu-agentziaren arabera, honako agentziatan jaitsi da: Agoitz (%5,88), Tutera (%3,23), Tafalla (%2,92), Altsasu (%1,17), Doneztebe (%1,02) eta Lizarra (%1,01). Aldiz, honako hauetan gehitu egin da: Lodosa (%1,63), Yamaguchi (%0,82), Rotxapea (%0,44) eta II. Zabalgunean (%0,01).

Jarduera ekonomikoaren arabera, honako arlo hauetan erregistratutako langabeziaren murrizketa azpimarratu behar da: txikizkako merkataritzan (148 pertsona), osasun-jardueratan (131 pertsona), aurretik enplegurik izan ez dutenen multzoan (103 pertsona), eraikinei zerbitzuetan eta lorezaintza-jardueratan (103 pertsona), nekazaritzan (90 pertsona), elikadura industrian (69) eta eraikinen eraikuntzan (59 pertsona). Aldiz, hezkuntza-eremuko taldeetan (553 pertsona) eta janari- eta edari-zerbitzuetako taldeetan (45 pertsona) langabezia gehitu egin da.

Sexuaren arabera, aurreko hilabetearekin alderatuta, erregistratutako langabezia 25.139koa da emakumeen kasuan, %0,31ko gehikuntzarekin, eta 21.608koa gizonezkoen kasuan, % 1,98ko jaitsierarekin.

Adin-taldeka, berriz, 25 urtetik beherakoen artean langabezia %3,12 jaitsi da, 4.348 pertsonatan kokatuz eta, 25 urtetik gorakoen artean, %0,52 jaitsi da, 42.399 pertsonatan kokatuz.

Kontratazioa

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 2014ko uztailean erregistratutako kontratu-kopurua 29.811 izan da, aurreko hilabetearekin alderatuz, 2.508 kontratu gehiago. Erregistratutako 29.811 kontratuetatik 1.122 kontratuk izaera mugagabea zuten, alegia, erregistratutako kontratu guztien %3,76ak.

Sexuaren arabera, 15.304 gizonezkok (ekainean baino 2.181 gehiagok) eta 14.507 emakumezkok (327 gehiagok) kontratu bat izenpetu zuten. Adin-taldeen arabera, kontratazioa honela banatu da: 25 urtetik beherakoen artean, 6.190 kontratu erregistratu dira (aurreko hilean baino 1.177 gehiago), 25-44 urte bitartekoen artean, 17.106 izenpetu dira (ekainean baino 759 gehiago) eta 45 urtetik gorakoen artean, 6.515 izenpetu dira (beraz, 572 kontratazio gehiago).

Jarduera-sektoreen arabera, 19.921 zerbitzuen sektorean (ekainean baino 1.419 gehiago), 8.023 industrian (ekainean baino 714 gehiago), 1.010 nekazaritzan (ekainean baino 351 gehiago) eta 857 eraikuntzan (ekainean baino 24 gehiago) izan dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa