(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Saltokien % 27k produktuen prezioak jaitsi zituen 2013an asteartea, 2014.eko abuztuak 5


Merkatarien % 85 inguruk uste du hala moduz edo gaizki doakiola negozioa, Nafarroako saltokien egoeraren diagnostikoaren arabera


Saltokia

Nafarroako saltokien % 27,1ek salgaien prezioak jaitsi behar izan zituen 2013ko azken seihilekoan. Bereziki Altsasua, Bera, Zangoza, Tafalla eta Azkoiengo inguruetan. Merkatarien ia % 60k prezioak mantendu zituen eta % 12k igo egin zituen.

Datu horiek atera dira Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak egin duen Nafarroako saltokien egoeraren diagnostikotik. Txikizkako zerbitzuen sektorearen egitura eta Foru Komunitateko eskualdeen egoera jakiteko egin da. Lagina Nafarroako txikizkako 700 saltokik osatu dute.

Elkarrizketetatik ateratako datuen arabera, Nafarroako saltokien ia % 50etako salgaien prezioa aldaketarik gabe mantendu da urteko azken sei hilabeteetan. Herenenak igo egin dira (% 34) eta % 15enak jaitsi.

Denboraldi horretan, merkatarien % 64k hornitzaileekin egindako erosketak murriztu ditu eta ia % 25ek bere horretan mantendu ditu. Hipermerkatuek bakarrik izan dituzte igoerak. Hornigaien murrizketa handiagoa izan da elikagaien/edarien/tabakoaren saltoki espezializatuetan (horien % 66,2) eta batez ere supermerkatu "ertain" eta "handietan".

Altsasua, Bera, Zangoza (% 71,7) eta Tafalla-Azkoien (% 70,2) eremuetan gutxitu dira erosketak gehienbat.

Enplegua eta negozioaren egoera

Enplegua egonkor mantendu da 2013ko azken sei hilabeteetan, negozioen % 86tan.

Enpleguaren jaitsiera % 9,3koa da batez beste aztertutako 700 saltokietan, nahiz eta ehunekoa % 30 den formatu tradizionaleko saltokietan. Ehunekoa handiagoa Iruñeko saltokietan (% 15,7 ere). Aldiz, % 4k langile gehiago kontratatu ditu, ia hipermerkatuetan bakarrik izan zen hazkuntza.

Negozioaren egungo egoera baloratzerakoan, % 57,7k dio "hala moduz" doakiola eta % 26,6k "gaizki". % 15,4k bakarrik dio "ondo" doakiola. Balorazio hori hipermerkatuen taldeak egiten du batik bat, batez ere Estellerrian (% 23,1).

Fakturazioa eta inbertsioak

Inkestan parte hartu dutenen ia hiru laurdenak (% 71,7) uste du 2013ko fakturazioa ahula izan dela, eta laurden batek normala izan dela (% 25,3). % 1,7 eskas batek bakarrik jo du handitzat fakturazioa. Eskualdeka, Altsasuan, Beran eta Zangozan hauteman da ahultasunik handiena fakturazioari dagokionez.

Gainera, merkatarien ia erdiak bere horretan mantendu ditu inbertsioak.  % 35,6k murriztu egin ditu eta % 15ek igo.

Lokalaren alokairuaren eta azaleraren batez besteko prezioak

Ia % 42k baieztatu du mantendu egin direla saltokien alokairuaren prezioak 2013ko azken sei hilabeteetan. % 6,3k bakarrik dio jaitsi ziotela alokairuaren prezioa, eta % 46,2 nabarmen batek ez daki / ez du erantzun aukera markatu du.

Azalerari dagokionez, saltokiek 125,2 m² dituzte batez beste negoziorako. Espezializatuak ez diren saltokien batez besteko azalera 193,4 m² da eta elikagaiak/edariak/tabakoa saltzen den tokien kasuan 64,5 m².

Iruñerrian dauden azalerarik handienak, batez beste 232,5 m² dituzte. Iruñean (89,9 m²) eta Tafalla/Azkoienen (96,8 m²) dituzte, berriz, azalerarik txikienak.

Saltokien araudia eta elkartegintza

Hamar elkarrizketatutik seik onartu dute ez dutela Nafarroako saltokien araudiaren berri, hau da, saltokien ordutegiei, merkealdiei, likidazio-salmentei, jaiegunetan irekitzeari eta abarrei buruz. Nafarroako merkatariek "kontsumitzaileen eskubideak babesteko" araudia balioesten dute bereziki (ia % 80k) eta ia erdiak uste du ez dela egokia jaiegunetan irekitzea.

Inkestatutako merkatarien % 62 ez dago sartuta inolako elkartetan. Enpresentzako abantailarik ez ematea da horren arrazoi nagusia da (% 51).

Jarraipena etorkizunean eta bezero-ihesa

Inkestan parte hartu dutenen % 58k baieztatu du etorkizunean jarraituko duela negozioak; % 37k, aldiz, ez du uste negozioak martxan jarraitu ahal izango duenik. Martxan jarraitzeko aukera arriskuan ikusten duten gehienek saltoki tradizionalak dituzte (% 70,6).

Gainera, % 50,6k iradoki du bezeroek beste autonomia-erkidego batzuetara ihes egin dutela. Prezioa eta produktuen eskaintza handiagoa dira bezeroek ihes egiteko arrazoi nagusiak.

Finantzazioa eta arazo nagusiak

Inkestatutako biztanle gehienek onartu dute ez daukatela finantzazio-premiarik (% 77,4). Joera handiagoa da elikagaiak/edariak/tabakoa saltzen duten saltokietan (% 85) eta saltoki tradizionaletan (% 82,4). Hala ere, hipermerkatuen guztiek behar dute finantzazioa.

Nafarroako txikizkako merkataritzaren arazo nagusiei buruz galdetuta, honako hauek aipatu dituzte: azalera handiko saltokiak (% 45,6), saltokien alokairuaren prezio altuak (% 14,6) eta Administrazioaren languntza ekonomiko urriak.

Diagnostikoa

Lau kategoriatan sailkatzen ditu jarduera ekonomikoak: 1. Espezializatu gabeko saltokiak (supermerkatuak, erostetxe handiak, ultramarinoen dendak, azalera handiko saltokiak); 2. Elikagai espezializatuen saltokiak (haragiak, arraindegiak, okindegiak, fruta-dendak, edariak, tabakoa, esnekiak eta arrautzak); 3. Informazioaren teknologietan, etxeko gauzetan eta kultura eta aisiarako gauzetan espezializatutako saltokiak (ordenagailuak eta ekipo informatikoak, burdindegiak, etxerako ehunak, alfonbrak, etxetresnak elektrikoak, altzariak, liburu-dendak, kirol-dendak, jostailu-dendak); 4. Espezializatutako beste saltoki batzuen txikizkako saltokiak (jantziak, oinetakoak, larruzko gauzak, botikak, medikuentzako gauzak, erloju-dendak, oroigarrien dendak, garbiketarako dendak, armak, lora-dendak, maskota-dendak eta bigarren eskuko ondasunenak).

5 eskualde hartu dira kontuan inkesta egiteko orduan: Iruña eta Iruñerria; Lizarra, Tafalla eta Azkoien; Altsasua, Bera eta Zangoza, eta Tutera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa