(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 463.754 euro inbertituko ditu bi urtean basoen antolamendu-proiektuetan asteazkena, 2014.eko abuztuak 6


Foru Komunitateko hamabi eremuetan dauden herri-basoetako baliabideen aprobetxamendua antolatuko du


Kintoko oihana

Kintoko oihaneko mendiak

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak berriki amaitu du Foru Komunitateko herri-basoen hamabi eremuak antolatzeko proiektuen kontratazioa. 2014 eta 2015ean gauzatuko dira jarduerak, eta 463.754,72 euro inbertituko dira guztira (271.607,44 euro aurten eta 192.147,28 euro datorren urtean).

Basoen antolamendurako proiektuak mendiko baliabide guztien (begien bistakoak izan zein ez) eta baliabideen arteko loturen aprobetxamendu arrazionala identifikatzeko, kalkulatzeko eta planifikatzeko egiten diren idatzi, kalkulu eta planoak dira, iraunkortasuna, kontserbazioa eta hobekuntza ziurtatzeko. Gainera, tresna horiek lehiarako abantaila dira; izan ere, nazioarteko erakundeek ematen dituzten iraunkortasun-zigiluak bermatzen dituzte. Hala, egurra merkaturatzea errazten da.

Administrazioa arduratu behar da antolamendu-planak planifikatu eta idazteaz, baita plan horiek aldian-aldian berrikusteaz eta plan teknikoak egiteaz ere. Herri-basoen kasuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak finantzatzen du osorik proiektua.

Nafarroan, denera, mendien 300.000 hektareak daukate antolamendu-proiektua edo onetsitako kudeaketa-plan teknikoa eginda, hau da, basoen azaleraren % 71k.

Herri-basoetan egingo diren proiektuak

2014an eta 2015ean, honako herri-baso hauetan egingo dira aipatutako proiektuak:

- Jaurrieta, Ezkaroze eta Orontze: 19.176,48 euro 2014an eta 23.173,52 euro 2015ean.

- Uztarroze, Izaba, Bidankoze, Urzainki eta Erronkari: 18.302,78 euro 2014an eta 31.647,22 euro 2015ean.

- Espartza Zaraitzuko, Ibiltzietako, Sartzeko, Gorzako, Igariko, Itzalleko, Izizeko, Uskartzeko eta Galozeko mendiak: 22.504,79 euro 2014an eta 43.919,21 euro 2015ean.

- Aezkoa mendia: 35.557,50 euro 2014an eta 29.092,50 euro 2015ean.

- Imotz kontzejua: 22.170,09 euro 2014an eta 18.729,91 euro 2015ean.

- Arakil, Irañeta eta Irurtzun kontzejuak: 29.115,90 euro 2014an eta 23.822,10 euro 2015ean.

- Urbasa mendia: 50.779,90 euro 2014an eta 21.762,82 euro 2015ean.

- Oibar, Kaseda, Eslaba, Leatxe, Lerga eta Zare: 18.000 euro 2014an.

- Areso: 16.000 euro 2014an.

- Legua Acotada mendia: 17.000 euro 2014an.

- Etxagueko (Oloritz) larreak aprobetxatzeko plana: 6.000 euro 2014an.

- Eguesibarko kudeaketa-plana: 17.000 euro 2014an.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa