(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek Donibane Garazi eta Orreaga arteko etaparen segurtasunaren gaiari heldu diote asteazkena, 2014.eko abuztuak 6


Donejakue bidearen tarte horretan 30 eta 100 gorabehera artean izaten dira urtero


Morrás kontseilaria, Pauen izan zen bilerako une batean ( irudia handitu )

Donibane Garazi (Frantzia) eta Orreaga arteko Donejakue bideko etaparen segurtasuna hobetzeari buruzko bilera egin dute Nafarroako eta Frantziako Pirinio Atlantikoak departamenduko ordezkariek, bi eskualdeak partaide dituen "Safer Pyrenees" izeneko proiektuaren barruan.

Etapa horretako ibilbidea menditsua denez, arriskutsua izan daiteke neguan, lainoa eta elurra dela eta. Kalkulatu denaren arabera, 70.000 erromes baino gehiago pasatzen dira handik eta 30 eta 100 gorabehera artean erregistratzen dira urtero. Askotan, bilaketa- eta erreskate-operazioak egin behar izaten dira. Gainera, inguruko komunikazio-sistemak urriak dira.

Uztailean egin zuten bileran, "Camino de Santiago" mugako bi aldeetako proiektua gauzatzeko aukera eztabaidatu zen. Horren bidez, erromesekin komunikazio mugikorra izatea lortuko litzateke, telefono adimendunetarako aplikazio bat erabilita. Erromesen segurtasuna eta erosotasuna hobetzea da proiektuaren helburua. Gainera, informatzeko, seinaleak jartzeko, komunikazioa bideratzeko eta prebentziorako ekintzak aurkeztu ziren, etapa horretako zerbitzu guztiak hobetzeko.

Bilera Parlament de Navarre egoitzan izan zen, Pauen. Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria izan zen Nafarroako ordezkaritzaren buru; Frantziako eskualdearen buru, aldiz, Guy Mondorge Pirinio Atlantikoetako Conseil Général-eko Kultura lehendakariordea.

Mugako bi aldeen arteko lankidetza

Bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentzia (NLA) eta Pirinio Atlantikoetako larrialdien erakunde arduraduna, SDIS, mugako bi aldeetan gauzatu beharreko ekintzak koordinatzen ari dira. Lankidetza hori dela-eta, SDISen ordezkari batzuk Iruñean izan ziren, San Fermin jaietan, larrialdietarako antolakuntza gertutik ezagutzeko.

Gainera, lankidetzan aritzeko eta segurtasun-antolakuntza bertatik ezagutzeko, Nafarroako Gobernuko ordezkariak Landetara joango dira datorren udazkenean, aurreikus daitekeen arriskua saihesteko antolaketari buruzko jardunaldi batera.

"Safer Pyreenes" proiektua

"Safer Pyrenees" izeneko proiektua iragan martxoan aurkeztu zen Iruñean. Horren helburua Pirinioen inguruan izan litezkeen larrialdiei eta babes zibileko ezbeharrei erantzuteko koordinazioa hobetzea da. Ekimenaren asmoetako batzuk dira egoera arriskutsuak prestatzea erabilgarri dauden baliabide eta azpiegiturak identifikatuta, larrialdi-egoeretan edo babes zibileko ezbeharretan erantzun koordinatuak emateko esku-hartzeko protokoloak sortzea, Pirinioetako larrialdi-komunikazioak hobetzea eta trebatzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak gauzatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa