(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hiru milioi euro baino gehiago jarriko ditu testuliburuak doan jasotzeko programan osteguna, 2014.eko abuztuak 7


Administrazioaren ekarpen handiena ikasle eta ikasturteko 85 eta 175,12 euro artekoa izango da 2014-2015 ikasturtean


Bigarren Hezkuntzako ikasleak ikasgelan

Liburuak bi urtean berritu ahal izango dituzte, pixkanaka.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek emandako foru-agindu baten arabera (ostegunean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean), Administrazioak, 2014-2015 ikasturtean testuliburuak doan jasotzeko programa finantzatzeko, ikasle eta ikasturteko 85 eta 175,12 euro arteko ekarpena egingo du, eta gastu handiena 3.259.639,87 eurokoa izango da.  

Bigarren Hezkuntzako lau mailetan, ikasle eta ikasturteko 175,12 euro jarriko ditu gehienez; Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan 85 euro; eta Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan 101,39 euro. Halaber, hezkuntza-premia berezietarako 54,28 euro jarriko ditu maila guztietan, salbu Lehen Hezkuntzako lehen zikloan. Horrez gain, normalean erabiltzen den eta norberak egiten duen materialari dagokionez, ikasle eta irakasgaiko 15,37 euro jarriko ditu Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetan; eta 20,18 euro Bigarren Hezkuntzan.

Berritze-portzentaje handiena %25ekoa da oro har, bai Lehen Hezkuntzan, bai Bigarren Hezkuntzan; hori, salbu Bigarren Hezkuntzako 2. eta 3. mailetan, non %8koa baiten, eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailan, iaz liburuak berritu zituztenez portzentajea %0,5ekoa izango delako.

Horrez gain, liburuak berritzen ez dituzten ikastetxeei, beren materialarekin LOMCEra egokitzeko moldaketak egin ahal izan ditzaten, berritze-portzentajeari %5 gehituko diete.

Bi urtean berritzea

Foru-agindu horren berritasunetako bat da testuliburuak bi urtean pixkanaka berritzeko aukera; orain arte urtebetean egiteko aukera baino ez zegoen.

Hala, ikastetxeek LOMCE dela eta aldatuko ez diren irakasgaietako testuliburuak bakarrik berritzeko aukera izango dute datorren ikasturtean; eta hurrengo ikasturtean gainerakoak berritu ahal izango dituzte.

Ikastetxe batek erabakitzen badu programan sar daitezkeen testuliburu guztiak ez erabiltzea, ekarpen handiena aukeratutako liburuen arabera kalkulatuko da. Lehen Hezkuntzako bost liburu edo gehiago edo Bigarren Hezkuntzako zazpi liburu edo gehiago aukeratzen badituzte, ekarpena %100ekoa izango da; gero, ekarpena gutxitu egingo da, mailaka: Bigarren Hezkuntzan, 5 edo 6 liburu aukeratuz gero %72, 3 edo 4 liburu berrituz gero %43, eta liburu 1 edo 2 hautatuz gero %21; eta Lehen Hezkuntzan, 3 edo 4 liburu berritzen badira %60, eta liburu 1 edo 2 berritzen badira %30.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa