(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Antzinako Musikaren Asterako abonamenduak abuztuaren 22ra arte egongo dira salgai online ostirala, 2014.eko abuztuak 8


Jaialdia irailaren 1ean hasiko da, munduko ahots ganbera-talde onenetako batekin, The Hilliad Ensemblerekin, alegia


Jaialdiko kartela. ( irudia handitu )

Lizarrako Antzinako Musikaren 45. Asterako abonamenduak abuztuaren 22ra arte egongo dira salgai. Interesa izanez gero, internet bidez erosteko moduan egongo dira, web-gune honetan: www.culturanavarra.es.

Abonamendu osoarekin sei kontzertu ikus daitezke, 95 euroren truke; eta abonamendu erdiarekin hiru kontzertu, 54 euroren truke.

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Europan interpretatzen den Erdi Aroko, Errenazimenduko eta Barrokoko musikaren erreferente nazionala da.

Nafarroako Gobernuak antolatzen du, eta 45. edizioa irailaren 1ean hasiko da, munduko ahots ganbera-talde onenetako batekin, The Hilliad Ensemble taldearekin, alegia. Izan ere, 40 urtean arrakastaz arrakasta ibili ondoren, agurtzeko bira bat antolatu dute eta Lizarrara etorriko dira. Haien ondoren, antzinako musika interpretatzen punta-puntakoak diren beste lau talderen kontzertuak izango ditugu entzungai, Les Talens Lyriques, La Risonanza, La Ritirata eta Gli Incogniti, hain zuzen ere, eta haiekin batera Nafarroako Ganbera Abesbatza.

Kontzertuez gain, beste hainbat jarduera ere antolatu dira: dantza barrokoari buruzko tailerra, Nafarroako antzinako musikari eta Erdi Aroko musika-tresnei buruzko hitzaldiak, zinema-ziklo bat, kaleko musika- eta dantza-ekitaldiak eta familientzako jarduera pedagogiko bat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa