(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren ale berri bat argitaratu da astelehena, 2014.eko abuztuak 11


"Aitor de Xaho en la narrativa decimonónica peninsular" ("Xahoren Aitor Hegoaldeko XIX. mendeko narratiban") analisia eta Artzibarreko dialekto-aldaerari buruzko lanak agertzen ditu aldizkariak


Fontes Linguae Vasconum

Argitalpenaren azala ( irudia handitu )

"Aitor de Xaho en la narrativa decimonónica peninsular" ("Xahoren Aitor Hegoaldeko XIX. mendeko narratiban") da Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Departamentuak argitaratutako Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 117. alearen hasierako lanaren izena, Ana M. Toledok idatzitakoa. Horrez gain, Artzibarreko euskararen aldaera deritzonari, oinarrizko emozioen ezaugarri akustikoei eta euskal hitz-ordenaren bilakaerari buruzko idatziak, Juan Arin Dorronsororen argitaratu gabeko toponimoen 25. karpeta eta euskarazko hipokoristikoen azterketa deskriptiboa ere jaso dira.

Ana M. Toledoren "Xahoren Aitor Hegoaldeko XIX. mendeko narratiban" lanak patriarkak narratiba horretan jasotzen duen tratamendua aztertzen du. Horretarako, legenda kontatu zuen Agosti Xahoren "Aitor. Kantabriar kondaira" (1845) aztertu da, ondoren, figura horrek Francisco Navarro Villosladaren "Amaia. Euskaldunak VIII. mendean" (1879), Karmelo Etxegarairen "Aitor-en etorrera edo Euskal Erriaren asiera" (1882) eta Bizente Aranaren "Aitor" (1881) eta "Iberia ó la ninfa del Zadorra" (1882) lanetan dituen antzekotasunak eta antzekotasun ezak behatzeko.

Aipatu diren lanetan, Xahok sortutako pertsonaia haien erara tratatzen dute idazleek eta, funtsean, Aitor patriarkak eratutako komunitateak jasandako nortasun-ezaugarrien galera adierazteko baliatzen dute.

Beste lan batzuk 

Koldo Artolak idatzi du "Acerca de la llamada variedad de Arce (8- Algunas comparaciones con respecto a la variedad de Elcano)" ("Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan (8- Elkanoko aldaerarekiko zenbait erkaketa)") lana. Bertan, aurreko aleetan erabilitako zein inprimatutako hainbat iturritako datuak erabilita, eta L. L. Bonaparte printzearen dialekto-sailkapenari jarraituta, Artzibarreko eta Elkanoko aldaerak dituzten sei herritan jasotako hitzak eta horien hainbat alderdi aurkeztu ditu, alderatzeko eta zenbateraino datozen bat ikusteko.

"Sobre las características acústicas de las emociones básicas" ("Oinarrizko emozioen ezugarri akustikoez") Iñaki Gaminde, Urtza Garay, Aintzane Etxebarria eta Asier Romeroren lana da, eta gazte euskaldun elebidunek simulaturiko oinarrizko emozioak agertzean erabiltzen dituzten ezaugarri akustikoak azaltzen dira. Helburu nagusietako bat emozioen ezaugarri akustikoak ezagutzea izan da. Ama-hizkuntzaren eta informatzaileen jatorri geografikoaren arabera aldaera fonetikorik dagoen ala ez ere aztertu da. Ikerketa osoa gauzatzeko, euskaraz hitz egiten den eremu osoko 115 informatzaileren corpusa erabili da.

Julián Maia da "Evolución del orden de palabras en euskera: del idealismo ideológico al pragmatismo comunicativo" ("Euskal hitz-ordenaren norabidea: idealismo ideologikotik pragmatismo komunikatiborantz") lanaren egilea. Lanean esaten duenaren arabera, "kontaktuan diren hiru hizkuntzako gizartean moldatu behar dira euskal hiztunak (gaztelania/frantsesa eta ingelesa).  Gaztelania (edo frantsesa) eta ingelesa zabal garatutako hizkuntzak dira; euskarak, berriz, tradizio murriztua eta mugatua du hainbat esparrutan. Hori dela-eta, oraindik zehazteke daude euskararen erabilera batzuk". Euskal esaldietako elementuen ordenari dagokionez gaur egun hartu beharko litzatekeen norabideari buruz hainbat adituk dituzten iritziak jaso eta aztertzen dira; izan ere, prosa logiko-diskurtsiboan garapen nabarmena gertatzen ari da (adibidez, unibertsitateko hainbat jardueratan).

"Juan Arin Dorronsororen "Material Toponímico" argitaragabearen 25. paper-zorroa" izan da aldizkariko beste lanetako bat. Bertan, Luis Mari Zalduak Juan Arin Dorronsororen argitaratu gabeko toponimoen 25. karpetako edukia azaltzen du. Hala, Enirio-Aralarko toponimiari buruzko 1940ko krokisean jasotzen den informazioa osatu da.

Azkenik, "A Descriptive Analysis of Basque Hypocoristics" ("Un análisis descriptivo de los hipocorísticos vascos / Euskal hipokoristikoen azterketa deskriptiboa") da Patxi Salaberri Zaratiegi eta Iker Salaberri Izkok idatzitako artikuluaren izena. Euskaraz hipokoristikoak eratzeko modurik ohikoenak zeintzuk izan diren eta oraindik zeintzuk diren azaltzen dute, hipokoristikoak zehazten ahalegindu eta horien inguruko arazo terminologikoetako batzuk aztertu ondoren. Onomastikaren alorra oinarri egin da lana, nahiz eta gaiaz arduratu izan diren fonologo batzuen hainbat lan aipatzen diren.

350 aleko argitalpena salgai dago, ale bakoitza 8,50 euroren truke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa