(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kepa Junkeraren doako kontzertua egongo da entzungai asteazken honetan Izaban Cultur programaren barruan astelehena, 2014.eko abuztuak 11


Gaur, astelehena, Igor Peral tenorrak kantatuko du Beran; asteartean, Javier López Jaso & Marcelo Escrich izango dira Fiteron, eta, ostegunean, Sonyc Toys egongo da entzungai Artaxoan


Javier López Jaso & Marcel Estrich Quarter. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak sustaturiko Cultur kontzertuen programan izango da aste honetan Kepa Junkera trikitilaria. Izabako anfiteatroan eskainiko du kontzertua asteazkenean, abuztuak 13, 21:30ean.

Gainera, astelehenean, Beran, Igor Peral tenorrak kontzertua eskainiko du San Esteban elizan, 20:00etan. Bihar, asteartea, Fiteron, Javier Lopez Jaso-Marcelo Escrich Quarter jazz-taldearen kontzertua egongo da entzungai. Ostegunean, Sonic Toys pop-taldearen kontzertua izango da Artaxoan, 20:30ean.

Aurten, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak kultura-programa osatzeko, aldi bereko jarduera turistikoen programa antolatu du.

Geratzen diren asteetan, honako toki hauetan egongo da gozagai Cultur programa: Leireko monasterioa, Lizaso, La Olivako monasterioa, Erriberri, Martzilla, Lekunberri, Orbaizeta, Zangoza, Agoitz, Uxue, Gares, Lizarra, Altsasu, Mendigorria, Donamaria, Barañain eta Tutera.

Astelehenean, Igor Peral tenorra Beran

"Un viaje a través de los Pirineos" da Igor Peral tenor nafarraren emanaldiaren izena, eta Berako elizan izango da, 20:00etan, doan. Emanaldiarekin batera, bisita gidatu bat antolatu da Lesakara, 123:00etan eta 16:00etan.

Igor Peral tenor nafarrak eta Gonzalo Trevijano pianistak osaturiko bikoteak Pirinioak zeharkatzera gonbidatuko gaitu, Espainiaren eta Frantziaren arteko ideia komunen, elkarrekiko eraginen eta inspirazio-iturrien joerak bilatzeko, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako musikaren bidez.

Igor Peral eta Gonzalo Trevijano batera ari dira lanean 2011tik. Peralek musika-ikasketak egin zituen Julián Romano kontserbatorioan, eta Masako Ishii, Almudena Ortega eta Juan Lomba izan ditu, besteak beste, ahotsa prestatzeko irakasle. Donostiako Orfeoian, Nova Lux Ensemble taldean eta Coro Titular del Teatro Real abesbatzan abestu izan du.

Gonzalo Trevijano donostiarrak kontzertuak eskaini ditu nazioarteko jaialdietan eta Moskuko Pushkin museoa, New Yorkeko Steinway aretoa eta Madrilgo Auditorio Nazionala bezalako agertokietan. Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera lan egin du eta RTVErentzat ere grabatu du.

Asteartean, Javier López Jaso & Marcelo Escrich Quartet Fiteron

"Javier López Jaso & Marcelo Escrich Quartet" taldearen kontzertua Plaza de las Malvas plazan izango da, 21:30ean, doan. Gainera, jarduera turistiko osagarri gisa eskainiko dira honako hauek: sauna naturala 7:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara Fiteroko bainu-etxean; eko-topaketa baratza ikusteko eta La Fiterana jatetxean jateko, 12:30ean, eta 11 km-ko ibilbide zirkularra 9:00etan. Interesa dutenek Fiteroko Turismo Bulegora dei (948 77 66 00) edo idatz (turismo@fitero.org) dezakete

"Javier López Jaso & Marcelo Escrich Quartet" taldeak akordeoia eta kontrabaxua bateratzen ditu, ohi ez den bezala. Tangoa, mussette frantsesa eta musika klasikoa bezalako melodia eta erritmoak uztartzen ditu, inprobisatzeko eta jazz-musika egiteko tartea gidari izanik.

Marcelo Escrich kontrabaxu-jotzaile argentinarrak eta Javier López Jaso akordeoilari iruñarrak urteak daramatzate batera jotzen. Hainbat estilo probatu ondoren, jazzaren eta inprobisazioaren alde egin zuten, eta taldea laukote izatera handitzea erabaki zuten, Juanma Urriza (bateria) eta Luis Giménez (gitarra) taldean hartuta.

Donostiako 2012ko Jazzaldian eta Iruñeko Ciudadelarte jazz-zikloan hasi zuen ibilbidea taldeak. Lehen diskoa kaleratu du, "Pagoda", pieza originalez osaturikoa.

Kepa Junkera & Sorginak, Izaban

Kepa Junkeraren emanaldia Izabako anfiteatroan izango da, 21:30ean, doan. Kontzertuaren jarduera osagarri gisa, Turismo Zuzendaritza Nagusiak bisita gidatu bat antolatu du Mausoleora eta Julián Gayarre museo-etxera, 18:00etan (J. Gayarre museoa. Tel: 948 47 51 80 info@juliangayarre.com), eta ibilaldi bat Belaguan zehar, 10:00etatik 17:30era (11 km) maila erraz-ertainekoa (Mirua. Tel: 608 560 369, info@mirua.com).

Kepa Junkerak goitik behera aldatu du trikitiaren eta musika tradizionalaren mundua atera dituen diskoekin. Gainera, inprobisazioa gehituta eta estiloak bateratuta nabarmen aberastu du euskal musika.

Honako album hauek ditu, besteak beste, diskografian: «Kepa, Zabaleta eta Motriku» (1987), «Triki up» (1990), «Trans Europe Diatonique «(1993), «Lau Eskutara» (1995), «Leonen Orroak» (1996), «Bilbao hora 00:00h» (1998), «Maren» (2001), «Hiri» (2006), «Etxea», «Kalea», «Herria» trilogia (2008-2010) eta «Galiza» (2013).

Bere ibilbidean zehar, hainbat musikari eta abeslarirekin aritu da elkarlanean: Dulce Pontes, María del Marte Bonet, Carlos Núñez, The Chieftains, Caetano Beloso eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. «K» (2003) disko bikoitzak, Arriaga Antzokian zuzenean grabatu zenak, folk-album onenaren Grammy Latino saria lortu zuen.

Ostegunean, Sonyc Toys, Artaxoan

Sonic Toys rock-taldeak bere lehen diskoa aurkeztuko du Artaxoako Parque de la Quinta parkean, 20:30ean. Sarrera doakoa izango da. Artaxoako Zerkora bisita gidatua antolatu da jarduerarekin batera. 19:30ean izango da (Guías de Patrimonio Cultural. Tel: 609 936 934, guiapatrimonio@yahoo.es / cercoartajona@gmail.com).

Alex Sanz, Xabi Jareño eta Adrián M. Vallejok sortu zuten Sonic Toys 2011ko abuztuan, Nafarroako beste talde batzuetan aritu ondoren. 2012an, Nafarroako Gazte Artisten Topaketa irabazi zuten. Finalista izan ziren San Adriángo Musika Lehiaketan eta Bilbao Hiria Lehiaketan. Aurtengo otsailean, «Rock» izeneko estudioko lehen diskoa aurkeztu zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa